Soloan Sakontzen
2017-03-05 Barazki Bizidunak – La Batalla de Chile
Luchar!
Crear!
Poder Popular!!
Aldarri horrek zeharkatzen du La Batalla de Chile obra audiobisuala. 1972 eta 1973 urte bitartean Patricio Guzmánek zuzendutako lan erraldoia da, hiru ataleko dokumental sorta. Chilen grabatua eta Allenderen gobernuko azken urte horietan, paisaia sozialaren deskribapena egiten dauena, Herriaren Gobernuaren kronika, langileen antolakuntza, burgesia klasearen oldartzea eta militarrek gauzatutako estatu kolpea kontatuz, beti ere lekukoen ahoetatik.
Gaurko Barazki Bizidunak saioan dokumental honen gaineko tertulia egin dugu, klabeak errepasatuz eta gutako bakoitzaren inpresioak bilduz. Zalantza barik, ezinbesteko dokumental batetaz ari gara, aukera izan ezkero, ikusi beharrekoa.
Deskargatzeko egin klik hemen.
This entry was posted in Barazki Bizidunak and tagged Allende,Asteko Barazki Salda,Chile,errepresioa,estatu kolpea,Historia,klase gatazka,langileak,Soloan Sakontzen,sozialismoa,Unidad Popular.
2016-11-20 Barazki Bizidunak: Idoloak Hil
Igande honetan Barazki Bizidunak saioan, idoloen eta idolatriaren fenomenoari heldu diogu. Ideia batzuk ekarri nahi izan ditugu gure artean konpartitzeko, gure hausnarketa xumeak besterik gabe, honen bitartez zuengan ere hausnarketa bultzatzeko asmoz, eta kritika gaitasuna indartzeko intentzioaz.
Idolatriak fenomeno sozial arriskutsuak dira. Norbanako eta taldeen potentzialitatea bideratzeko erabiltzen diren fenomeno sozial hauek, oso presente egon dira hainbat prozesu iraultzailetan. Liderraren idealizazioa, idolatria forma bat da ere, eta iraultza horiek aktibatzeko balio izan du momentu batzutan; baina baita desaktibatzeko ere. Azken finean, norbere gaitasunetan oinarritu ordez, beste batengan jartzen dira ardurak, eta horrek (edo horiek) esaten duena egiten da, pertsonalismoetan eta pasibitatean jausiz. Jasaten dugun sistema honek ere, horixe baliatzen du bere mesedetan.
Saio hau, pentsamendu kritikorako gonbitea da. Hainbat eta hainbat gai aipatu gabe edo sakondu gabe utzi ditugu oraingoan, baina zuok ere badaukazue aukera, gai honen gainean gehiago irakurri eta ikasteko. Izan zaitezte kritikoak!
Deskargatzeko egin klik hemen.
This entry was posted in Barazki Bizidunak and tagged Asteko Barazki Salda,hausnarketa,idolatriak,idoloak,idoloak hil,kritika,Soloan Sakontzen,tertulia.
2016-10-30 Barazki Bizidunak: Nobel Sariak, zientzia eta inperialismoa

Azkenean heldu da! Hemen dago Barazki Bizidunak tenporada berri batekin. Ziur gaude faltan bota gaituzuela askok eta guk ere aitortu behar dugu gogo itzela geneukala irratira itzultzeko. Opor luzeak hartu ditugu, bai, baina itzuli gara!
Sasoi barriari ekiteko, Nobel Sarien inguruko kritika bat proposatzen dizuegu. Saioan ez gara Bob Dylanen polemika antzuan geratuko. Nobel sariek modu zehatzean, eta gure zibilizazioko zientzia eredu nagusiak modu masiboago batetan, ideologia zehatz baten interesen mesederako erabiltzen direla, hori da saio honen tesia. Zientzia eredu honi kritika egiten diogu, eta zehatzera joanda, Nobel Sariek nola egiten duten horixe bera azaldu nahi izan dugu.
Ea ba, igandean entzun ez zenutenok orain baduzue interneten ere entzun eta elkarbanatzeko aukera, gozatu beraz Barazkion itzulerarekin!
Deskargatzeko egin klik hemen.
This entry was posted in Barazki Bizidunak and tagged Alfred Nobel,Asteko Barazki Salda,hausnarketa,inperialismoa,kapitalismoa,neoliberalismoa,nobel sariak,patriarkatua,Soloan Sakontzen,zientzia.
