Barazki Bizidunak

2017-01-15 Barazki Bizidunak: Beñat Irasuegi – Talaios, Olatukoop, KoopFabrika… Ekonomia Sozial Eraldatzailea

Posted on Updated on

Azken Barazki Bizidunak saio honetan, elkarrizketa bat egin dugu Beñat Irasuegi ekintzailearekin, Koop Fabrika aitzaki hartuta, eta Ekonomia Sozial Eraldatzailearen inguruan.

Gure Kabuz Ala Hil dokumentalak edo 2015ean Bilbon antolatutako Alternatiben Herria ekimen zabalak erakusten dute, besteak beste, Euskal Herrian gizartea eta ekonomia aldatzeko gogoz ekimen, proiektu eta kolektiboak egon, badaudela. Ekonomia Sozial Eraldatzailea terminoaren baitan kokatzen diren fenomeno sozial hauetaz aritu gara gaurkoan, kapitalismoak sortzen dituen gabezien aurrean eredu interesgarri bat jorratzen ari direnak.

Beraz, gaurko saioarekin, tresna baliagarri hauek ezagutzera emotea da asmoa, eta zuentzako ere erabilgarri izatea.

Deskargatzeko egin klik hemen.

2017-01-08 Barazki Bizidunak: Porrusalda #025

Posted on Updated on

Urte berri on lagunok!

Hemen duzue 2017 honetako lehen saioa. Porrusalda berri batekin gatoz, belarrien gozamenerako. Gaurko saioan Hirigintza Errepresiboaren gaiari heldu dio Leirek berriro, aurrekoan hasitako zikloa itxiz. Leke atzera bueltan daukagu bere musika tartearekin, baina izen berria estreinatzen du, Kofoin.

Eta gaurkoan, Amaiaren tartea aurkeztuko dugu ere bai, Hezkuntza Sistema Hausnartzen. Egungo irakaskuntza ereduaren gainean zalantzak mahaiganeratu eta banguardia pedagogikoen barri izateko tartea. Barazkion familia handitzen eta handitzen doa, ondo etorri Amaia.

Eta zuok, ba hemen duzue saioa entzungai, gozatu!

Deskargatzeko egin klik hemen.

2016-12-25 Barazki Bizidunak: Porrusalda #024

Posted on Updated on

Egubarri on!

Abenduaren 25ean, egubarri egunean Barazki Bizidunok 24. porrusalda saioa egin genuen, Irola Irratian, 1o7.5 fm dialean.

Eguna aprobetxatuz, Leirek Olentzero eta Mari Domingi pertsonaiei kritika egiten dien testu bat ekarri zigun. Enekok Berben Orgia bat prestatu zuen, Los Monologos de la Vagina obratik aukeratua. Kimok aspaldiko partez Seinale Askea berreskuratu du, non Librezale, Telegram eta SortzaileAskeak.eus izan zituen mintzagai. Honetaz gain, musika mordoa ere jartzeko aukera izan genuen porrusalda honetan.

Beraz, ez bazenuten entzun, lasai, hemen daukazue, ohikoa den bezala, podkast eran berriro entzuteko aukera. Urteko azken saioa izan dena, eta urteko azken asteari hasiera ematen diona. Ea gustuko duzuen!

 

Deskargatzeko egin klik hemen.

2016-12-11 Barazki Bizidunak: Situación sociopolítica de Honduras (con Karla Lara)

Posted on Updated on

Este programa se centra en la situación sociopolítica de Honduras con un formato documental.

Escucharemos a Karla Lara, cantautora e integrante de la Red Nacional de Defensoras de Derechos Humanos, que nos hablará sobre la defensa del territorio Lenca y Garífuna frente a proyectos hidroeléctricos, mineros y turísticos, la represión que ejerce el Estado y sobre el asesinato de su compañera Berta Cáceres, entre otras cosas. Su voz se intercalará con pequeños fragmentos del documental Guardiana de los Ríos realizado por Radio Progreso.

Berta Cáceres y Karla Lara en una manifestación
Berta Cáceres y Karla Lara en una manifestación

https://archive.org/download/HONDURASKARLALARAA/HONDURASKARLALARA.mp3%20

Deskargatzeko egin klik hemen 

2016-12-04 Barazki Bizidunak: Porrusalda #023

Posted on Updated on

Kaixo guztioi abenduko lehenengo domeka honetan, ikasturteko bigarren porrusalda bero-beroa dastatzeko prest?

