musika

Hoka Hey! – Mukuru: Musika Kolektiboki Kolektiboan (2018-11-04)

Posted on Updated on

Mukuru kolektiboa ezagutuko dugu Hoka Hey honetan: Musikaren inguruko sortzaile desberdinek osatutako kolektiboa, bakarlari zein taldeek osatutakoa, Gipuzkoa, Nafarroa eta Ipar Euskal Herriko herri desberdinetakoak.

Pasa den Urriaren 13an Oreretan aurkezpen jaia egin zuten. Mahainguru batekin hasi zen egitaraua, Oreretako Mikelazulo espazioan, “Musika, zergatik kolektiboki kolektiboan” izenburupean. Gaurko saioan, elkarrizketa formatua egun batez aparkatu, eta mahainguru horretako estrakto batzuk entzungo doguz.

Arte eta kulturaren sorkuntza eta transmisioaren inguruko monografiko bat proposatzen dotzuet beraz, sortzaileek beraiek lehen pertsonan kontatuko dizkigute zer beharrizan dauzkaten eta zer bide jorratu dabez horreik asetzeko.

Monografikoa osatzeko eta ohikoa dan moduan, testu baten irakurketa be eukiko dogu. Oraingoan Karlos Andionek idatzitako “Kontrakultura: Iraultzaren erditze gela hala urka” izan da, artikulu mamitsuaren bere azken ataltxoa, “Oihu! Iruñerriko musika askea” publikaziotik hartua, non beste artikulo eta elkarrizketa oso interesanteak bebai topatuko dozuezen.

Deskargatzeko egin klik hemen.

2017-01-29 Barazki Bizidunak – Porrusalda 026

Posted on Updated on

Hemen gaude barazkiok beste behin ere Porrusalda beroa eskaintzen.

Gaurko saioan, kolaboratzaile berri eta zaharrak izango ditugu. Alde batetik Gaizka eta Inmak errelato batzuk ekarri dizkigute. Bestalde Ibon Salvador kideak, proposamen berezi bat ekarri du gure saiora, hainbat ata desberdinetan zatitu duguna. Eta betiko moduan, musikarik onena gozatuko duzue gure programan.

Beraz, badakizue, entzun, deskargatu eta elkarbanatu Porrusalda hau zuen senide, lagun eta ezagunen artean.

Deskargatzeko egin klik hemen.

2017-01-15 Barazki Bizidunak: Beñat Irasuegi – Talaios, Olatukoop, KoopFabrika… Ekonomia Sozial Eraldatzailea

Posted on Updated on

Azken Barazki Bizidunak saio honetan, elkarrizketa bat egin dugu Beñat Irasuegi ekintzailearekin, Koop Fabrika aitzaki hartuta, eta Ekonomia Sozial Eraldatzailearen inguruan.

Gure Kabuz Ala Hil dokumentalak edo 2015ean Bilbon antolatutako Alternatiben Herria ekimen zabalak erakusten dute, besteak beste, Euskal Herrian gizartea eta ekonomia aldatzeko gogoz ekimen, proiektu eta kolektiboak egon, badaudela. Ekonomia Sozial Eraldatzailea terminoaren baitan kokatzen diren fenomeno sozial hauetaz aritu gara gaurkoan, kapitalismoak sortzen dituen gabezien aurrean eredu interesgarri bat jorratzen ari direnak.

Beraz, gaurko saioarekin, tresna baliagarri hauek ezagutzera emotea da asmoa, eta zuentzako ere erabilgarri izatea.

Deskargatzeko egin klik hemen.

2017-01-08 Barazki Bizidunak: Porrusalda #025

Posted on Updated on

Urte berri on lagunok!

Hemen duzue 2017 honetako lehen saioa. Porrusalda berri batekin gatoz, belarrien gozamenerako. Gaurko saioan Hirigintza Errepresiboaren gaiari heldu dio Leirek berriro, aurrekoan hasitako zikloa itxiz. Leke atzera bueltan daukagu bere musika tartearekin, baina izen berria estreinatzen du, Kofoin.

Eta gaurkoan, Amaiaren tartea aurkeztuko dugu ere bai, Hezkuntza Sistema Hausnartzen. Egungo irakaskuntza ereduaren gainean zalantzak mahaiganeratu eta banguardia pedagogikoen barri izateko tartea. Barazkion familia handitzen eta handitzen doa, ondo etorri Amaia.

Eta zuok, ba hemen duzue saioa entzungai, gozatu!

Deskargatzeko egin klik hemen.

2015-12-27 Barazki Bizidunak: Porrusalda #007

Posted on Updated on

barazki bizidunak irudiaHemen dator urteko azken Barazki Bizidunak programa, astero bezala, igandeko arratsaldeak animatzera. Gaurkoan Porrusalda berezi bat prestatu dugu, batez ere musika izango dugu berton, eta ihaz Pili Alvarezeri egin genion elkarrizketa berreskuratu dugu. Horretaz gain, Asteko Retraka Saria eta elkarrizketa oso xelebre bat ere prestatu dugu urteko azken saiorako.

