Inizitu musika elkartea

2016-06-19 Barazki Bizidunak: Porrusalda #021

Posted on Updated on

Penak jota, hau gure ikasturteko atzeneko Porrusalda dala esan beharrean gagoz. Barazki Bizidunok beste saio monografiko bat egingo dogu hurrengo astean; urteari errepasoa emonez, baina Porrusalden kasuan, “oporretako itxirik”en kartela eskegiko dogu.

Gaurkoan, gure atal ezberdinek euren agurra helaraziko dabie. Retraka Saria, Seinale Askea, Somos Viento eta Inizitu Musika elkarteak azkeneko saio eder batzuk prestatu dabie agurrerako.

Ia ba, ezarri mahai-inguruan eta dastatu azkeneko Porrusalda!!

Ta ez ahaztu,hurrengo domekan,azkenengo Barazki Bizidunaken saioa.

Deskargatzeko egin klik hemen.

Advertisements

2016-06-05 Barazki Bizidunak: Porrusalda #020

Posted on Updated on

barazki bizidunak irudiaPorrusalda berri bat gaurkoan.

Ekhine Eizagirreren poesiagaz hasi dugu saioa gaur. Seinale Askean Duck Duck Go bilatzaileaz aritu gara eta ondoren Somos Viento audio dokumentalaren atal berri bat izan dugu. Gainera, Inizitu Musika Elkarteak bere atala egin du beste behin. Betiko moduen, danetarik izaten dogu Porrusalda saioetan!

Ondo etorriak gaurko saiora!

Deskargatzeko egin klik hemen.

2016-5-8 Barazki Bizidunak: Porrusalda #018

Posted on Updated on

barazki bizidunak irudiaPorrusalda berri bat.  Horrenbesteko porrusaldakin Chef bikainak bihurtu gara ta gero ta gozoagoak egiten ditugu gure saio berezi hauek.

Badakizue gure saioan parte har dezakezuela edo atal bat egin guk porrusalda honi halako beste ikutu bat emateko. Porrusaldetako atalak iada klasiko bihurtuta baia betiko indarrarekin, seinale askea, inizitu, berben orgia, somos viento… Badakizue, barazki bizidunak aktitud underground, jaja!

Animatu, entzun, pentsatu, sortu, grabatu ta guri bidali emititzeko

Deskargatzeko egin klik hemen.

2016-04-24 Barazki Bizidunak:Porrusalda #017

Posted on Updated on

barazki bizidunak irudiaAstero bezala, hemen duzue gure irratsaioa online entzuteko aukera igandean entzuteko aukerarik izan ez bazenuen.

Azken hilabetean arazo tekniko batzuk direla-ta gure porrusaldak ezin izan ditugu emititu irratian, eta horregaitik pentsatu dugu azken bi porrusalda horiek berreskuratzea, bien artean atalik moloienak aukeratzea eta mix bat egitea. Hau da horren emaitza, eta ohikoa den moduan, ba Asteko Retraka Saria, Seinale Askea, Inizitu Elkartea eta Somos Viento tarteak izango ditugu.

Hor duzue ba, ez galdu barazkien matxinada!

Deskargatzeko egin klik hemen.

2016-4-17 Barazki Bizidunak: Porrusalda #016

Posted on Updated on

barazki bizidunak irudiaHemen daukazue hamaseigarren porrusalda.

Indarbeteta gatoz ta oraingoan Porrusalda klasiko ta potente bat prestatu dugu. Gure betiko atalak berriro ere izango ditugu: Seinale Askea, Asteko Retraka Saria, Inizitu Musika Elkarteko tartea eta Somos Viento dokumentalen episodio berri bat. Klasikoa baia potentea. Beraz entzun gure saioa ta gozatu ideien porrusalda lotsagabe honekin.

Zuon gustukoa izango delakoan, eskerrik asko entzutearren…

…ta segi entzuten irrati askeak!

Deskargatzeko egin klik hemen.

2016-03-27 Barazki Bizidunak: Porrusalda #014

Posted on Updated on

barazki bizidunak irudiaHemen duzue pasa den igandeko saioa.

Barazkiok Aste Santuarako saio berezitxo bat prestatu dugu, gu ere erdi oporretan gaudela aprobetxatzen. Musika pila batekin etorri gara oraingoan, eta beste urte batzutako ataltxo batzuk berreskuratu ditugu adibidez. Baina Horretaz gain Inizitu Musika Elkartearen atala edo Somos Viento dokumentalen episodio berri bat ere izango ditugu. Gauza zaharrak eta berriak, beraz.

En fin, espero dugu zuen gustukoa izatea.

Deskargatzeko egin klik hemen.

2016-03-13 Barazki Bizidunak: Porrusalda 013

Posted on Updated on

barazki bizidunak irudiaHemen dekozue Barazki Bizidunen beste saio polit bat. Porrusalda bero-bero bat zuentzako.

Betiko moduen gure atal ezagunekin, Seinale askea, Inizitu, Berben Orgia, Asteko Retraka Saria eta Somos Viento audio documental interesgarria. Ziur gaude zerbait ikasteko aukera izango duzuela gaur ere. Gaienera, lagun batzuei galdetu diegu ea zer pentsatzen duten Nestle txokolate markaren inguruan…

Beraz, animatu ta entzun saio arraro, ezberbin ta barregarri hau ta pasa ordu bat gurekin.

Deskargatzeko egin klik hemen.

2016-02-28 Barazki Bizidunak: Porrusalda #012

Posted on Updated on

barazki bizidunak irudiaEi, hemen dago azken saioa!

Porrusalda berri bat, eta atal desberdinen tartea beraz. Gaurkoan Inizitu Elkartekoek ez dute hutsik egin zitara, eta espero bezala, Somos Viento tartea izan dugu. Baina gaurkoan, Onintzek kontatu digun Julio Cortazarren ipuina, azpimarratzekoa da. Zalantza gabe, galdu ezin duzuen saioa izan da.

Ea gustatzen zaizuen saioa!

Deskargatzeko egin klik hemen.

2016-02-14 Barazki Bizidunak – Porrusalda #011

Posted on Updated on

barazki bizidunak irudiaHemen gatoz Porrusalda berri batekin!

Igandeko porrusalda honetan musika pila bat izan genuen: Soulsister, Askapen Sound Sistema, cancion la paz, Nina Simone, The Velvet Underground, Rebeca Lane…. Baina noski, Barazki Bizidunak ez da saio musikal bat, hau dena gure atalak apaintzeko besterik ez da. Gaurkoan Asteko Retraka Saria, Inizitu Musika Elkartearen Tartea eta Onintzeren Kontraipuin eder bat izan ditugu, besteak beste.

Ea gustatzen zaizuen saioa!

Deskargatzeko egin klik hemen.

2016-01-31 Barazki Bizidunak: Porrusalda #010

Posted on Updated on

barazki bizidunak irudiaAupa peña, hemen dekozue Barazki Bizidunen beste saio polit bat. Oraingoan Porrusalda bero bero bat zuentzako prestatua.

Betiko moduen gure atal ezagunekin, Seinale Askea, Inizitu Musika Elkartea, Berben Orgia, Asteko Retraka Saria eta Somos Viento audio dokumental interesgarria, eta nola ez, guk esaten ditugun lelokeriak ere.

Beraz, animatu ta entzun saio arraro, ezberdin ta barregarri hau, ta eman gurekin ordu polit bat. Gogorartu ere gure blogean zure eritziak utz ditzakezula.

ANIMATU ta entzun irola irratia 107.5 FM

Deskargatzeko egin klik hemen.