Seinale Askea
2017-02-26 Barazki Bizidunak: Porrusalda #027
Hogeita zazpigarren porrusalda prestatu dugu Barazki Bizidunok.
Programa honetan “Jakituriaren Bila” izeneko narrazio bat irakurri dugu, Kofoin tarte musikala izan dugu, “Elogi de la paciència” artikulua ekarri dugu Berben Orgia tartera, eta Seinale Askean Fairphone smartphoneaz aritu gara. Gainera umeen hipersexualizazioaz ere aritu gara, Berriako “Mozorroak agerian uzten duena” artikulua aipatuz.
Ortuondo eta Irolako estudioetatik mundu osora!
Deskargatzeko egin klik hemen.
This entry was posted in Barazki Bizidunak and tagged Berben Orgia,elogio a la paciencia,erleak,Fairphone,gudaize,jakituria,jakituriaren bila,kofoin,la directa,narrazioa,pau llonch,Porrusalda,Seinale Askea,sexismoa.
2016-12-25 Barazki Bizidunak: Porrusalda #024
Egubarri on!
Abenduaren 25ean, egubarri egunean Barazki Bizidunok 24. porrusalda saioa egin genuen, Irola Irratian, 1o7.5 fm dialean.
Eguna aprobetxatuz, Leirek Olentzero eta Mari Domingi pertsonaiei kritika egiten dien testu bat ekarri zigun. Enekok Berben Orgia bat prestatu zuen, Los Monologos de la Vagina obratik aukeratua. Kimok aspaldiko partez Seinale Askea berreskuratu du, non Librezale, Telegram eta SortzaileAskeak.eus izan zituen mintzagai. Honetaz gain, musika mordoa ere jartzeko aukera izan genuen porrusalda honetan.
Beraz, ez bazenuten entzun, lasai, hemen daukazue, ohikoa den bezala, podkast eran berriro entzuteko aukera. Urteko azken saioa izan dena, eta urteko azken asteari hasiera ematen diona. Ea gustuko duzuen!
Deskargatzeko egin klik hemen.
This entry was posted in Barazki Bizidunak and tagged antzerki obra,artikulua,Berben Orgia,hacktibista,librezale,Los Monologos de la Vagina,maridomingi,olentzero,queer olentzero,Seinale Askea,sortzaile askeak,telegram,telegram kanalak,the vagina monologues.
2016-06-19 Barazki Bizidunak: Porrusalda #021
Penak jota, hau gure ikasturteko atzeneko Porrusalda dala esan beharrean gagoz. Barazki Bizidunok beste saio monografiko bat egingo dogu hurrengo astean; urteari errepasoa emonez, baina Porrusalden kasuan, “oporretako itxirik”en kartela eskegiko dogu.
Gaurkoan, gure atal ezberdinek euren agurra helaraziko dabie. Retraka Saria, Seinale Askea, Somos Viento eta Inizitu Musika elkarteak azkeneko saio eder batzuk prestatu dabie agurrerako.
Ia ba, ezarri mahai-inguruan eta dastatu azkeneko Porrusalda!!
Ta ez ahaztu,hurrengo domekan,azkenengo Barazki Bizidunaken saioa.
Deskargatzeko egin klik hemen.
This entry was posted in Barazki Bizidunak and tagged Asteko Retraka Saria,Barazki Bizidunak,Inizitu musika elkartea,Irola Irratia,Porrusalda,radio insurgente,Seinale Askea,somos viento.
2016-06-05 Barazki Bizidunak: Porrusalda #020
Porrusalda berri bat gaurkoan.
Ekhine Eizagirreren poesiagaz hasi dugu saioa gaur. Seinale Askean Duck Duck Go bilatzaileaz aritu gara eta ondoren Somos Viento audio dokumentalaren atal berri bat izan dugu. Gainera, Inizitu Musika Elkarteak bere atala egin du beste behin. Betiko moduen, danetarik izaten dogu Porrusalda saioetan!
Ondo etorriak gaurko saiora!
Deskargatzeko egin klik hemen.
This entry was posted in Barazki Bizidunak and tagged alde erantzira nabil,duckduckgo,ekhine eizagirre,gudaize,Inizitu musika elkartea,radio insurgente,sakatu,Seinale Askea,somos viento,Yacy.
2016-5-8 Barazki Bizidunak: Porrusalda #018
Porrusalda berri bat. Horrenbesteko porrusaldakin Chef bikainak bihurtu gara ta gero ta gozoagoak egiten ditugu gure saio berezi hauek.
Badakizue gure saioan parte har dezakezuela edo atal bat egin guk porrusalda honi halako beste ikutu bat emateko. Porrusaldetako atalak iada klasiko bihurtuta baia betiko indarrarekin, seinale askea, inizitu, berben orgia, somos viento… Badakizue, barazki bizidunak aktitud underground, jaja!
Animatu, entzun, pentsatu, sortu, grabatu ta guri bidali emititzeko
Deskargatzeko egin klik hemen.