2016-06-26 Barazki Bizidunak: Geroarte!
Udan sartu gara, eta Barazki Bizidunok denboraldiari agur esatea erabaki dogu. Agur denboraldiari esateak ‘Geroarte’ esan nahi du, zalantzarik gabe udaren ostean bueltan izango baikara monografiko eta porrusalda berriei ekiteko, erabat indarberriturik.
Aurten jorratutako gai eta programen errepaso bat egiteko erabili genuen urteko azken azken saio hau. Loteria eta Kapitalaren saioa, Konstituzioari buruz hitz egin genuena, Alpinismoari kritika egin genion saioa, Gurasotasuna eta Militantziaren arteko harreman konplikatua aztertu genuenekoa eta Transnazionalen fenomenoa azaldu genuen saioak aipatu genituen saioan.
Momentu on batzuk berreskuratu genituen beraz, etzazue galdu, eskerrik asko aurten hor egon izanagatik, eta laster arte!
Deskargatzeko egin klik hemen.
This entry was posted in Barazki Bizidunak and tagged Alpinismoa,Denboraldiko azkena,errepasoa,geroarte,Gurasotasuna eta Militantzia,konstituzioa,Loteria eta Kapitala,Soloan Sakontzen,Transnazionalak.
Barazki Bizidunak 2016-06-12 Irratien Inguruko Hausnarketa

Irratiei buruzko hausnarketan murgildurik genbilela heldu jakun saioa egiteko ordue.
Gure auto-formazio lana aprobetxatuz, zergatik ez saio bat egin baturiko infoagaz? Pentsatu eta ekin, hemen dekozue gure ikerketen fruitua.
Irratien genealogia laburtzen saiatuko gara hasteko. Saioan zehar, irrati mota desberdinen definizioa, espazio radiofonikoaren legediaren azalpena eta irratiaren paper historikoari buruzko infoa ekarriko deutsuegu. Berben Orgia kritiko eta zorrotz batekin, Leirek saioa agurtuko dau.
Kontutan hartu beharreko webgunea hurrengokoa, irrati libreei buruzko infoa eskuratuteko:
Deskargatzeko egin klik hemen.
This entry was posted in Barazki Bizidunak and tagged Asteko Barazki Salda,autogestioa,autonomia,Barazki Bizidunak,Berben Orgia,Irola Irratia,Irratia,kapitalismoa,radio insurgente,Radio Rebelde,Soloan Sakontzen.
2016-05-29 Barazki Bizidunak: Ortuondok 4 urte!!
Denborak aurrera darrai etengabe eta kupida barik. Ortuondo gaztetxea ez da salbuespena. Aurten 4 urtetxo iten dauz gure proiektu autogestionatuak. Gure asmoa, hainbat eta eragile gehiagoren partaidetza lortzea izan da; ta horregatik Irola ere nahi izan dogu berton egotea. Ane, David eta Arkaitzen eskutik, solasaldi ederraz gozatzeko aukera izan gendun. Zapatu musikatu honetan hainbat raba, kroketa eta tragutxuek hartu genduzan, Etxebizitza taldearen eskutik.
Gaurko saioa bazkalosteko tertuliaren antzeko formato baten ingo dogu, modu lasai batean eta eskaleta barik. Gaurko porrusaldatxoaren freskuraz gozatuko duzuelakoan, mosuek entzule!!
Deskargatzeko egin klik hemen.
This entry was posted in Barazki Bizidunak and tagged Asteko Barazki Salda,Barazki Bizidunak,Berben Orgia,Ortuondo Gaztetxea,radios libres y lucha social,Soloan Sakontzen,txarlak,urteurrena.
2016-05-01 Barazki Bizidunak: Banka Etikoa
Hemen dekozue Barazki Bizidunak programaren azkeneko saio monografikoa.
Gaurko saio honetan, banka etika izango dogu hizpide. Ekonomia Sozial Eraldatzailea deritzon mugimenduaren baitan topa dezakegun herraminta honek, inguru kontrahegemonikoetan aztergai izen direz azkeneko bolada honetan. Mugimendu sozial eraldatzaile, kolektibo autonomo edota norbanakoen moduko eragile askok banka etikoen finantziaketetan erabilera aurkitu izan dabie.
