otuz

2017-01-08 Barazki Bizidunak: Porrusalda #025

Posted on Updated on

Urte berri on lagunok!

Hemen duzue 2017 honetako lehen saioa. Porrusalda berri batekin gatoz, belarrien gozamenerako. Gaurko saioan Hirigintza Errepresiboaren gaiari heldu dio Leirek berriro, aurrekoan hasitako zikloa itxiz. Leke atzera bueltan daukagu bere musika tartearekin, baina izen berria estreinatzen du, Kofoin.

Eta gaurkoan, Amaiaren tartea aurkeztuko dugu ere bai, Hezkuntza Sistema Hausnartzen. Egungo irakaskuntza ereduaren gainean zalantzak mahaiganeratu eta banguardia pedagogikoen barri izateko tartea. Barazkion familia handitzen eta handitzen doa, ondo etorri Amaia.

Eta zuok, ba hemen duzue saioa entzungai, gozatu!

Deskargatzeko egin klik hemen.

Advertisements

2016-5-8 Barazki Bizidunak: Porrusalda #018

Posted on Updated on

barazki bizidunak irudiaPorrusalda berri bat.  Horrenbesteko porrusaldakin Chef bikainak bihurtu gara ta gero ta gozoagoak egiten ditugu gure saio berezi hauek.

Badakizue gure saioan parte har dezakezuela edo atal bat egin guk porrusalda honi halako beste ikutu bat emateko. Porrusaldetako atalak iada klasiko bihurtuta baia betiko indarrarekin, seinale askea, inizitu, berben orgia, somos viento… Badakizue, barazki bizidunak aktitud underground, jaja!

Animatu, entzun, pentsatu, sortu, grabatu ta guri bidali emititzeko

Deskargatzeko egin klik hemen.

2016-04-24 Barazki Bizidunak:Porrusalda #017

Posted on Updated on

barazki bizidunak irudiaAstero bezala, hemen duzue gure irratsaioa online entzuteko aukera igandean entzuteko aukerarik izan ez bazenuen.

Azken hilabetean arazo tekniko batzuk direla-ta gure porrusaldak ezin izan ditugu emititu irratian, eta horregaitik pentsatu dugu azken bi porrusalda horiek berreskuratzea, bien artean atalik moloienak aukeratzea eta mix bat egitea. Hau da horren emaitza, eta ohikoa den moduan, ba Asteko Retraka Saria, Seinale Askea, Inizitu Elkartea eta Somos Viento tarteak izango ditugu.

Hor duzue ba, ez galdu barazkien matxinada!

Deskargatzeko egin klik hemen.

2016-4-17 Barazki Bizidunak: Porrusalda #016

Posted on Updated on

barazki bizidunak irudiaHemen daukazue hamaseigarren porrusalda.

Indarbeteta gatoz ta oraingoan Porrusalda klasiko ta potente bat prestatu dugu. Gure betiko atalak berriro ere izango ditugu: Seinale Askea, Asteko Retraka Saria, Inizitu Musika Elkarteko tartea eta Somos Viento dokumentalen episodio berri bat. Klasikoa baia potentea. Beraz entzun gure saioa ta gozatu ideien porrusalda lotsagabe honekin.

Zuon gustukoa izango delakoan, eskerrik asko entzutearren…

…ta segi entzuten irrati askeak!

Deskargatzeko egin klik hemen.

2016-03-27 Barazki Bizidunak: Porrusalda #014

Posted on Updated on

barazki bizidunak irudiaHemen duzue pasa den igandeko saioa.

Barazkiok Aste Santuarako saio berezitxo bat prestatu dugu, gu ere erdi oporretan gaudela aprobetxatzen. Musika pila batekin etorri gara oraingoan, eta beste urte batzutako ataltxo batzuk berreskuratu ditugu adibidez. Baina Horretaz gain Inizitu Musika Elkartearen atala edo Somos Viento dokumentalen episodio berri bat ere izango ditugu. Gauza zaharrak eta berriak, beraz.

En fin, espero dugu zuen gustukoa izatea.

Deskargatzeko egin klik hemen.