This entry was posted in Barazki Bizidunak and tagged gazte eguna galdakao,gudaize,Inizitu musika elkartea,otuz,panama paperak hackerrak,radio insugente,Rockein,Seinale Askea,somos viento.
2016-04-24 Barazki Bizidunak:Porrusalda #017
Astero bezala, hemen duzue gure irratsaioa online entzuteko aukera igandean entzuteko aukerarik izan ez bazenuen.
Azken hilabetean arazo tekniko batzuk direla-ta gure porrusaldak ezin izan ditugu emititu irratian, eta horregaitik pentsatu dugu azken bi porrusalda horiek berreskuratzea, bien artean atalik moloienak aukeratzea eta mix bat egitea. Hau da horren emaitza, eta ohikoa den moduan, ba Asteko Retraka Saria, Seinale Askea, Inizitu Elkartea eta Somos Viento tarteak izango ditugu.
Hor duzue ba, ez galdu barazkien matxinada!
Deskargatzeko egin klik hemen.
This entry was posted in Barazki Bizidunak and tagged Asteko Retraka Saria,cabacas auzia,cosmovision indigena,Gorka Julio,Inizitu musika elkartea,otuz,radio insurgente,sakatu,Seinale Askea,software librearen mundua,somos viento,teketen,zapatismo.
2016-4-17 Barazki Bizidunak: Porrusalda #016
Hemen daukazue hamaseigarren porrusalda.
Indarbeteta gatoz ta oraingoan Porrusalda klasiko ta potente bat prestatu dugu. Gure betiko atalak berriro ere izango ditugu: Seinale Askea, Asteko Retraka Saria, Inizitu Musika Elkarteko tartea eta Somos Viento dokumentalen episodio berri bat. Klasikoa baia potentea. Beraz entzun gure saioa ta gozatu ideien porrusalda lotsagabe honekin.
Zuon gustukoa izango delakoan, eskerrik asko entzutearren…
…ta segi entzuten irrati askeak!
Deskargatzeko egin klik hemen.
This entry was posted in Barazki Bizidunak and tagged Asteko Retraka Saria,cabacas auzia,Emi Alya,Foxconn,Inizitu musika elkartea,otuz,Porrusalda,radio insurgente,sakatu,Seinale Askea,somos viento,Xu Lizhi poeta.
2016-4-3 Barazki Bizidunak: Porrusalda #015
Hemen duzue pasa den igandeko saioa.
Aste Santua ta gero oraindik nagituta gabiz ta saio light bat prestatu dugu, guri ere egunerokotasunera moldatzea kosta egiten zaigu. Musika pila batekin etorri gara oraingoan, horretaz gain Inizitu Musika Elkartearen atala edo Somos Viento dokumentalen episodio berri bat ere izango ditugu, ta beste gauza batzuk.
zuon guztukoa izango delakoan hor duzue gure saioa
ta segi entzuten irrati askeak
Deskargatzeko egin klik hemen.
This entry was posted in Barazki Bizidunak and tagged accidente punk,Gorka Julio,hiru txerritxoen ipuina,joan baez,la polla records,Porrusalda,radio insurgente,sakatu,Seinale Askea,software librearen mundua,somos viento,teketen.
2016-03-13 Barazki Bizidunak: Porrusalda 013
Hemen dekozue Barazki Bizidunen beste saio polit bat. Porrusalda bero-bero bat zuentzako.
Betiko moduen gure atal ezagunekin, Seinale askea, Inizitu, Berben Orgia, Asteko Retraka Saria eta Somos Viento audio documental interesgarria. Ziur gaude zerbait ikasteko aukera izango duzuela gaur ere. Gaienera, lagun batzuei galdetu diegu ea zer pentsatzen duten Nestle txokolate markaren inguruan…
Beraz, animatu ta entzun saio arraro, ezberbin ta barregarri hau ta pasa ordu bat gurekin.
Deskargatzeko egin klik hemen.
This entry was posted in Besteak and tagged Inizitu musika elkartea,nestle,ortundo irratia,phreaking,retraka saria,Seinale Askea,somos viento.
2016-01-31 Barazki Bizidunak: Porrusalda #010
Aupa peña, hemen dekozue Barazki Bizidunen beste saio polit bat. Oraingoan Porrusalda bero bero bat zuentzako prestatua.
Betiko moduen gure atal ezagunekin, Seinale Askea, Inizitu Musika Elkartea, Berben Orgia, Asteko Retraka Saria eta Somos Viento audio dokumental interesgarria, eta nola ez, guk esaten ditugun lelokeriak ere.
Beraz, animatu ta entzun saio arraro, ezberdin ta barregarri hau, ta eman gurekin ordu polit bat. Gogorartu ere gure blogean zure eritziak utz ditzakezula.
ANIMATU ta entzun irola irratia 107.5 FM
Deskargatzeko egin klik hemen.
This entry was posted in Barazki Bizidunak and tagged Berben Orgia,facebook,free basics by facebook,ibon uribe,Inizitu musika elkartea,internet.org,mikel antza,ospitalekoak,Retraka,Seinale Askea,teknikariak.
- 1
- 2
- Hurrengoa →