Monografikoa

2015-07-05 Barazki Bizidunak: Biennio Rosso

Posted on Updated on

09cd4-untitled-1Gaurkoan, Torinoko hiritik hasiko dugu saioa; Biennio Rosso (1919-1920) deituriko altxamendutaz berba egiten eta gure hausnarketak botatzen.
Ostean, Ryszard Kapuscinskiren “Encuentro con el otro” liburuko pasartea irakurriko dugu.
Monografikoan, Teoria Conspiratibaren kontzeptuari buruz solastuko gara.
Amaitzeko, barazki bat bidali dugu denboran atzera, Yaltako Konferentziara heldu arte. Horrela jakingo dugu, historia liburuetan kontatzen ez dizkiguten gertaerak.

Deskargatzeko egin klik hemen.
Advertisements

2015-06-07 Barazki Bizidunak: Brixton

Posted on Updated on

645f7-14124Hasiera Brixtongo hiritik emango diogu. Berton, 1981. urtean gertatu zen matxinada komentatuko dogu; generoari buruzko barriek, parlamentarismoa komentatu, eta sarrera ematea izango dira jarraian. Berben orgia atalean, telebistari buruzko textu ederra ekarriko dizuegu. Amaitzeko, monografikoan, joku tradizionaletaz ibiliko gara berbaz, oka, partxis edota go jokuek duten historia argitaratuko dugu.

Deskargatzeko egin klik hemen.

24-05-2015 Barazki Bizidunak: Vlorë

Posted on Updated on

11747-sin2bt25c325adtuloGaurko saioa Albaniako Vlorë hirian, 1997.urtean jazotakoa deskribatuko dugu.
Berben orgiak jarraituko dio sarrerari, gure kate metaforikoei buruzko kritika eginez.
Monografikoan ipuin berezi batzuk kontatuko dizkizuegu, ipuin mitologikoak, alegia; konstelazioetaz eta bere izenetaz arituko baikara.

Deskargatzeko egin klik hemen.

2015-05-10 Barazki Bizidunak: Oaxaca

Posted on Updated on

fa819-untitledMexikotik egingo dugu sarrera gaurkoan, hizlarien aipamenek Berben Orgiari egingo diote leku, hiritarraren ideiari buruzko textua.
Geroago, monografikoan, 80 hamarkada ekarriko dugu mahai gainera, orduan gertaturiko heroinaren erabilpen politikoari begirada bat egingo diogu.

Agenda eta Radio Rebeldek agurtuko dute gaurko saioa.

Deskargatzeko egin klik hemen.

2015-04-26 Barazki Bizidunak: Rio Gállegos

Posted on Updated on

191cc-1910-001Patagoniako Rio Gállegoseko herritik ibiltzen gabilela, flashback historikoak atzera botako gaitu. Aipamenen artean, “el Papa de la palabra” den Eduardo Galeanori, ohorezko aipamena besterik ez dagokio.
Berben orgian, ohi den moduan, ahozko literaturarekin gozatuko gara. Monografikoan adikzioak landuko ditugu, ohiko Radio Rebelderekin amaituteko.

Deskargatzeko egin klik hemen.

2015-04-12 Barazki Bizidunak: Beirut

Posted on Updated on

c323d-andre-mansur-mulheres-sao-vistas-como-propriedades-dos-homens-no-libanoBeiruteko kostaldetik ari gatzaizkizue gaurkoan. Barazki Bizidunok gure erreflexioak bota ostean, Berben orgia atalean belarriak goxotu egingo dizkizuegu ipuinekin. Amaitzeko, monografikoan, FILIAK landuko ditugu seriotasun gutxigaz. Radio Rebeldek eta agendak emango diote bukaera saioari, astero moduen.

Deskargatzeko egin klik hemen.

2015-03-29 Barazki Bizidunak: kanpala

Posted on Updated on

164ff-anarchism-an-the-black-revolution333Kanpala inguruan ibiliko gara gaurko sarreran. “Basheya” deitzen den jendeari buruz aipamenak ondoren, Iñigo Cabacasi aipamena egingo diogu, eraman zigutenetik 3 urte badirelako.

Gure herrikide eta militantziakide den Xabi Bidaurreri eskainia izango da gaurko saioa, sortuko den solidaritate sarea aipatu ostean. Berben orgiak literatura zati ederra eskeiniko digu. Monografikoan, tribu sozialen ikerpen ez-serioa egingo dugu, komikotasun puntu batekin.

Deskargatzeko egin klik hemen.

2015-03-15 Barazki Bizidunak: Qoosco

Posted on Updated on

a24ca-tupac2bamaruAste honetan, Qoosco (Cuzco)-ra joko dugu gure asteroko bidaian. Altueraren gaitzak jota, hiritik zehar ibiliko gara, Plaza de Armaseko gertaerak aipatuz. Berben orgiaren atalean oso testu interesgarri batek barruak astindu ostean, monografikora pasatuko gara, aurreko astean protoeuskerari buruzko saioa bukatzeko. Bukatzeko, radio rebelderekin konexio berri bat aurkeztuko dogu.

Deskargatzeko egin klik hemen.

2015-03-01 Barazki Bizidunak: Shinmin

Posted on Updated on

bee61-bbbbbIbiliaren ibiliaz, bidearen amaierara heldu gara. Manchuriara heldu gara konturatu gabe, Shinmin eskualdera, hain zuzen ere. Bertoko komunaren aipamen txikiaren ostean, beste hausnarketa batzuk etorriko direz.
Monsanto de qué?? atal berrian, otsaileko azken hilbehera honetan zer landatu behar den baratzean komentatuko dugu. Gaur: patata goiztiarra eta tomate hazia zelan ernetuarazi.
Monografikoan, euskerari buruz egingo dugu berba. Antropologia pixkatxu bet eta hipotesiren bat ere aztertu egingo doguz.

Deskargatzeko egin klik hemen.

2015-02-01 Barazki Bizidunak: Aotearoa

Posted on Updated on

a29b3-1-1362618356Otsailaren lehenengo egun honetan, Barazki Bizidunak Aotearoa edota “hodei luze eta zuriaren lurraldetik” datozkigu emisioan, gure Patatorren bila.

Retraka sariaren ostean, monografiko zabal bat eskainiko diegu mugimendu iraultzeren buru izan diren emakumeei. Denok Che Guevara edota Emiliano Zapata moduko izenak ezgutzen ditugun bitartean, Petra Herrera edo Juana Azurduy moduko izenak ezezagun egiten zaizkigu. Lortu zituzten helburuei ohore eginez, mahai gainera dakarzkizuegu.

Amaitzeko, agenda eta Radio Rebelde izango ditugu.

Gozatu!!

Deskargatzeko egin klik hemen.