Badakizuenez, gure Porrusalda formatu hau, kolektibo edo norbanako ezberdin eta afinen partehartzerako sortutako esparru radiofonikoa da. Hauexek dira gaurko ingredienteak:

Noizbait burutatu bazaizu lur zatitxo bat bereganatzea eta ortu bat martxan jartzea, baina oraindik pauso hori ematera ez bazara ausartu, lasai egon! Izan ere Zarrak datozen minututan aholku ortuaezin hobeak emango ditu.. zabaldu belarriak eta hartu boligrafoa aholkuak apuntatzeko! jada ez duzu aitzakiarik izango transgenikorik gabeko barazki goxoak produzitzeko!

Leirek hirigintza modelo kapitalistaren inguruan arituko zaigu tarte txiki batean.

Lekek bere tarte musikala aurkeztu dozku, ta pare bat abesti dakartza, su ta garren bertsio akustikoa ta Napoka Iria-ren beste abesti bat ipiniko du.

Amaitzeko, Zabalok Malatestaren beste testu bat dakarkigu, oraingo honetan reformismoari kritika zorrotza egingo dio XX.mendeko pentsalari anarkistak.

GOZATU!!

Deskargatzeko egin klik hemen 

2016-11-27 Barazki Bizidunak: Taupadaz Taupada, Taupaka Elkartea

Posted on Updated on

Hemen daukazue azken Barazki Bizidunak saioa, Irola Irratian emititzen duguna igandero arratsaldeko 18etatik 19ak arte. Oraingoan Gorka Chamorro elkarrizketatu dugu Taupaka Elkartearen inguruan.

Herriarentzat sortzen dugu. Herriaz sortzen dugu. Gure inguruan gertatzen denari uko egin ezinik. Kultura aseptiko batetara garamatzan merkantilizazio prozesu eta esparruetatik at daude gure sormen lanak” dio Taupakak bere webgunean. Izan ere, kultur sortzaileek sortutako elkartea da hau, haien sorkuntza kulturalak argitaratzen laguntzeko baina industria nagusien ereduari uko eginez. Lizentzia libreak edota autoekoizpena bezalako ereduak sustatuz, adibidez.

Honetaz aritu gara saioan, eragile interesantea da benetan Taupaka Elkartea, eta bizi dugun zibilizazio honetan -klase gatazkak markatzen duena-, ezinbesteko aportazioa egiten duena. Ea zuei ere gustatzen zaizuen!

Deskargatzeko egin klik hemen.

2016-11-20 Barazki Bizidunak: Idoloak Hil

Posted on Updated on

Igande honetan Barazki Bizidunak saioan, idoloen eta idolatriaren fenomenoari heldu diogu. Ideia batzuk ekarri nahi izan ditugu gure artean konpartitzeko, gure hausnarketa xumeak besterik gabe, honen bitartez zuengan ere hausnarketa bultzatzeko asmoz, eta kritika gaitasuna indartzeko intentzioaz.

Idolatriak fenomeno sozial arriskutsuak dira. Norbanako eta taldeen potentzialitatea bideratzeko erabiltzen diren fenomeno sozial hauek, oso presente egon dira hainbat prozesu iraultzailetan. Liderraren idealizazioa, idolatria forma bat da ere, eta iraultza horiek aktibatzeko balio izan du momentu batzutan; baina baita desaktibatzeko ere. Azken finean, norbere gaitasunetan oinarritu ordez, beste batengan jartzen dira ardurak, eta horrek (edo horiek) esaten duena egiten da, pertsonalismoetan eta pasibitatean jausiz. Jasaten dugun sistema honek ere, horixe baliatzen du bere mesedetan.

Saio hau, pentsamendu kritikorako gonbitea da. Hainbat eta hainbat gai aipatu gabe edo sakondu gabe utzi ditugu oraingoan, baina zuok ere badaukazue aukera, gai honen gainean gehiago irakurri eta ikasteko. Izan zaitezte kritikoak!

Deskargatzeko egin klik hemen.

2016-11-13 Barazki Bizidunak: Porrusalda #022

Posted on Updated on

Ongietorriak danak aurtengo lehenengo Porrusalda saiora!!

