Gentrifikazioa

Hoka Hey! – 11 Botxo Eguna Piztu Bilbo, Itzali MTV (2018-10-07)

Posted on

Gentrifikazioa eta Turistifikazioa aipatzen ditugunean, hiri eredu merkantilista eta baztertzaile baten inposaketaz ari gara. Honekin oso lotuta, makroebentoen izurrite bat bizi dugu, gainera. Auzotarron bizkarrera egindako ekintza eta ekitaldiak, langileok prekarietatera behartzen gaituelarik, eta bien bitartean etekin ekonomikoen akumulazio lotsagarri bat eraginez ebento hauen antolatzaile eta ugazabei.

Hau guztia ikusarazteko, hausnarketa bultzatzeko, erantzuna koordinatzeko eta azken finean beste eredu sozialago baten alde egiteko, Bilbon kolektibo berri bat jaio da: Piztu Bilbo Itzali MTV

Kolektibo honen nondik norakoak ezagutu ditugu, eta datorren astean ospatuko dan 11 botxo eguna ere zertan datzan kontatu digute elkarrizketetan. Herritarrek beraiek sortutako ekitaldi atsegin eta jatorra antolatu dabe datorren asterako Ripa Kaian, datorren zapatuan urriak 13, goizeko 12etatik eta egun osoan zehar, 11 Botxo Eguna!

Hauxe da Hoka Hey irratsaio berri honek, lehen atal honetan dakarrena. Aurrera!

Deskargatzeko egin klik hemen.

Advertisements

2017-01-08 Barazki Bizidunak: Porrusalda #025

Posted on Updated on

Urte berri on lagunok!

Hemen duzue 2017 honetako lehen saioa. Porrusalda berri batekin gatoz, belarrien gozamenerako. Gaurko saioan Hirigintza Errepresiboaren gaiari heldu dio Leirek berriro, aurrekoan hasitako zikloa itxiz. Leke atzera bueltan daukagu bere musika tartearekin, baina izen berria estreinatzen du, Kofoin.

Eta gaurkoan, Amaiaren tartea aurkeztuko dugu ere bai, Hezkuntza Sistema Hausnartzen. Egungo irakaskuntza ereduaren gainean zalantzak mahaiganeratu eta banguardia pedagogikoen barri izateko tartea. Barazkion familia handitzen eta handitzen doa, ondo etorri Amaia.

Eta zuok, ba hemen duzue saioa entzungai, gozatu!

Deskargatzeko egin klik hemen.