Ibon

2017-01-29 Barazki Bizidunak – Porrusalda 026

Posted on Updated on

Hemen gaude barazkiok beste behin ere Porrusalda beroa eskaintzen.

Gaurko saioan, kolaboratzaile berri eta zaharrak izango ditugu. Alde batetik Gaizka eta Inmak errelato batzuk ekarri dizkigute. Bestalde Ibon Salvador kideak, proposamen berezi bat ekarri du gure saiora, hainbat ata desberdinetan zatitu duguna. Eta betiko moduan, musikarik onena gozatuko duzue gure programan.

Beraz, badakizue, entzun, deskargatu eta elkarbanatu Porrusalda hau zuen senide, lagun eta ezagunen artean.

Deskargatzeko egin klik hemen.

Advertisements

2014-03-21 Hitzaldia Gaztetxean: Ibon eta Asier, Askapenagaz brigadista ohiak. "Saharako herria. Herri boterea eta inperialismoa"

Posted on Updated on


Martxoak 21ean Ortuondo gaztetxean, urtero Askapenak antolaturiko brigaden harira Saharako brigaden aurkezpena burutu da. Internazionalismoa, errefuxiatuak, herrien arteko xamurtasuna, inperialismoa edota kolonialismoa euki ebien mintzagai geure herrikide diren Ibon ta Asierrek, ta 20 bat pertsona bildu ebien solasaldian; argi utziz Sahararen kasuak sortzen dauen interesa handia dala.

Bi zatitan banatu dugu audio hau, erosoago entzun dezazuen:

Lehen zatia

Deskargatzeko egin klik hemen.

Bigarren zatia:

Deskargatzeko egin klik hemen.