radio insurgente
2016-06-19 Barazki Bizidunak: Porrusalda #021
Penak jota, hau gure ikasturteko atzeneko Porrusalda dala esan beharrean gagoz. Barazki Bizidunok beste saio monografiko bat egingo dogu hurrengo astean; urteari errepasoa emonez, baina Porrusalden kasuan, “oporretako itxirik”en kartela eskegiko dogu.
Gaurkoan, gure atal ezberdinek euren agurra helaraziko dabie. Retraka Saria, Seinale Askea, Somos Viento eta Inizitu Musika elkarteak azkeneko saio eder batzuk prestatu dabie agurrerako.
Ia ba, ezarri mahai-inguruan eta dastatu azkeneko Porrusalda!!
Ta ez ahaztu,hurrengo domekan,azkenengo Barazki Bizidunaken saioa.
Deskargatzeko egin klik hemen.
This entry was posted in Barazki Bizidunak and tagged Asteko Retraka Saria,Barazki Bizidunak,Inizitu musika elkartea,Irola Irratia,Porrusalda,radio insurgente,Seinale Askea,somos viento.
Barazki Bizidunak 2016-06-12 Irratien Inguruko Hausnarketa

Irratiei buruzko hausnarketan murgildurik genbilela heldu jakun saioa egiteko ordue.
Gure auto-formazio lana aprobetxatuz, zergatik ez saio bat egin baturiko infoagaz? Pentsatu eta ekin, hemen dekozue gure ikerketen fruitua.
Irratien genealogia laburtzen saiatuko gara hasteko. Saioan zehar, irrati mota desberdinen definizioa, espazio radiofonikoaren legediaren azalpena eta irratiaren paper historikoari buruzko infoa ekarriko deutsuegu. Berben Orgia kritiko eta zorrotz batekin, Leirek saioa agurtuko dau.
Kontutan hartu beharreko webgunea hurrengokoa, irrati libreei buruzko infoa eskuratuteko:
Deskargatzeko egin klik hemen.
This entry was posted in Barazki Bizidunak and tagged Asteko Barazki Salda,autogestioa,autonomia,Barazki Bizidunak,Berben Orgia,Irola Irratia,Irratia,kapitalismoa,radio insurgente,Radio Rebelde,Soloan Sakontzen.
2016-06-05 Barazki Bizidunak: Porrusalda #020
Porrusalda berri bat gaurkoan.
Ekhine Eizagirreren poesiagaz hasi dugu saioa gaur. Seinale Askean Duck Duck Go bilatzaileaz aritu gara eta ondoren Somos Viento audio dokumentalaren atal berri bat izan dugu. Gainera, Inizitu Musika Elkarteak bere atala egin du beste behin. Betiko moduen, danetarik izaten dogu Porrusalda saioetan!
Ondo etorriak gaurko saiora!
Deskargatzeko egin klik hemen.
This entry was posted in Barazki Bizidunak and tagged alde erantzira nabil,duckduckgo,ekhine eizagirre,gudaize,Inizitu musika elkartea,radio insurgente,sakatu,Seinale Askea,somos viento,Yacy.
2016-05-22 Barazki Bizidunak: Porrusalda #019
Aste berri bat, eta saio berri bat daukagu hemen prest, beste porrusalda berri bat. Badakizue Porrusaldetan ohiko formatu tematikoa albo batera utzi eta tarte desberdinak jorratzeko aukera izaten dugula. Barazki bizidunak saiotik deia luzatu nahi dizuegu, zuek ere, eragile zein norbanak gisa, irrati ataltxo desberdinak sortu dezazuen eta gure saioa gero eta aberatsago egitera.
Gaurkoan, Somos Viento audio dokumentalaren atal berri bat izango dugu, Nahimen aldizkariaren hirugarren ataleko urkezpen jaian grabatutako elkarrizketa batzuk eta Galdakaoko Kaiola festibalaren ganean beste elkarrizketa bat ere.
Deskargatzeko egin klik hemen.
This entry was posted in Barazki Bizidunak and tagged kaiola festibala galdakao,kimosoundz,nahimen aldizkari autogestionatua,radio insurgente,radios libres y lucha social,somos viento,zazpi katu.
2016-04-24 Barazki Bizidunak:Porrusalda #017
Astero bezala, hemen duzue gure irratsaioa online entzuteko aukera igandean entzuteko aukerarik izan ez bazenuen.
Azken hilabetean arazo tekniko batzuk direla-ta gure porrusaldak ezin izan ditugu emititu irratian, eta horregaitik pentsatu dugu azken bi porrusalda horiek berreskuratzea, bien artean atalik moloienak aukeratzea eta mix bat egitea. Hau da horren emaitza, eta ohikoa den moduan, ba Asteko Retraka Saria, Seinale Askea, Inizitu Elkartea eta Somos Viento tarteak izango ditugu.
