Barazki Bizidunak

2017-07-02 Barazki Bizidunak: Tosuko Erresistentzia Akanpada eta Ibarbengoako metro geltoki fantasma

Posted on Updated on

Askok diotenaren arabera, udaletxeak herriaren beharrak atenditu eta konpontzen dauen eragile instituzionala ei da. Hau sinesmen hutsa delaren erakusle garbia Tosuko landetan, azkeneko ia 10 urteotan emoten ari dan gatazka da.

Izan ere, udaletxeak, unilateralki erabakitako ebazpen bat jarraituz, Ibarbengoako metro geltokia eraiki eban; zelan ez, denok ezagutzen dogun garapen sozialaren aldeko neo-hizkuntza hori erabiliz.

Emaitza: orain 3 urte direla amaitutako geltoki hau ez da inoiz erabilia izan. Metroa ez da inoiz berton gelditu. Sinesgaitze bada ere, udaletxeak ezinbesteko ikusten dau geltokiaren alboan aparkaleku erraldoi bat eraikitzea -fundamentu gutxiko justifikaziñoak erabiliz-; zeinek inguruko baserri munduaren amaiera suposatuko zukeena.

Baina aurrean, Tosuko Erresistentzia Akanpada topatu dute; gauzak oso zail ipiniko deutsozan eragilea. Eurekaz berbaiten egon gara. Ze asmo edota interes edukiko dau udaletxeak inguru hortan?

 

Deskargatzeko egin klik hemen.

Advertisements

2017-06-18 Barazki Bizidunak: Manhattan bilbaíno. Especulación urbanística y violencia institucional

Posted on Updated on

Gaurko saio honetan Bilboko hiria astintzen dauen gaitz sozialik handienetariko bat ekarriko dogu mahai gainera: gentrifikazioa. Hitz potolo honek klase sozial aberatsagoko populazio batek klase sozial pobreago bati bizi-espazioa lapurtzen dauen prozesua azaltzen dau.

Bilbon hainbat lekutan gertatzen ari bada ere, gaurkoan, Zorrotzaurre eta Olabeagako zonaldean fokalizatuko gara. Ria 2000, Jaureguizar eta Bilboko Udalak besteak beste, bultzaturik; lursail hauen expropiazio prozesuak aurrera darrai.

Mafia jokoak, amiguismo instituzionala eta jokaera ezkutu eta zikinen narrazio honen ostean, garbi geratu jaku zeinen egoera txarrean aurkitzen dan Irlako biztanleria.

 

Deskargatzeko egin klik hemen.

2017-06-04 Barazki Bizidunak: Galdakaoko Gazte Asanblada “Erreferente izan nahi dugu herrian”

Posted on

Barazki Bizidunak saio honetan Ibairekin hitzegiteko aukera izan dugu, Galdakaoko Gazte Asanbladako kidearekin. Ortuondo Gaztetxea eraitsi duten aste honetan, atzera begiratu ordez, kolektibo honen jaiotzaz aritu gara eta etorkizunari begira jarri gara.

Galdakaoko Gazte Asanbladen eta okupazioen errepasotxo historiko bat egin dugu. Asanblada honen jaiotzaz eta antolatu izan dituzten ekintzetaz aritu gara eta aurten jaietan txosna jarriko dutela esan digute ere. Gazteen egoera prekarizatua eta emantzipatzeko zailtasunak aipatu ditugu, eta gure udaletxearen plan urbanistiko edo kulturalek ez dietela herriko gazteriari inolako mesederik egiten.

Etorkizun ederra antzematen da Galdakaon, ez da geldirik egongo behintzat!

Deskargatzeko egin klik hemen.

2017-05-21 Barazki Bizidunak: Askapena, Internazionalismoa sozialismo, antiinperialismo eta ahizpatasunetik begiratuta

Posted on Updated on

Domeka honetan, Internazionalismo langileari so egingo deutsagu sakonki; horretarako, zelan ez, Askapena izango dugularik bidaikide. Euskal Herriko paisai politikoa ondo ulertzeko ezinbesteko jaku Askapenaren ibilbidearen errepasoa egitea.

Askapenako erakundeko kide baten eskutik, bere sorrera, proiektu eta 2017ko brigadei buruz solastuko gara ordu honetan zehar.

Adi egon zaitezte eskeinitako Askapenaren ekimenen agendagaz, oso okupatu eta interesgarri baitator!!

Deskargatzeko egin klik hemen.

2017-05-07 Barazki Bizidunak: Porrusalda #029

Posted on

Aupa Kuadrila!
Bagatoz beste Porrusalda saiotsu bategaz. Gaurkoan Galdakaoko gazte asanbladak gazte eguneko ekitaldien irrakurritako komunikatuagaz hasiko gara, ondoren Momoak talde feministako bi kidegaz berba eiteko aukera izan gendun eta eurekin izandako solasaldie ekarri dogu geurera.Kofoin tartetsoa ezin dozue galdu, eta berben orgia ere ez !! , amaitzeko Galdakao Gogora kolektiboak Maitzean zehar antolatu dituen hitzaldi eta irteeren berri emongo da!!Aurrera saioagaz!!

Deskargatzeko egin klik hemen.

2017-04-09 Barazki Bizidunak – Bordillo Aplastao: lucha contra el capacitismo en la arquitetura urbanista represiva

Posted on Updated on

Igandean Bordillo Aplastao izan genuen gure irratsaioan, muga eta barrera arkitektonikoei buruz hizketan, mugikortasun mugatuari buruz, hirigintza eta urbanismo errepresibo ereduei buruz, eta honen guztiaren aurrean sortu den erantzun espontaneo honi buruz.

