Barazki Bizidunak

2016-06-26 Barazki Bizidunak: Geroarte!

Posted on Updated on

Udan sartu gara, eta Barazki Bizidunok denboraldiari agur esatea erabaki dogu. Agur denboraldiari esateak ‘Geroarte’ esan nahi du, zalantzarik gabe udaren ostean bueltan izango baikara monografiko eta porrusalda berriei ekiteko, erabat indarberriturik.

Aurten jorratutako gai eta programen errepaso bat egiteko erabili genuen urteko azken azken saio hau. Loteria eta Kapitalaren saioa, Konstituzioari buruz hitz egin genuena, Alpinismoari kritika egin genion saioa, Gurasotasuna eta Militantziaren arteko harreman konplikatua aztertu genuenekoa eta Transnazionalen fenomenoa azaldu genuen saioak aipatu genituen saioan.

Momentu on batzuk berreskuratu genituen beraz, etzazue galdu, eskerrik asko aurten hor egon izanagatik, eta laster arte!

Deskargatzeko egin klik hemen.

2016-06-19 Barazki Bizidunak: Porrusalda #021

Posted on Updated on

Penak jota, hau gure ikasturteko atzeneko Porrusalda dala esan beharrean gagoz. Barazki Bizidunok beste saio monografiko bat egingo dogu hurrengo astean; urteari errepasoa emonez, baina Porrusalden kasuan, “oporretako itxirik”en kartela eskegiko dogu.

Gaurkoan, gure atal ezberdinek euren agurra helaraziko dabie. Retraka Saria, Seinale Askea, Somos Viento eta Inizitu Musika elkarteak azkeneko saio eder batzuk prestatu dabie agurrerako.

Ia ba, ezarri mahai-inguruan eta dastatu azkeneko Porrusalda!!

Ta ez ahaztu,hurrengo domekan,azkenengo Barazki Bizidunaken saioa.

Deskargatzeko egin klik hemen.

Barazki Bizidunak 2016-06-12 Irratien Inguruko Hausnarketa

Posted on Updated on

Irratiei buruzko hausnarketan murgildurik genbilela heldu jakun saioa egiteko ordue.

Gure auto-formazio lana aprobetxatuz, zergatik ez saio bat egin baturiko infoagaz? Pentsatu eta ekin, hemen dekozue gure ikerketen fruitua.

Irratien genealogia laburtzen saiatuko gara hasteko. Saioan zehar, irrati mota desberdinen definizioa, espazio radiofonikoaren legediaren azalpena eta irratiaren paper historikoari buruzko infoa ekarriko deutsuegu. Berben Orgia kritiko eta zorrotz batekin, Leirek saioa agurtuko dau.

Kontutan hartu beharreko webgunea hurrengokoa, irrati libreei buruzko infoa eskuratuteko:

Deskargatzeko egin klik hemen.

2016-06-05 Barazki Bizidunak: Porrusalda #020

Posted on Updated on

barazki bizidunak irudiaPorrusalda berri bat gaurkoan.

Ekhine Eizagirreren poesiagaz hasi dugu saioa gaur. Seinale Askean Duck Duck Go bilatzaileaz aritu gara eta ondoren Somos Viento audio dokumentalaren atal berri bat izan dugu. Gainera, Inizitu Musika Elkarteak bere atala egin du beste behin. Betiko moduen, danetarik izaten dogu Porrusalda saioetan!

Ondo etorriak gaurko saiora!

Deskargatzeko egin klik hemen.

2016-05-29 Barazki Bizidunak: Ortuondok 4 urte!!

Posted on Updated on

Denborak aurrera darrai etengabe eta kupida barik. Ortuondo gaztetxea ez da salbuespena. Aurten 4 urtetxo iten dauz gure proiektu autogestionatuak. Gure asmoa, hainbat eta eragile gehiagoren partaidetza lortzea izan da; ta horregatik Irola ere nahi izan dogu berton egotea. Ane, David eta Arkaitzen eskutik, solasaldi ederraz gozatzeko aukera izan gendun. Zapatu musikatu honetan hainbat raba, kroketa eta tragutxuek hartu genduzan, Etxebizitza taldearen eskutik.

Gaurko saioa bazkalosteko tertuliaren antzeko formato baten ingo dogu, modu lasai batean eta eskaleta barik. Gaurko porrusaldatxoaren freskuraz gozatuko duzuelakoan, mosuek entzule!!

