proiektua

2017-10-22 Barazki Bizidunak – Deustuko Gazte Lokala desalojo arriskuan

Posted on

Duela aste batzuk desalojo agindua jaso zuen Deustoko Gazte Lokalak. Espazio honetako bi kiderekin hitzegun dugu Barazki Bizidunak saio honetan desalojo mehatxu hau nola bizi duten jakiteko.

Lokala 1991n okupatu zenetik asanblada batek kudeatu izan du Deustuko Gazte Lokala, okupazio honen jatorriaz hitzegin dugu, bertan garatzen diren proiektu, jarduera eta ekintzei buruz. Eta nola ez, azken boladan nabaria den gaztetxe eta espazio liberatuen kontrako ofentsiba garbiari buruz hitzegin dugu, hainbat eta hainbat proiektu erasotuak izan baitira.

Gatazka berri bat aurkezten dizuegu oraingoan Barazkiok, elkarrizketa bitartez. Deustuko Gazte Lokalak aurrera segiko du bere espazioa defendatzen, adi mobilizazioetara!

Deskargatzeko egin klik hemen.

Advertisements

2017-01-15 Barazki Bizidunak: Beñat Irasuegi – Talaios, Olatukoop, KoopFabrika… Ekonomia Sozial Eraldatzailea

Posted on Updated on

Azken Barazki Bizidunak saio honetan, elkarrizketa bat egin dugu Beñat Irasuegi ekintzailearekin, Koop Fabrika aitzaki hartuta, eta Ekonomia Sozial Eraldatzailearen inguruan.

Gure Kabuz Ala Hil dokumentalak edo 2015ean Bilbon antolatutako Alternatiben Herria ekimen zabalak erakusten dute, besteak beste, Euskal Herrian gizartea eta ekonomia aldatzeko gogoz ekimen, proiektu eta kolektiboak egon, badaudela. Ekonomia Sozial Eraldatzailea terminoaren baitan kokatzen diren fenomeno sozial hauetaz aritu gara gaurkoan, kapitalismoak sortzen dituen gabezien aurrean eredu interesgarri bat jorratzen ari direnak.

Beraz, gaurko saioarekin, tresna baliagarri hauek ezagutzera emotea da asmoa, eta zuentzako ere erabilgarri izatea.

Deskargatzeko egin klik hemen.

JAIO DA ORTUONDO IRRATI LIBREA!!!!!!!!

Posted on Updated on

Jakinarazi nahi dizugu Ortuondo gaztetxean Ortuondo Irrati Librea sortu dela. Bertan Galdakaoko herriari elkarrizketak, albisteak, bertoko agenda kulturala, Radio Rebelde… Blog honetan argitarako ditugu irratsaio guztiak. Saiatuko gara astero irratsaio berriak igotzen. Norbaitek baldin badauka interesa proiektu honetan parte hartzeko (momentuko programan parte hartzeko, bere programa sortzeko edo elkarrizketatua izan nahi baduzu) etorri Galdakaoko Ortuondo Gaztetxera martitzenean 19:00-retan.

Hemen daukazue lehenengo irratsaioa
ENTZUN, ZABALDU ETA SORTU IRRATSAIO HAU!