Nor gara gu

Ortuondo Irratia Galdakoko gaztetxearen dinamika desberdinen baitan sortutako ekimen irekia da. Sistemaren kontrako borrokan konturatu ginen espazio fisikoen liberazioarekin batera hedabideen liberazioa ere beharrezkoa zela, ikusirik gure herriko komunikabide denak instituzioen menpe zeudela.

Ortuondo priektuaren printzipioekin bat egiteaz gain, Villaverderen manifestuan azaldutako puntuak ere gure egiten doguz. Horrela ulertzen dugu guk irratigintza librea. Beti zapalduen aldean lerrokatzen gara ideologikoki, baina ez dogu alderdi politikoekin bat egiten, batekin ere ez!!

Beraz, ideien zabalpena da gure helburu nagusiena, ahotsbakoei ahotsa ematea, faltan botatzen doguzen diskurtsoak transmititzea, herrien askapenerako dinamikak bultzatzea. Hau dana modu ireki eta askean. Gurean, edonork du aukera saio edo atal bat egiteko, beti ere goian azaldutako printzipioak onartzen baditu. Horregatik ere, gure erabakien artean, eduki hauek guztiak modu librean askatzea aukeratu genuen, nahi duen edozeinek entzun eta berrerabili ditzan.

Disidentziak, irreberentziak eta transgresioak ere bere txokoa izango du Ortuondo Irratian. Humoreari ere dagokion garrantzia aitortzen dotzegu eta ez ezazue zalantzarik izan, guztiz subjektiboak izango gara!

Ondo etorriak zuen irratira!

Logoa imitatzen2

Advertisements