Porrusalda
2017-02-26 Barazki Bizidunak: Porrusalda #027
Hogeita zazpigarren porrusalda prestatu dugu Barazki Bizidunok.
Programa honetan “Jakituriaren Bila” izeneko narrazio bat irakurri dugu, Kofoin tarte musikala izan dugu, “Elogi de la paciència” artikulua ekarri dugu Berben Orgia tartera, eta Seinale Askean Fairphone smartphoneaz aritu gara. Gainera umeen hipersexualizazioaz ere aritu gara, Berriako “Mozorroak agerian uzten duena” artikulua aipatuz.
Ortuondo eta Irolako estudioetatik mundu osora!
Deskargatzeko egin klik hemen.
This entry was posted in Barazki Bizidunak and tagged Berben Orgia,elogio a la paciencia,erleak,Fairphone,gudaize,jakituria,jakituriaren bila,kofoin,la directa,narrazioa,pau llonch,Porrusalda,Seinale Askea,sexismoa.
2016-11-13 Barazki Bizidunak: Porrusalda #022
Ongietorriak danak aurtengo lehenengo Porrusalda saiora!!
Badakizuenez, gure Porrusalda formatu hau, kolektibo edo norbanako ezberdin eta afinen partehartzerako sortutako esparru radiofonikoa da. Barietatea jaun ta jabe dekogu, beraz, gaur gure menuan.
Gaurkoan, Aurkenek, Naroak, Zarrak, Lekek, Onintzek eta Enekok euren hausnarketen dastamenak emongo deuskuez. Batetik, Naroak, “
EHtik Mundura” izeneko
tartean, musika instrumentuei buruzko tartetxuek bidai etno-musikal batera gonbidatuko gaitu. Zarrak, baratza eta bere zaintzari buruzko aholkuak aurkeztuko dauzen tartetxoari sarrera emongotza. Lekek, inguruko musikari errepaso bat ingotza, proposamen batzuk barne. Onintze etorriko da ostean Alexandra Kollontai idazle errusiar feministaren testu interesgarri bat helaraziz; baina ez da testu bakarra izango, geroagoan Eneko etorriko baitjaku Enrico Malatestaren amodiaren ideia erromantikoari buruzko kritika zorrotzaren testua ekarriz.
Gerturatu zaitezie ba mahai-ingurure, lapikokoa bor-bor baitau; eta zelan ez,
ON EGIN!!
Deskargatzeko egin klik hemen.
This entry was posted in Barazki Bizidunak and tagged Alboka,Alexandra Kolontai,Barazki Bizidunak,Cicatriz,generoa eta klase ikuspegia,inizitu,Leon Bilbao,Ortue,Ortuondo Gaztetxea,Ortuondo Irratia,Porrusalda.
2016-06-19 Barazki Bizidunak: Porrusalda #021
Penak jota, hau gure ikasturteko atzeneko Porrusalda dala esan beharrean gagoz. Barazki Bizidunok beste saio monografiko bat egingo dogu hurrengo astean; urteari errepasoa emonez, baina Porrusalden kasuan, “oporretako itxirik”en kartela eskegiko dogu.
Gaurkoan, gure atal ezberdinek euren agurra helaraziko dabie. Retraka Saria, Seinale Askea, Somos Viento eta Inizitu Musika elkarteak azkeneko saio eder batzuk prestatu dabie agurrerako.
Ia ba, ezarri mahai-inguruan eta dastatu azkeneko Porrusalda!!
Ta ez ahaztu,hurrengo domekan,azkenengo Barazki Bizidunaken saioa.
Deskargatzeko egin klik hemen.
This entry was posted in Barazki Bizidunak and tagged Asteko Retraka Saria,Barazki Bizidunak,Inizitu musika elkartea,Irola Irratia,Porrusalda,radio insurgente,Seinale Askea,somos viento.
2016-4-17 Barazki Bizidunak: Porrusalda #016
Hemen daukazue hamaseigarren porrusalda.
Indarbeteta gatoz ta oraingoan Porrusalda klasiko ta potente bat prestatu dugu. Gure betiko atalak berriro ere izango ditugu: Seinale Askea, Asteko Retraka Saria, Inizitu Musika Elkarteko tartea eta Somos Viento dokumentalen episodio berri bat. Klasikoa baia potentea. Beraz entzun gure saioa ta gozatu ideien porrusalda lotsagabe honekin.
Zuon gustukoa izango delakoan, eskerrik asko entzutearren…
…ta segi entzuten irrati askeak!
Deskargatzeko egin klik hemen.
This entry was posted in Barazki Bizidunak and tagged Asteko Retraka Saria,cabacas auzia,Emi Alya,Foxconn,Inizitu musika elkartea,otuz,Porrusalda,radio insurgente,sakatu,Seinale Askea,somos viento,Xu Lizhi poeta.
2016-4-3 Barazki Bizidunak: Porrusalda #015
Hemen duzue pasa den igandeko saioa.
Aste Santua ta gero oraindik nagituta gabiz ta saio light bat prestatu dugu, guri ere egunerokotasunera moldatzea kosta egiten zaigu. Musika pila batekin etorri gara oraingoan, horretaz gain Inizitu Musika Elkartearen atala edo Somos Viento dokumentalen episodio berri bat ere izango ditugu, ta beste gauza batzuk.
zuon guztukoa izango delakoan hor duzue gure saioa
ta segi entzuten irrati askeak
Deskargatzeko egin klik hemen.
This entry was posted in Barazki Bizidunak and tagged accidente punk,Gorka Julio,hiru txerritxoen ipuina,joan baez,la polla records,Porrusalda,radio insurgente,sakatu,Seinale Askea,software librearen mundua,somos viento,teketen.
