ekonomia

2017-01-15 Barazki Bizidunak: Beñat Irasuegi – Talaios, Olatukoop, KoopFabrika… Ekonomia Sozial Eraldatzailea

Posted on Updated on

Azken Barazki Bizidunak saio honetan, elkarrizketa bat egin dugu Beñat Irasuegi ekintzailearekin, Koop Fabrika aitzaki hartuta, eta Ekonomia Sozial Eraldatzailearen inguruan.

Gure Kabuz Ala Hil dokumentalak edo 2015ean Bilbon antolatutako Alternatiben Herria ekimen zabalak erakusten dute, besteak beste, Euskal Herrian gizartea eta ekonomia aldatzeko gogoz ekimen, proiektu eta kolektiboak egon, badaudela. Ekonomia Sozial Eraldatzailea terminoaren baitan kokatzen diren fenomeno sozial hauetaz aritu gara gaurkoan, kapitalismoak sortzen dituen gabezien aurrean eredu interesgarri bat jorratzen ari direnak.

Beraz, gaurko saioarekin, tresna baliagarri hauek ezagutzera emotea da asmoa, eta zuentzako ere erabilgarri izatea.

Deskargatzeko egin klik hemen.

Advertisements

2015-05-26 Hitzaldia Gaztetxean: Alex Corrons “El fraude del sistema bancario y alternativas economicas”

Posted on Updated on

Alex Corronsek Ortuondo gaztetxean eskeinitako hitzaldia - FarcoinEl Fraude del Sistema Bancario y Alternativas Económicas

Hemen daukazue Alex Corronsek Ortuondo gaztetxean eskeinitako hitzaldiaren audioa. Alternatiba interesgarria!!

Deskargatzeko egin klik hemen.