artikulua
Hoka Hey! – Mukuru: Musika Kolektiboki Kolektiboan (2018-11-04)
Mukuru kolektiboa ezagutuko dugu Hoka Hey honetan: Musikaren inguruko sortzaile desberdinek osatutako kolektiboa, bakarlari zein taldeek osatutakoa, Gipuzkoa, Nafarroa eta Ipar Euskal Herriko herri desberdinetakoak.
Pasa den Urriaren 13an Oreretan aurkezpen jaia egin zuten. Mahainguru batekin hasi zen egitaraua, Oreretako Mikelazulo espazioan, “Musika, zergatik kolektiboki kolektiboan” izenburupean. Gaurko saioan, elkarrizketa formatua egun batez aparkatu, eta mahainguru horretako estrakto batzuk entzungo doguz.
Arte eta kulturaren sorkuntza eta transmisioaren inguruko monografiko bat proposatzen dotzuet beraz, sortzaileek beraiek lehen pertsonan kontatuko dizkigute zer beharrizan dauzkaten eta zer bide jorratu dabez horreik asetzeko.
Monografikoa osatzeko eta ohikoa dan moduan, testu baten irakurketa be eukiko dogu. Oraingoan Karlos Andionek idatzitako “Kontrakultura: Iraultzaren erditze gela hala urka” izan da, artikulu mamitsuaren bere azken ataltxoa, “Oihu! Iruñerriko musika askea” publikaziotik hartua, non beste artikulo eta elkarrizketa oso interesanteak bebai topatuko dozuezen.
Deskargatzeko egin klik hemen.
Hoka Hey! – Hego Uribeko Urriko Martxa (2018-10-21)
Gaurko Hoka Hey saioan HEGO URIBEKO URRIKO MARTXA jorratuko dogu, Galdakaoko Gazte Asanbladako bi kiderekin egindako elkarrizketa baten bitartez.
Bizkaiko Hego Uribe eskualdeko Gazte Asanbladek elkarlanean garatutako dinamika da Urriko Martxa hau, datorren asteburuan, urriaren 26, 27 eta 28an, Zeberio, Arrankudiaga, Ugao eta Arrigorriaga zeharkatuko dauena. Egitarau oparoa proposatzen dabe egun hauetarako, eta elkarlan honen bitartez, asanbladen arteko saretze sendoa da bilatzen dan helburua.
Ekitaldi itinerante hau aitzaki hartuta, gure herriko gazteriaren egoera prekarizatuak eta Gazte Asanbladen ekarpenen inguruan hitzegin genuen ere bai, eta kolektibo sozialen eta subjetu iraultzaileen arteko saretzearen beharraz ere bai, honelako ekintzen bitartez garatzen dana.
Horretaz gain, irratsaioan artikulu honen irakurketa egiten dugu: INGURU ASANBLEARIOAREN DIAGNOSTIKO LABURRA (link)
Deskargatzeko egin klik hemen.