Bide batez, gustatuko litzaiguke zuen iritziak jakitea. Bihotzez eskertuko genuke gure saioetaz zer pentsatzen dozuen jakitea: komentatu guri aurrez aurre, edo idatzi email edo iruzkinen bat. Esaiguzue zer hobetu behar dugun, eta zer gauzekin asmatu dugun.

Bueno, beste barik, hor ixten zaituztegu saioarekin!

Deskargatzeko egin klik hemen.

2015-11-01 Barazki Bizidunak: Porrusalda #003

Posted on Updated on

barazki bizidunak irudiaPorrusalda barri bat Barazki Bizidunen munduan! Gure ataltxo desberdinak nahastuta aurkezten dauzen tartea. Igandeak alaitzera datorrena eta zuoi ere hitza emateko intentzioaz sortu genuena.

Bai, gogoratu nahi dauen edonork irrati sekziñotxo bat egin dezakeela, gero guk Irola irratian jarriko duguna Barazki Bizidunak tartean. Hasi gara lehen proposamenak jasotzen: Historiako emakume ahaztuen errepasotxo bat, ipuin eta poemen inguruko tarte bat, internazionalismoa jorratu nahi dauen ataltxo bat…

Inizitu Musika Elkartekoek adibidez beren musika talde eta proiektuak zabaltzeko ataltxo bat egingo daurie gurekin datorren porrusaldetan. Hori dala ta, elkarrizketatxu bat antolatu dogu Inizitu Elkartea hobeto ezetu daizuen.

Gure aldetik, Retraka Saria, Seinale Askea eta Berben Orgia ekarri doguz saioa borobiltzeko. Nik uste polito geratu dala, baina hori zuok esan beharko. Gustatu zaizue?

Deskargatzeko egin klik hemen.

2015-10-18 Barazki Bizidunak: Porrusalda #002

Posted on Updated on

barazki bizidunak irudiaPorrusalda berri bat ekartzen dotzuegu gaurkoan barazkiok. Atal desberdinez osatua, gai desberdinak joarratuz, gaurkoan Jainkoaren inguruan arituko dan Idiosingrasia atalak hartuko dau saioaren erdigunea.

Baina izango ditugu ere Barazki Salda aktualitateari egurra emateko tartea, non OihuK espazio okupatuaren desalojo arriskuaz informatzen dogun, pasa dan urteko azaroak 9an Katalunian egindako kontsultaren kriminalizazioa eta Artur Masen papera kritikatuko doguz. Askapenako epaia ere aipatu dogu saioan, elkartasuna bidaliz kide epaituei eta Nafarroa Oinez-entzako ere hitz batzuk izan ditugu Barazki Salda tartean.

Eta hau guztiaz gain, ohiko Retraka Saria, Seinale Askea eta Berben Orgia ere izan ditugu gaurko saioan, beraz, aitzakiarik gabe, entzunzazue bero-bero datorren saiotxo hau!

Deskargatzeko egin klik hemen.

2015-10-11 Barazki Bizidunak: Porrusalda #001

Posted on Updated on

porrusalda 001Aurten, bi saio mota ekarriko deutsuegu Barazkiok. Aste baten, kontzeptu baten inguruen egingo dogu saioa; eta hurrengoan Porrusalda deituriko formatoari ekingo dotsagu, atal desberdinez eraikitako colagea izango dana.

Aurtengo bigarren saio hau Porrusaldaren aurkezpena izango da. Berton, irrati kolektibo hau osatzen dabien kolaboratzaile batzuek euren hausnarketak utziko deuskuez.

Hasteko, Ortuondo gaztetxeko tailerrak aurkeztuko dotzueguz. Berton ekoiztutako Nahimen aldizkari autogestionatuaz ere egingo dogu berba.

Seinale Askea atal barria izango dogu jarraian, Software Askea eta hacktibismoa jorratzen dauzen tartea. Ostean, belaontzian munduari bira emon dotsan galdakoztarragaz, Egoi Urkiza, solasaldi bikain bat sortuko da. Retraka saria eta Berben Orgien atalek emongo dotsie amaiera gure saio honi.

Deskargatzeko egin klik hemen.

2014-12-21 Barazki Bizidunak

Posted on Updated on

17f16-barazki2bbizidunakGaurko tertulian, hainbat atal ezberdin jorratuko doguz barazkiok. Atal berri batean, ipuin klasikoen moldapen bat aurkeztuko deutsuegu, Kontraipuinen atalean, hain zuzen ere. Monografikoaren atalean, fobia kuriosoak landuko doguz, ulergaitzak izan litezken beldurren jatorriari antzemateko ahaleginean.
Beste ataletan zehar, gure munduarekiko ikuspuntua garatzen joango gera, komikotasun puntu batekin. Sarrera, Retraka saria eta Radio Rebelde ataletan, barazkiok, erraiak kanpora botako doguz, egunerokotasun honetan gertatzen diren ekintza malapartatuek salatuteko.

Deskargatzeko egin klik hemen.