Orereta

Hoka Hey! – Mukuru: Musika Kolektiboki Kolektiboan (2018-11-04)

Posted on Updated on

Mukuru kolektiboa ezagutuko dugu Hoka Hey honetan: Musikaren inguruko sortzaile desberdinek osatutako kolektiboa, bakarlari zein taldeek osatutakoa, Gipuzkoa, Nafarroa eta Ipar Euskal Herriko herri desberdinetakoak.

Pasa den Urriaren 13an Oreretan aurkezpen jaia egin zuten. Mahainguru batekin hasi zen egitaraua, Oreretako Mikelazulo espazioan, “Musika, zergatik kolektiboki kolektiboan” izenburupean. Gaurko saioan, elkarrizketa formatua egun batez aparkatu, eta mahainguru horretako estrakto batzuk entzungo doguz.

Arte eta kulturaren sorkuntza eta transmisioaren inguruko monografiko bat proposatzen dotzuet beraz, sortzaileek beraiek lehen pertsonan kontatuko dizkigute zer beharrizan dauzkaten eta zer bide jorratu dabez horreik asetzeko.

Monografikoa osatzeko eta ohikoa dan moduan, testu baten irakurketa be eukiko dogu. Oraingoan Karlos Andionek idatzitako “Kontrakultura: Iraultzaren erditze gela hala urka” izan da, artikulu mamitsuaren bere azken ataltxoa, “Oihu! Iruñerriko musika askea” publikaziotik hartua, non beste artikulo eta elkarrizketa oso interesanteak bebai topatuko dozuezen.

Deskargatzeko egin klik hemen.

Advertisements

2017-11-01 Errepresioaren Aurkako Hitzaldia Zizpa Gazte Konpartsaren eskutik

Posted on Updated on

Hiru kasu aztergai:
Hasteko, ta pena handiz, Erre harriaren azken hitzaldia izango dugu, #alfreedo  espetxeratxe data astelehenean jaso zuen. Gaur bezalako egun baten zera da esan dezakeguna….bera ta errepresioa jasan duten pertsona guztiak gure artean nahi ditugula, kalean egon behar direlako…. guztiak libre izan behar direlako, errepresioaren aurka dekogun konpromesua berresten gara eta gure babes guztia eskeini nahi diogu alfredo ta familiari, baita beste guztiei ere!!!

Oreretakoak beraien kasuaren garapenaren berri emango dute ta honekin batera, astelehenean ezagutzera eman diren azken leporatzeen berriak ere.

Altsasuko auziari buruz hitz egiteko, oso gertutik sufritzen dutenen berri eukingo

dogu. Horretarako preso dagoen altsasuar gazte baten gurasoak beraien ikuspuntua eskeiniko digute.

Zuri Zuriñe txiolarien auzian atxilotutako guztien artean emakume bakarra izan zan. Bere espetxeratzea luzeena bihurtu zutelarik bere testigantza emango digu.

Deskargatzeko egin klik hemen.