kontraipuina

2016-02-28 Barazki Bizidunak: Porrusalda #012

Posted on Updated on

barazki bizidunak irudiaEi, hemen dago azken saioa!

Porrusalda berri bat, eta atal desberdinen tartea beraz. Gaurkoan Inizitu Elkartekoek ez dute hutsik egin zitara, eta espero bezala, Somos Viento tartea izan dugu. Baina gaurkoan, Onintzek kontatu digun Julio Cortazarren ipuina, azpimarratzekoa da. Zalantza gabe, galdu ezin duzuen saioa izan da.

Ea gustatzen zaizuen saioa!

Deskargatzeko egin klik hemen.

2016-02-14 Barazki Bizidunak – Porrusalda #011

Posted on Updated on

barazki bizidunak irudiaHemen gatoz Porrusalda berri batekin!

Igandeko porrusalda honetan musika pila bat izan genuen: Soulsister, Askapen Sound Sistema, cancion la paz, Nina Simone, The Velvet Underground, Rebeca Lane…. Baina noski, Barazki Bizidunak ez da saio musikal bat, hau dena gure atalak apaintzeko besterik ez da. Gaurkoan Asteko Retraka Saria, Inizitu Musika Elkartearen Tartea eta Onintzeren Kontraipuin eder bat izan ditugu, besteak beste.

Ea gustatzen zaizuen saioa!

Deskargatzeko egin klik hemen.

2016-01-17 Barazki Bizidunak: Porrusalda #009

Posted on Updated on

barazki bizidunak irudiaHona hemen igande honetako Barazki Bizidunak saioa! Astero bezala, arratsaldeari kolore apur bat ematera etorri gara Irolara eta Porrusalda berri bat prestatu dugu Barazkiok. Ohiko osagaiekin prestatu dugu lapikoa: Inizitu Musika Elkartearen tartea, software aste eta hacktibismoa lantzen dituen Seinale Askea, Berben Orgia literatura tartea, Onintzek bidali digun Kontraipuin bikaina…

Eta honetaz gain, musika piloa ere, beraz irratian entzuteko aukerarik ezan ez bazenuen, aitzakiarik ez, hemen doa gure bederatzigarren porrusaldatxoa!

Deskargatzeko egin klik hemen.

2014-12-21 Barazki Bizidunak

Posted on Updated on

17f16-barazki2bbizidunakGaurko tertulian, hainbat atal ezberdin jorratuko doguz barazkiok. Atal berri batean, ipuin klasikoen moldapen bat aurkeztuko deutsuegu, Kontraipuinen atalean, hain zuzen ere. Monografikoaren atalean, fobia kuriosoak landuko doguz, ulergaitzak izan litezken beldurren jatorriari antzemateko ahaleginean.
Beste ataletan zehar, gure munduarekiko ikuspuntua garatzen joango gera, komikotasun puntu batekin. Sarrera, Retraka saria eta Radio Rebelde ataletan, barazkiok, erraiak kanpora botako doguz, egunerokotasun honetan gertatzen diren ekintza malapartatuek salatuteko.

Deskargatzeko egin klik hemen.