Asteko Retraka Saria

2016-06-19 Barazki Bizidunak: Porrusalda #021

Posted on Updated on

Penak jota, hau gure ikasturteko atzeneko Porrusalda dala esan beharrean gagoz. Barazki Bizidunok beste saio monografiko bat egingo dogu hurrengo astean; urteari errepasoa emonez, baina Porrusalden kasuan, “oporretako itxirik”en kartela eskegiko dogu.

Gaurkoan, gure atal ezberdinek euren agurra helaraziko dabie. Retraka Saria, Seinale Askea, Somos Viento eta Inizitu Musika elkarteak azkeneko saio eder batzuk prestatu dabie agurrerako.

Ia ba, ezarri mahai-inguruan eta dastatu azkeneko Porrusalda!!

Ta ez ahaztu,hurrengo domekan,azkenengo Barazki Bizidunaken saioa.

Deskargatzeko egin klik hemen.

Advertisements

2016-04-24 Barazki Bizidunak:Porrusalda #017

Posted on Updated on

barazki bizidunak irudiaAstero bezala, hemen duzue gure irratsaioa online entzuteko aukera igandean entzuteko aukerarik izan ez bazenuen.

Azken hilabetean arazo tekniko batzuk direla-ta gure porrusaldak ezin izan ditugu emititu irratian, eta horregaitik pentsatu dugu azken bi porrusalda horiek berreskuratzea, bien artean atalik moloienak aukeratzea eta mix bat egitea. Hau da horren emaitza, eta ohikoa den moduan, ba Asteko Retraka Saria, Seinale Askea, Inizitu Elkartea eta Somos Viento tarteak izango ditugu.

Hor duzue ba, ez galdu barazkien matxinada!

Deskargatzeko egin klik hemen.

2016-4-17 Barazki Bizidunak: Porrusalda #016

Posted on Updated on

barazki bizidunak irudiaHemen daukazue hamaseigarren porrusalda.

Indarbeteta gatoz ta oraingoan Porrusalda klasiko ta potente bat prestatu dugu. Gure betiko atalak berriro ere izango ditugu: Seinale Askea, Asteko Retraka Saria, Inizitu Musika Elkarteko tartea eta Somos Viento dokumentalen episodio berri bat. Klasikoa baia potentea. Beraz entzun gure saioa ta gozatu ideien porrusalda lotsagabe honekin.

Zuon gustukoa izango delakoan, eskerrik asko entzutearren…

…ta segi entzuten irrati askeak!

Deskargatzeko egin klik hemen.

2016-02-14 Barazki Bizidunak – Porrusalda #011

Posted on Updated on

barazki bizidunak irudiaHemen gatoz Porrusalda berri batekin!

Igandeko porrusalda honetan musika pila bat izan genuen: Soulsister, Askapen Sound Sistema, cancion la paz, Nina Simone, The Velvet Underground, Rebeca Lane…. Baina noski, Barazki Bizidunak ez da saio musikal bat, hau dena gure atalak apaintzeko besterik ez da. Gaurkoan Asteko Retraka Saria, Inizitu Musika Elkartearen Tartea eta Onintzeren Kontraipuin eder bat izan ditugu, besteak beste.

Ea gustatzen zaizuen saioa!

Deskargatzeko egin klik hemen.

2016-01-03 Barazki Bizidunak: Porrusalda #008

Posted on Updated on

barazki bizidunak irudiaEkin diogu urte berriari, eta Barazki Bizidunok ortutik saio bero bero bat prestatu dugu resakari aurre egiteko. Aurrekoan bezala ihazko pare bat tarte berreskuratu eta atal berriren bat ere ekarri dizuegu, tartean, Asteko Retraka Saria, oraingoan Urteko Retraka Saria bihurtu dena.

Ihazko denboraldian Txanogorritxurekin egin genuen solasalditxoa berreskuratu dugu alde batetik, eta bestetik, 80ko hamarkadan heroinak Euskal Herrian izan zuen eragina -eta batez ere honen erabilera politikoa- azaltzen genuen monografikotik ere zita batzuk ekarri nahi izan doguz gaurko programara.

Beste barik, hemen dekozue 2016ko lehen Barazki Bizidunak Porrusaldatxoa!

Deskargatzeko egin klik hemen.

2015-12-27 Barazki Bizidunak: Porrusalda #007

Posted on Updated on

barazki bizidunak irudiaHemen dator urteko azken Barazki Bizidunak programa, astero bezala, igandeko arratsaldeak animatzera. Gaurkoan Porrusalda berezi bat prestatu dugu, batez ere musika izango dugu berton, eta ihaz Pili Alvarezeri egin genion elkarrizketa berreskuratu dugu. Horretaz gain, Asteko Retraka Saria eta elkarrizketa oso xelebre bat ere prestatu dugu urteko azken saiorako.

Bide batez, gustatuko litzaiguke zuen iritziak jakitea. Bihotzez eskertuko genuke gure saioetaz zer pentsatzen dozuen jakitea: komentatu guri aurrez aurre, edo idatzi email edo iruzkinen bat. Esaiguzue zer hobetu behar dugun, eta zer gauzekin asmatu dugun.

