Meren
2017-03-26 Barazki Bizidunak – Porrusalda #028 – ORTUONDO: Amets Makinak, Makina Bat Amets
Porrusalda berria daukagu igande honetan, Barazki Bizidunok egiten dugun irratsaio berezia, modu kolektiboan.
Ortuondo gaztetxearen agurrak zeharkatzen du Porrusalda hau. Galdakao erdigunean ia-ia bost urte luzetan mantendu den proiektu herritar, autegestionatu, ireki eta asanbleario honek, agur esaten dozku. Ateak zarratzen dauzela. Udalak eta kapitalak beste plan bat daukate herri honentzako, gure gaztetxeak, ez dauka lekurik.
Gaztetxearen okupazioa gogoratu dogu. Gaztetxeak eman dozkun guztia, zer eskaini dozkun. Gaztetxea zer dan, zernolako ildo edo zutabe teoriko-iraultzailek busti duten gure praxis eraldatzailea. Gure etxe honetan aritu diren kolektiboak eta pertsonak. Harreman sarea egin eta sendotzeko aukera.
Eta azken deialdia ere. Datorren asteburuan Ortuondo Azken jaialdia izango da ta, historikoa izan behar dau. Martxoak 30etik, apirilak 2ra, poteoa, antzerkiak, rabak, jolasak, musika… Ezin da inor etxean geratu. Eskerrik asko Ortuondotarron partez proiektu honetan bidailagun izan zaretenoi, eta eskerrik asko Ortuondori ere, hau dana errealitate egiten laguntzeagatik.
AMETS MAKINAK, MAKINA BAT AMETS
Deskargatzeko egin klik hemen.
This entry was posted in Barazki Bizidunak and tagged amets makinak,Aneguria,autogestioa,azken jaialdia,ekintza zuzena,galtzagorri talde feminista.,Gaztetxea,Gorka Suaia,la Basu,makina bat amets,Meren,Ortuondo,Ortuondo Gaztetxea,Piztu!,trakamatraka,vinagre de moderna.
2016-11-06 Barazki Bizidunak: Ekialde Hurbileko testuinguru geopolitikoa
Saio honetan, Barazki Bizidunaken hirugarren formatuari emongo diogu aurkezpen: elkarrizketa. Honekin, hiru formato izango dogu gure saioa aurrera eroateko: monografikoa, elkarrizketa eta porrusalda.
Gaurko Barazkion Elkarrizketan, Meren izango dogu Irola Irratiko estudioetan Nahimen aldizkarian eta Miren Mixerrrek idatzitako artikulo bateri buruz solasteko: “Siriako gerra eta Ekialde Hurbileko testuinguru geopolitikoa”. Hau, bi elkarrizketez osatutako ziklo baten hasiera izango da; eta lehenengo honetan, Ekialde Hurbilean parte hartuten dabiezen eragile politikoen deskribapena izango dogu, bai estatuaren forma dutenenak, bai ez dutenenak.
Gure saioaren denbora mugak direla-ta, elkarrizketa ez da bere osotasunean eskainiko -bakarrik momentu onenen remix bat- baina bere osotasunean izango dozuen entzungai, bai www.sindominio.net/irola Irola Irratiaren webgunean, www.ortuondoirratia.ga Ortuondo Irratiaren webgunean eta baita Irola Irratiaren “Irola Kalean” saioaren marko barruen.
Elkarrizketa ostean Sakonean Ezetuten tartea ere topatuko dogu, non elkarrizketan parte hartzen dauen eragilea sakonean ezetuteko aukera eskeintan dogun. Gaurkoan, Nahimen Teoria eta Estrategia eragilea deskribatuko dogu.
Hau da Nahimenetik elkarrizketa hau egiteko erabili dogun artikuluaren esteka: http://nahimen.org/onewebmedia/NAHIMEN2016.pdf
Deskargatzeko egin klik hemen.
This entry was posted in Barazki Bizidunak and tagged Arabeak,Barazkion Elkarrizketak,Ekialde Hurbila,elkarrizketa,gerra,inperialismoa,Iran,kolonialismoa,Kurdistan,Meren,Musulmanak,panarabismoa,Sakonean Ezetuten,siria,Suniak,turkia,Xiitak.
Ortuondoko gure Johnny Cashen azkeneko kontzertua
MEREN – Domeka goiza iluna
Deskargatzeko egin klik hemen.
This entry was posted in Besteak and tagged azken kontzertua,domeka goiza iluna,Galdakao,kantautorea,Meren,musika.