Arrasti honetan, konkretasunetik generaltasunera, garrantzitsua dan informazioa helarazten saiatuko gara; alde batetik, kasu konkretuak definituz eta bestetik, koyuntura politikoan deukien rola definitzen ahaleginduz.
Deskargatzeko egin klik hemen.
This entry was posted in Barazki Bizidunak and tagged Asteko Barazki Salda,banka etikoa,Barazki Bizidunak,Berben Orgia,ekonomia sozial eraldatzailea,Soloan Sakontzen.
2016-04-10 Barazki Bizidunak: Gatazka Armatuen Tratamendu Mediatikoa: Informazioa edo Propaganda?
Bizitzan, dena bezala, kazetaritza ere politika egitea da, gai bat edo beste aukeratzen den unetik , ze hitz erabiltzen diren arte. Baina alde handia dago kazetaritza eta propagandaren artean. Lehenengoak, informatu eta jakin nahi ez dena argitara ematen duen bitartean; besteak, ideia eta bertsio jakin batzuk defendatuko ditu, edozein preziotara. Ta azken hauek ez dira kazetariak, boterearen aldeko laguntzaileak baizik.
Bake garaietan (bakea, biolentzia zuzenik ez dagoen koyuntura bezala ulertua) manipulazio hori ebidentea bada, gatazka armatuetan oso agerian geratzen da hedabideen eta gobernuen arteko erlazioa. Gaur, ze nolako teknikak erabiltzen dituzten hedabideek gatazka armatuak kontatzeko jakingo dugu.
Deskargatzeko egin klik hemen.
This entry was posted in Barazki Bizidunak and tagged Asteko Barazki Salda,Berben Orgia,gatazka belikoa,hedabide masiboak,propaganda,Soloan Sakontzen.
2016-03-20 Barazki Bizidunak: Alpinismoa
Iragan dan domeka honetan, Alpinismoari buruzko saio monografikoa izan gendun Barazki Bizidunak saioan.
Kirolak gure gizartean eragin itzela badeuko, alpinismoak, bere garrantzia eta erabiltasuna ere izan zuen elitentzako. Saio honetan zehar, alpinismoaren jatorri eta norakoen analisi sakona egingo dogu; gehienbat, himalayismo delakoan zentratuz. Ez dozue kritika bakarrik topauko, mendia eta alpinismoa gustoko badozue, kuriositateak ere topauko dozuez berton.
On egin!!
Deskargatzeko egin klik hemen
This entry was posted in Barazki Bizidunak and tagged Alpinismoa,Asteko Barazki Salda,Berben Orgia,Eurozentrismoa,himalaya,inperialismoa,Paul Preuss,Reinhold Messner,Soloan Sakontzen.
2016-03-06 Barazki Bizidunak: Gurasotasuna eta militantzia
Zenbat gauza kontatzeko. Azken saioa, oso interesantea izan zen. Barazki Bizidunok gurasotasun eta militantzia arteko talka ekarri nahi izan genuen mahai ganera.
Guraso izatearekin batera, zer pasatzen da aktibismoarekin? Zergatik? Zer kadentzia daude mugimendu sozialetan? Nola antolatu gure bizitzak, inplikazio soziala gurasotasunarekin ez daiten borrokatua egon? Zer egin? Galdera oso potoloak. Erantzunak ematea ordubeteko saioan, ezinezkoa, baina ez da inoiz gure asmoa izan erantzunak emotea, galderak probokatzea baizik: hausnarketa bultzatzea. Hiru ama eta beste hiru aitaren iritziak jaso doguz, perfil oso desberdinetakoak, ea zer erakutsi ahal diguten.
Bide batez, online bertsio honetan, denbora gabe geratzeagatik zuzeneko saioan sartu ez zen Berben Orgia tartea ekarri dizuegu, eta aipamen berezia behar du, izan ere, lan ederra egin du Bartzelonako korresponsalak :) .
Beraz, gozatu saiotxo hau, ziur gaude zuen gustukoa izango dela.
Deskargatzeko egin klik hemen.
This entry was posted in Barazki Bizidunak and tagged aitatasuna,amatasuna,Asteko Barazki Salda,Berben Orgia,Berta Caceres,elkarrizketa,feminismoa,Gasteiz,Gurasotasuna eta Militantzia,Honduras,KRML bizirik,martxoak 3,no solo los golpes duelen,Soloan Sakontzen,zaintza.
- 1
- 2
- Hurrengoa →