Sortzaileak

Hoka Hey! – Mukuru: Musika Kolektiboki Kolektiboan (2018-11-04)

Posted on Updated on

Mukuru kolektiboa ezagutuko dugu Hoka Hey honetan: Musikaren inguruko sortzaile desberdinek osatutako kolektiboa, bakarlari zein taldeek osatutakoa, Gipuzkoa, Nafarroa eta Ipar Euskal Herriko herri desberdinetakoak.

Pasa den Urriaren 13an Oreretan aurkezpen jaia egin zuten. Mahainguru batekin hasi zen egitaraua, Oreretako Mikelazulo espazioan, “Musika, zergatik kolektiboki kolektiboan” izenburupean. Gaurko saioan, elkarrizketa formatua egun batez aparkatu, eta mahainguru horretako estrakto batzuk entzungo doguz.

Arte eta kulturaren sorkuntza eta transmisioaren inguruko monografiko bat proposatzen dotzuet beraz, sortzaileek beraiek lehen pertsonan kontatuko dizkigute zer beharrizan dauzkaten eta zer bide jorratu dabez horreik asetzeko.

Monografikoa osatzeko eta ohikoa dan moduan, testu baten irakurketa be eukiko dogu. Oraingoan Karlos Andionek idatzitako “Kontrakultura: Iraultzaren erditze gela hala urka” izan da, artikulu mamitsuaren bere azken ataltxoa, “Oihu! Iruñerriko musika askea” publikaziotik hartua, non beste artikulo eta elkarrizketa oso interesanteak bebai topatuko dozuezen.

Deskargatzeko egin klik hemen.

Advertisements

2016-11-27 Barazki Bizidunak: Taupadaz Taupada, Taupaka Elkartea

Posted on Updated on

Hemen daukazue azken Barazki Bizidunak saioa, Irola Irratian emititzen duguna igandero arratsaldeko 18etatik 19ak arte. Oraingoan Gorka Chamorro elkarrizketatu dugu Taupaka Elkartearen inguruan.

Herriarentzat sortzen dugu. Herriaz sortzen dugu. Gure inguruan gertatzen denari uko egin ezinik. Kultura aseptiko batetara garamatzan merkantilizazio prozesu eta esparruetatik at daude gure sormen lanak” dio Taupakak bere webgunean. Izan ere, kultur sortzaileek sortutako elkartea da hau, haien sorkuntza kulturalak argitaratzen laguntzeko baina industria nagusien ereduari uko eginez. Lizentzia libreak edota autoekoizpena bezalako ereduak sustatuz, adibidez.

Honetaz aritu gara saioan, eragile interesantea da benetan Taupaka Elkartea, eta bizi dugun zibilizazio honetan -klase gatazkak markatzen duena-, ezinbesteko aportazioa egiten duena. Ea zuei ere gustatzen zaizuen!

Deskargatzeko egin klik hemen.