pribatasuna

2016-01-17 Barazki Bizidunak: Porrusalda #009

Posted on Updated on

barazki bizidunak irudiaHona hemen igande honetako Barazki Bizidunak saioa! Astero bezala, arratsaldeari kolore apur bat ematera etorri gara Irolara eta Porrusalda berri bat prestatu dugu Barazkiok. Ohiko osagaiekin prestatu dugu lapikoa: Inizitu Musika Elkartearen tartea, software aste eta hacktibismoa lantzen dituen Seinale Askea, Berben Orgia literatura tartea, Onintzek bidali digun Kontraipuin bikaina…

Eta honetaz gain, musika piloa ere, beraz irratian entzuteko aukerarik ezan ez bazenuen, aitzakiarik ez, hemen doa gure bederatzigarren porrusaldatxoa!

Deskargatzeko egin klik hemen.
Advertisements

2015-12-13 Barazki Bizidunak: Porrusalda #006

Posted on Updated on

barazki bizidunak irudiaHemen duzue Barazki Bizidunon Porrusalda barri bat. Gaurkoan Inizitu Musika Elkarteko lagunek Twisted Logic deejay eta lagunari elkarrizketa bat egin dotzie, abenduak 23an Ortuondon egingo dan Musique Boutique jaia dala-ta. Seinale Askean gure pribatasuna eta segurtasuna hobetzeko hainbat gomendio eta herramienta ezagutuko doguz. Asteko Retraka Saria eta Berben Orgia ere izango doguz bebai gaurkoan.

Gogorarazi nahi dotzuegu, gure programetan parte hartzea zabalik dauela. Tartetxo bat prestatu nahi badozue guk poz pozik jaso eta emitituko dogu hemendik. Beraz ez galdu denbora, prestatu atal berri bat eta probatu irratigintza esperientzia barria, engantxatuko zaitu!

Ea gaurko saioa gustoko dozuen.

Deskargatzeko egin klik hemen.