tutorialak

2015-10-11 Barazki Bizidunak: Porrusalda #001

Posted on Updated on

porrusalda 001Aurten, bi saio mota ekarriko deutsuegu Barazkiok. Aste baten, kontzeptu baten inguruen egingo dogu saioa; eta hurrengoan Porrusalda deituriko formatoari ekingo dotsagu, atal desberdinez eraikitako colagea izango dana.

Aurtengo bigarren saio hau Porrusaldaren aurkezpena izango da. Berton, irrati kolektibo hau osatzen dabien kolaboratzaile batzuek euren hausnarketak utziko deuskuez.

Hasteko, Ortuondo gaztetxeko tailerrak aurkeztuko dotzueguz. Berton ekoiztutako Nahimen aldizkari autogestionatuaz ere egingo dogu berba.

Seinale Askea atal barria izango dogu jarraian, Software Askea eta hacktibismoa jorratzen dauzen tartea. Ostean, belaontzian munduari bira emon dotsan galdakoztarragaz, Egoi Urkiza, solasaldi bikain bat sortuko da. Retraka saria eta Berben Orgien atalek emongo dotsie amaiera gure saio honi.

Deskargatzeko egin klik hemen.
Advertisements

Ortuondo Irrati Askeko Tutorialak: Zelan egin podkast bat

Posted on Updated on

Ortuondo Irrati Librean parte hartu nahi?
Irratsaio edo ataltxo bat egiten ikasi nahi?
Bideo hauen bitartez azalpen hauek argitzen saiatuko gara.

  • Zer behar den, zelan deskargatu eta instalatu Audacity.
  • Audacity zelan erabiltzen den, azalpen azkarrak.
  • Saio/Atal bat grabatu eta montatzea.
  • Zelan egin kuña bat.
  • Archive.org webera igo eta blogean publikatu.

Edozein zalantza izan ezkero, jarri gurekin harremanetan eta argitzen saiatuko gara. Zuen aportaziñotxoen zain geratzen gara, animatu zaitezte, oooooso erraza da!