Hor duzue ba, ez galdu barazkien matxinada!
Deskargatzeko egin klik hemen.
This entry was posted in Barazki Bizidunak and tagged Asteko Retraka Saria,cabacas auzia,cosmovision indigena,Gorka Julio,Inizitu musika elkartea,otuz,radio insurgente,sakatu,Seinale Askea,software librearen mundua,somos viento,teketen,zapatismo.
2016-4-17 Barazki Bizidunak: Porrusalda #016
Hemen daukazue hamaseigarren porrusalda.
Indarbeteta gatoz ta oraingoan Porrusalda klasiko ta potente bat prestatu dugu. Gure betiko atalak berriro ere izango ditugu: Seinale Askea, Asteko Retraka Saria, Inizitu Musika Elkarteko tartea eta Somos Viento dokumentalen episodio berri bat. Klasikoa baia potentea. Beraz entzun gure saioa ta gozatu ideien porrusalda lotsagabe honekin.
Zuon gustukoa izango delakoan, eskerrik asko entzutearren…
…ta segi entzuten irrati askeak!
Deskargatzeko egin klik hemen.
This entry was posted in Barazki Bizidunak and tagged Asteko Retraka Saria,cabacas auzia,Emi Alya,Foxconn,Inizitu musika elkartea,otuz,Porrusalda,radio insurgente,sakatu,Seinale Askea,somos viento,Xu Lizhi poeta.
2016-4-3 Barazki Bizidunak: Porrusalda #015
Hemen duzue pasa den igandeko saioa.
Aste Santua ta gero oraindik nagituta gabiz ta saio light bat prestatu dugu, guri ere egunerokotasunera moldatzea kosta egiten zaigu. Musika pila batekin etorri gara oraingoan, horretaz gain Inizitu Musika Elkartearen atala edo Somos Viento dokumentalen episodio berri bat ere izango ditugu, ta beste gauza batzuk.
zuon guztukoa izango delakoan hor duzue gure saioa
ta segi entzuten irrati askeak
Deskargatzeko egin klik hemen.
This entry was posted in Barazki Bizidunak and tagged accidente punk,Gorka Julio,hiru txerritxoen ipuina,joan baez,la polla records,Porrusalda,radio insurgente,sakatu,Seinale Askea,software librearen mundua,somos viento,teketen.
2016-03-27 Barazki Bizidunak: Porrusalda #014
Hemen duzue pasa den igandeko saioa.
Barazkiok Aste Santuarako saio berezitxo bat prestatu dugu, gu ere erdi oporretan gaudela aprobetxatzen. Musika pila batekin etorri gara oraingoan, eta beste urte batzutako ataltxo batzuk berreskuratu ditugu adibidez. Baina Horretaz gain Inizitu Musika Elkartearen atala edo Somos Viento dokumentalen episodio berri bat ere izango ditugu. Gauza zaharrak eta berriak, beraz.
En fin, espero dugu zuen gustukoa izatea.
Deskargatzeko egin klik hemen.
This entry was posted in Barazki Bizidunak and tagged Inizitu musika elkartea,neoi gauak,otuz,Porrusalda,radio insurgente,Radio Rebelde,somos viento.
2016-02-28 Barazki Bizidunak: Porrusalda #012
Porrusalda berri bat, eta atal desberdinen tartea beraz. Gaurkoan Inizitu Elkartekoek ez dute hutsik egin zitara, eta espero bezala, Somos Viento tartea izan dugu. Baina gaurkoan, Onintzek kontatu digun Julio Cortazarren ipuina, azpimarratzekoa da. Zalantza gabe, galdu ezin duzuen saioa izan da.
Ea gustatzen zaizuen saioa!
Deskargatzeko egin klik hemen.
This entry was posted in Barazki Bizidunak and tagged Inizitu musika elkartea,Irola Irratia,kontraipuina,la isla a mediodia,Porrusalda,radio insurgente,somos viento.
2016-02-14 Barazki Bizidunak – Porrusalda #011
Hemen gatoz Porrusalda berri batekin!
Igandeko porrusalda honetan musika pila bat izan genuen: Soulsister, Askapen Sound Sistema, cancion la paz, Nina Simone, The Velvet Underground, Rebeca Lane…. Baina noski, Barazki Bizidunak ez da saio musikal bat, hau dena gure atalak apaintzeko besterik ez da. Gaurkoan Asteko Retraka Saria, Inizitu Musika Elkartearen Tartea eta Onintzeren Kontraipuin eder bat izan ditugu, besteak beste.
Ea gustatzen zaizuen saioa!
Deskargatzeko egin klik hemen.
This entry was posted in Barazki Bizidunak and tagged Asteko Retraka Saria,Inizitu musika elkartea,kontraipuina,radio insurgente,Retraka,somos viento,Sutxo ipuina.