Badakizuenez, gure Porrusalda formatu hau, kolektibo edo norbanako ezberdin eta afinen partehartzerako sortutako esparru radiofonikoa da. Barietatea jaun ta jabe dekogu, beraz, gaur gure menuan.

Gaurkoan, Aurkenek, Naroak, Zarrak, Lekek, Onintzek eta Enekok euren hausnarketen dastamenak emongo deuskuez. Batetik, Naroak,

EHtik Mundura” izeneko

tartean, musika instrumentuei buruzko tartetxuek bidai etno-musikal batera gonbidatuko gaitu. Zarrak, baratza eta bere zaintzari buruzko aholkuak aurkeztuko dauzen tartetxoari sarrera emongotza. Lekek, inguruko musikari errepaso bat ingotza, proposamen batzuk barne. Onintze etorriko da ostean Alexandra Kollontai idazle errusiar feministaren testu interesgarri bat helaraziz; baina ez da testu bakarra izango, geroagoan Eneko etorriko baitjaku Enrico Malatestaren amodiaren ideia erromantikoari buruzko kritika zorrotzaren testua ekarriz.

Gerturatu zaitezie ba mahai-ingurure, lapikokoa bor-bor baitau; eta zelan ez,

ON EGIN!!

Deskargatzeko egin klik hemen.

2016-11-06 Barazki Bizidunak: Ekialde Hurbileko testuinguru geopolitikoa

Posted on Updated on

Saio honetan, Barazki Bizidunaken hirugarren formatuari emongo diogu aurkezpen: elkarrizketa. Honekin, hiru formato izango dogu gure saioa aurrera eroateko: monografikoa, elkarrizketa eta porrusalda.

Gaurko Barazkion Elkarrizketan, Meren izango dogu Irola Irratiko estudioetan Nahimen aldizkarian eta Miren Mixerrrek idatzitako artikulo bateri buruz solasteko: “Siriako gerra eta Ekialde Hurbileko testuinguru geopolitikoa”. Hau, bi elkarrizketez osatutako ziklo baten hasiera izango da; eta lehenengo honetan, Ekialde Hurbilean parte hartuten dabiezen eragile politikoen deskribapena izango dogu, bai estatuaren forma dutenenak, bai ez dutenenak.

Gure saioaren denbora mugak direla-ta, elkarrizketa ez da bere osotasunean eskainiko -bakarrik momentu onenen remix bat- baina bere osotasunean izango dozuen entzungai, bai www.sindominio.net/irola Irola Irratiaren webgunean, www.ortuondoirratia.ga Ortuondo Irratiaren webgunean eta baita Irola Irratiaren “Irola Kalean” saioaren marko barruen.

Elkarrizketa ostean Sakonean Ezetuten tartea ere topatuko dogu, non elkarrizketan parte hartzen dauen eragilea sakonean ezetuteko aukera eskeintan dogun. Gaurkoan, Nahimen Teoria eta Estrategia eragilea deskribatuko dogu.

Hau da Nahimenetik elkarrizketa hau egiteko erabili dogun artikuluaren esteka: http://nahimen.org/onewebmedia/NAHIMEN2016.pdf

Deskargatzeko egin klik hemen.

2016-10-30 Barazki Bizidunak: Nobel Sariak, zientzia eta inperialismoa

Posted on Updated on

Azkenean heldu da! Hemen dago Barazki Bizidunak tenporada berri batekin. Ziur gaude faltan bota gaituzuela askok eta guk ere aitortu behar dugu gogo itzela geneukala irratira itzultzeko. Opor luzeak hartu ditugu, bai, baina itzuli gara!

Sasoi barriari ekiteko, Nobel Sarien inguruko kritika bat proposatzen dizuegu. Saioan ez gara Bob Dylanen polemika antzuan geratuko. Nobel sariek modu zehatzean, eta gure zibilizazioko zientzia eredu nagusiak modu masiboago batetan, ideologia zehatz baten interesen mesederako erabiltzen direla, hori da saio honen tesia. Zientzia eredu honi kritika egiten diogu, eta zehatzera joanda, Nobel Sariek nola egiten duten horixe bera azaldu nahi izan dugu.

Ea ba, igandean entzun ez zenutenok orain baduzue interneten ere entzun eta elkarbanatzeko aukera, gozatu beraz Barazkion itzulerarekin!

Deskargatzeko egin klik hemen.