2016-03-27 Barazki Bizidunak: Porrusalda #014
Hemen duzue pasa den igandeko saioa.
Barazkiok Aste Santuarako saio berezitxo bat prestatu dugu, gu ere erdi oporretan gaudela aprobetxatzen. Musika pila batekin etorri gara oraingoan, eta beste urte batzutako ataltxo batzuk berreskuratu ditugu adibidez. Baina Horretaz gain Inizitu Musika Elkartearen atala edo Somos Viento dokumentalen episodio berri bat ere izango ditugu. Gauza zaharrak eta berriak, beraz.
En fin, espero dugu zuen gustukoa izatea.
Deskargatzeko egin klik hemen.
This entry was posted in Barazki Bizidunak and tagged Inizitu musika elkartea,neoi gauak,otuz,Porrusalda,radio insurgente,Radio Rebelde,somos viento.
2016-02-28 Barazki Bizidunak: Porrusalda #012
Porrusalda berri bat, eta atal desberdinen tartea beraz. Gaurkoan Inizitu Elkartekoek ez dute hutsik egin zitara, eta espero bezala, Somos Viento tartea izan dugu. Baina gaurkoan, Onintzek kontatu digun Julio Cortazarren ipuina, azpimarratzekoa da. Zalantza gabe, galdu ezin duzuen saioa izan da.
Ea gustatzen zaizuen saioa!
Deskargatzeko egin klik hemen.
This entry was posted in Barazki Bizidunak and tagged Inizitu musika elkartea,Irola Irratia,kontraipuina,la isla a mediodia,Porrusalda,radio insurgente,somos viento.
2016-01-03 Barazki Bizidunak: Porrusalda #008
Ekin diogu urte berriari, eta Barazki Bizidunok ortutik saio bero bero bat prestatu dugu resakari aurre egiteko. Aurrekoan bezala ihazko pare bat tarte berreskuratu eta atal berriren bat ere ekarri dizuegu, tartean, Asteko Retraka Saria, oraingoan Urteko Retraka Saria bihurtu dena.
Ihazko denboraldian Txanogorritxurekin egin genuen solasalditxoa berreskuratu dugu alde batetik, eta bestetik, 80ko hamarkadan heroinak Euskal Herrian izan zuen eragina -eta batez ere honen erabilera politikoa- azaltzen genuen monografikotik ere zita batzuk ekarri nahi izan doguz gaurko programara.
Beste barik, hemen dekozue 2016ko lehen Barazki Bizidunak Porrusaldatxoa!
Deskargatzeko egin klik hemen.
This entry was posted in Barazki Bizidunak and tagged Asteko Retraka Saria,droga,elkarrizketa,erabilera politikoa,flashback,heroina,Komando Patator,Porrusalda,Txanogorritxu,Urteko Retraka Saria.
2015-12-27 Barazki Bizidunak: Porrusalda #007
Hemen dator urteko azken Barazki Bizidunak programa, astero bezala, igandeko arratsaldeak animatzera. Gaurkoan Porrusalda berezi bat prestatu dugu, batez ere musika izango dugu berton, eta ihaz Pili Alvarezeri egin genion elkarrizketa berreskuratu dugu. Horretaz gain, Asteko Retraka Saria eta elkarrizketa oso xelebre bat ere prestatu dugu urteko azken saiorako.
Bide batez, gustatuko litzaiguke zuen iritziak jakitea. Bihotzez eskertuko genuke gure saioetaz zer pentsatzen dozuen jakitea: komentatu guri aurrez aurre, edo idatzi email edo iruzkinen bat. Esaiguzue zer hobetu behar dugun, eta zer gauzekin asmatu dugun.
Bueno, beste barik, hor ixten zaituztegu saioarekin!
Deskargatzeko egin klik hemen.
This entry was posted in Barazki Bizidunak and tagged Asteko Retraka Saria,elkarrizketa,feminismoa,flashback,Matxismoa Espazio Okupatuetan,Mondejua,musika,Odolostea,Papa Noel,Pili Alvarez,Porrusalda,Txistorra,Txorizo.
2015-10-18 Barazki Bizidunak: Porrusalda #002
Porrusalda berri bat ekartzen dotzuegu gaurkoan barazkiok. Atal desberdinez osatua, gai desberdinak joarratuz, gaurkoan Jainkoaren inguruan arituko dan Idiosingrasia atalak hartuko dau saioaren erdigunea.
Baina izango ditugu ere Barazki Salda aktualitateari egurra emateko tartea, non OihuK espazio okupatuaren desalojo arriskuaz informatzen dogun, pasa dan urteko azaroak 9an Katalunian egindako kontsultaren kriminalizazioa eta Artur Masen papera kritikatuko doguz. Askapenako epaia ere aipatu dogu saioan, elkartasuna bidaliz kide epaituei eta Nafarroa Oinez-entzako ere hitz batzuk izan ditugu Barazki Salda tartean.
Eta hau guztiaz gain, ohiko Retraka Saria, Seinale Askea eta Berben Orgia ere izan ditugu gaurko saioan, beraz, aitzakiarik gabe, entzunzazue bero-bero datorren saiotxo hau!
Deskargatzeko egin klik hemen.
This entry was posted in Barazki Bizidunak and tagged 9N,A9,Artur Mas,Askapena,Asteko Barazki Salda,Asteko Retraka Saria,Berben Orgia,Dios,epaiketak,IdioSinGrasia,Jainkoa,Katalunia,kriminalizazioa,musika,Nafarroa Oinez,OihuK,Porrusalda,Seinale Askea.
- 1
- 2
- Hurrengoa →