Bueno, beste barik, hor ixten zaituztegu saioarekin!

Deskargatzeko egin klik hemen.

2015-12-13 Barazki Bizidunak: Porrusalda #006

Posted on Updated on

barazki bizidunak irudiaHemen duzue Barazki Bizidunon Porrusalda barri bat. Gaurkoan Inizitu Musika Elkarteko lagunek Twisted Logic deejay eta lagunari elkarrizketa bat egin dotzie, abenduak 23an Ortuondon egingo dan Musique Boutique jaia dala-ta. Seinale Askean gure pribatasuna eta segurtasuna hobetzeko hainbat gomendio eta herramienta ezagutuko doguz. Asteko Retraka Saria eta Berben Orgia ere izango doguz bebai gaurkoan.

Gogorarazi nahi dotzuegu, gure programetan parte hartzea zabalik dauela. Tartetxo bat prestatu nahi badozue guk poz pozik jaso eta emitituko dogu hemendik. Beraz ez galdu denbora, prestatu atal berri bat eta probatu irratigintza esperientzia barria, engantxatuko zaitu!

Ea gaurko saioa gustoko dozuen.

Deskargatzeko egin klik hemen.

Nori emango zenioke URTEKO Retraka Saria?

Posted on Updated on

Urtea amaitzen ari da eta Barazki Bizidunok zuon iritziak jaso gure doguz. Animaten zaituztegu gurekin harremanetan jartzen, kontatuiguzue zer iruditzen jatzuen gure saioa, zer gustau jatzuen gehau, zer gitxiau, bota proposamenak edo gure dozuena, guk iritzi danak jasoko doguz!

  • Zatoz martitzen batetan Ortuondo Gaztetxera.
  • Bidali emaila ortuondoirratia@gmail.com helbidera.
  • Itxi komentarioa blog honen edozein sarreratan.

Horrekin batera, eta urtea amaitzear dagoela, Asteko Retraka Sari berezitxu bat bota nahi dogu, aurtengo pertsonaje retrakari. Eta horretarako zuen partehartzea behar dogu. Nor izan da aurtengo pertsonaiarik txungoena? Nork egin dau deklaraziorik salbajeena? Hemen behan inkesta moduko bat prestatu dogu, aukera desberdinen artean bozkatzeaz gain, aukera berriak ere gehitu ahal zaizkio inkesta honi. Beraz, eman iritzia eta erabaki daigun danon artean ia nork merezi dauen Urteko Retraka Saria!!


2015-11-15 Barazki Bizidunak: Porrusalda #004

Posted on Updated on

barazki bizidunak irudiaGaur afalduteko, osterabe PORRUSALDA dekogu. Proiektu kolektibo hau heldutasunetik, gero eta gertuago denaren segurtasuna dekogu.

Gure Asteko Retraka Saria ez da faltako, energiagaz hasteko forma on bat. Inizitu musika elkarte autogestionatuaren lehenengo atala izango dogu. Gaur, Sakatu punk musika taldeari eskeinitako tartea.

Geroagoan, elkarrizketa saio bat izango dogu Nahimen aldizkari politikoaren partaide batekin. Kolitzak aldizkariaren helburu eta dinamikaz berba ingo dosku. Artikuluetan sakontzeko aukera ere izango dogu:

  • “La doble desvalorización del valor”
  • “EHko Autonomia Komunala”
  • “Jaia bai, borroka agian noizbait. Drogak eta mugimendu sozialak.”

Seinale Askean, gaurkoan, Donostiko Creative Commons Zinemaldia tratatuko da; azaroak 16-20 bitartean burutuko dena.

Erdu mahai-ingurure eta dastatu!!

Deskargatzeko egin klik hemen.

2015-11-01 Barazki Bizidunak: Porrusalda #003

Posted on Updated on

barazki bizidunak irudiaPorrusalda barri bat Barazki Bizidunen munduan! Gure ataltxo desberdinak nahastuta aurkezten dauzen tartea. Igandeak alaitzera datorrena eta zuoi ere hitza emateko intentzioaz sortu genuena.

Bai, gogoratu nahi dauen edonork irrati sekziñotxo bat egin dezakeela, gero guk Irola irratian jarriko duguna Barazki Bizidunak tartean. Hasi gara lehen proposamenak jasotzen: Historiako emakume ahaztuen errepasotxo bat, ipuin eta poemen inguruko tarte bat, internazionalismoa jorratu nahi dauen ataltxo bat…

Inizitu Musika Elkartekoek adibidez beren musika talde eta proiektuak zabaltzeko ataltxo bat egingo daurie gurekin datorren porrusaldetan. Hori dala ta, elkarrizketatxu bat antolatu dogu Inizitu Elkartea hobeto ezetu daizuen.

Gure aldetik, Retraka Saria, Seinale Askea eta Berben Orgia ekarri doguz saioa borobiltzeko. Nik uste polito geratu dala, baina hori zuok esan beharko. Gustatu zaizue?

Deskargatzeko egin klik hemen.