Berebiziko garrantzia dauka kanpaina honek, izan ere, kolektibo sozialetan aritzen garen pertsona askoi askotan kostatu egiten zaigu hain oinarrizkoa dan aldarri honekin bat egitea, ziurrenik urrun sentitu izan dogulako problematika hori. Baina Bordillo Aplastaok, bere estetika eta salaketa metodoekaz, hurbilago sentiarazi gaitue. Urbanismo eta arkiterkura errepresiboa da. Kapazitismoan oinarritzen dan hirigintza honek dauka arazoa, eta ez guk.

Hausnarketa bultzatzen duen elkarrizketa izen genuen saioan, modu atsegin eta sinpatikoan gainera. Ea gustoko duzuen!

Deskargatzeko egin klik hemen.

2017-03-26 Barazki Bizidunak – Porrusalda #028 – ORTUONDO: Amets Makinak, Makina Bat Amets

Posted on Updated on

Porrusalda berria daukagu igande honetan, Barazki Bizidunok egiten dugun irratsaio berezia, modu kolektiboan.

Ortuondo gaztetxearen agurrak zeharkatzen du Porrusalda hau. Galdakao erdigunean ia-ia bost urte luzetan mantendu den proiektu herritar, autegestionatu, ireki eta asanbleario honek, agur esaten dozku. Ateak zarratzen dauzela. Udalak eta kapitalak beste plan bat daukate herri honentzako, gure gaztetxeak, ez dauka lekurik.

Gaztetxearen okupazioa gogoratu dogu. Gaztetxeak eman dozkun guztia, zer eskaini dozkun. Gaztetxea zer dan, zernolako ildo edo zutabe teoriko-iraultzailek busti duten gure praxis eraldatzailea. Gure etxe honetan aritu diren kolektiboak eta pertsonak. Harreman sarea egin eta sendotzeko aukera.

Eta azken deialdia ere. Datorren asteburuan Ortuondo Azken jaialdia izango da ta, historikoa izan behar dau. Martxoak 30etik, apirilak 2ra, poteoa, antzerkiak, rabak, jolasak, musika… Ezin da inor etxean geratu. Eskerrik asko Ortuondotarron partez proiektu honetan bidailagun izan zaretenoi, eta eskerrik asko Ortuondori ere, hau dana errealitate egiten laguntzeagatik.

AMETS MAKINAK, MAKINA BAT AMETS

Deskargatzeko egin klik hemen.

2017-03-12 Barazki Bizidunak – Zirika! Herri Gunea

Posted on Updated on

Zirika Herri Gunea izan genuen aztergai pasa den igandeko Barazki Bizidunak saioan. Bilboko Erronda kaleko 12. zenbakian aurkitu dezakegun lokal autogestionatu eta erbailera anitzekoa.

Espazio hau erabili nahi duten kolektibo eta proiektuei irekia da eta dozenaka ekintza garatzen dira bertan urtean zehar. Hitzaldiak, liburu aurkezpenak, proiekzioak, erakusketak, batzarrak, asanbleak, herri denda… eta liburutegi bat ere kudeatzen dute proiektu honetako kideek. Hainbat beharrizan identifikatu dituzte, bai baliabide aldetik zein lokala bera hobetzeko, eta horregatik, crowdfunding kanpaina hasi dute Goteo.cc/zirika webgunearen bitartez.

Guzti honetaz aritu ginen Zirikako Igor kidearekin batera egindako solasaldian, eta orain, hemen ere entzungai duzue, igandean galdu bazenuten.

Deskargatzeko egin klik hemen.

2017-03-05 Barazki Bizidunak – La Batalla de Chile

Posted on Updated on

Luchar!
Crear!
Poder Popular!!

Aldarri horrek zeharkatzen du La Batalla de Chile obra audiobisuala. 1972 eta 1973 urte bitartean Patricio Guzmánek zuzendutako lan erraldoia da, hiru ataleko dokumental sorta. Chilen grabatua eta Allenderen gobernuko azken urte horietan, paisaia sozialaren deskribapena egiten dauena, Herriaren Gobernuaren kronika, langileen antolakuntza, burgesia klasearen oldartzea eta militarrek gauzatutako estatu kolpea kontatuz, beti ere lekukoen ahoetatik.

Gaurko Barazki Bizidunak saioan dokumental honen gaineko tertulia egin dugu, klabeak errepasatuz eta gutako bakoitzaren inpresioak bilduz. Zalantza barik, ezinbesteko dokumental batetaz ari gara, aukera izan ezkero, ikusi beharrekoa.

Deskargatzeko egin klik hemen.

2017-02-26 Barazki Bizidunak: Porrusalda #027

Posted on Updated on

Hogeita zazpigarren porrusalda prestatu dugu Barazki Bizidunok.

Programa honetan “Jakituriaren Bila” izeneko narrazio bat irakurri dugu, Kofoin tarte musikala izan dugu, “Elogi de la paciència” artikulua ekarri dugu Berben Orgia tartera, eta Seinale Askean Fairphone smartphoneaz aritu gara. Gainera umeen hipersexualizazioaz ere aritu gara, Berriako “Mozorroak agerian uzten duena” artikulua aipatuz.

Ortuondo eta Irolako estudioetatik mundu osora!

Deskargatzeko egin klik hemen.