Deskargatzeko egin klik hemen.

2016-05-22 Barazki Bizidunak: Porrusalda #019

Posted on Updated on

barazki bizidunak irudiaAupa entzuleok!

Aste berri bat, eta saio berri bat daukagu hemen prest, beste porrusalda berri bat. Badakizue Porrusaldetan ohiko formatu tematikoa albo batera utzi eta tarte desberdinak jorratzeko aukera izaten dugula. Barazki bizidunak saiotik deia luzatu nahi dizuegu, zuek ere, eragile zein norbanak gisa, irrati ataltxo desberdinak sortu dezazuen eta gure saioa gero eta aberatsago egitera.

Gaurkoan, Somos Viento audio dokumentalaren atal berri bat izango dugu, Nahimen aldizkariaren hirugarren ataleko urkezpen jaian grabatutako elkarrizketa batzuk eta Galdakaoko Kaiola festibalaren ganean beste elkarrizketa bat ere.

Deskargatzeko egin klik hemen.

2016-5-15 Barazki Bizidunak Galdakaoko Gazte Egunaren Kronika

Posted on Updated on

Maiatzaren lehenengo asteko zapatu oro bezala, aurten ere Gazte Eguna antolatu da Galdakao herrian.

Sinbolismoz beteriko egun honen asmoa ez da ospakizunean bakarrik gelditzen. Gaur egun subjetu politiko dan gazteriaren antolaketa kapazitatearen erakusgarri ere dekogu Gazte Egun hau.Galdakaoko grontokraziaren aurrean, bada herria eta erlazio sozialak azaltzeko beste ikuspuntu bat.

Hemen doa ikuspuntu horren garapena.

Deskargatzeko egin klik hemen.

2016-5-8 Barazki Bizidunak: Porrusalda #018

Posted on Updated on

barazki bizidunak irudiaPorrusalda berri bat.  Horrenbesteko porrusaldakin Chef bikainak bihurtu gara ta gero ta gozoagoak egiten ditugu gure saio berezi hauek.

Badakizue gure saioan parte har dezakezuela edo atal bat egin guk porrusalda honi halako beste ikutu bat emateko. Porrusaldetako atalak iada klasiko bihurtuta baia betiko indarrarekin, seinale askea, inizitu, berben orgia, somos viento… Badakizue, barazki bizidunak aktitud underground, jaja!

Animatu, entzun, pentsatu, sortu, grabatu ta guri bidali emititzeko

Deskargatzeko egin klik hemen.

2016-05-01 Barazki Bizidunak: Banka Etikoa

Posted on Updated on

Hemen dekozue Barazki Bizidunak programaren azkeneko saio monografikoa.

Gaurko saio honetan, banka etika izango dogu hizpide. Ekonomia Sozial Eraldatzailea deritzon mugimenduaren baitan topa dezakegun herraminta honek, inguru kontrahegemonikoetan aztergai izen direz azkeneko bolada honetan. Mugimendu sozial eraldatzaile, kolektibo autonomo edota norbanakoen moduko eragile askok banka etikoen finantziaketetan erabilera aurkitu izan dabie.

Arrasti honetan, konkretasunetik generaltasunera, garrantzitsua dan informazioa helarazten saiatuko gara; alde batetik, kasu konkretuak definituz eta bestetik, koyuntura politikoan deukien rola definitzen ahaleginduz.

Deskargatzeko egin klik hemen.

2016-04-24 Barazki Bizidunak:Porrusalda #017

Posted on Updated on

barazki bizidunak irudiaAstero bezala, hemen duzue gure irratsaioa online entzuteko aukera igandean entzuteko aukerarik izan ez bazenuen.

Azken hilabetean arazo tekniko batzuk direla-ta gure porrusaldak ezin izan ditugu emititu irratian, eta horregaitik pentsatu dugu azken bi porrusalda horiek berreskuratzea, bien artean atalik moloienak aukeratzea eta mix bat egitea. Hau da horren emaitza, eta ohikoa den moduan, ba Asteko Retraka Saria, Seinale Askea, Inizitu Elkartea eta Somos Viento tarteak izango ditugu.

Hor duzue ba, ez galdu barazkien matxinada!

Deskargatzeko egin klik hemen.