sakatu

2016-06-05 Barazki Bizidunak: Porrusalda #020

Posted on Updated on

barazki bizidunak irudiaPorrusalda berri bat gaurkoan.

Ekhine Eizagirreren poesiagaz hasi dugu saioa gaur. Seinale Askean Duck Duck Go bilatzaileaz aritu gara eta ondoren Somos Viento audio dokumentalaren atal berri bat izan dugu. Gainera, Inizitu Musika Elkarteak bere atala egin du beste behin. Betiko moduen, danetarik izaten dogu Porrusalda saioetan!

Ondo etorriak gaurko saiora!

Deskargatzeko egin klik hemen.

2016-04-24 Barazki Bizidunak:Porrusalda #017

Posted on Updated on

barazki bizidunak irudiaAstero bezala, hemen duzue gure irratsaioa online entzuteko aukera igandean entzuteko aukerarik izan ez bazenuen.

Azken hilabetean arazo tekniko batzuk direla-ta gure porrusaldak ezin izan ditugu emititu irratian, eta horregaitik pentsatu dugu azken bi porrusalda horiek berreskuratzea, bien artean atalik moloienak aukeratzea eta mix bat egitea. Hau da horren emaitza, eta ohikoa den moduan, ba Asteko Retraka Saria, Seinale Askea, Inizitu Elkartea eta Somos Viento tarteak izango ditugu.

Hor duzue ba, ez galdu barazkien matxinada!

Deskargatzeko egin klik hemen.

2016-4-17 Barazki Bizidunak: Porrusalda #016

Posted on Updated on

barazki bizidunak irudiaHemen daukazue hamaseigarren porrusalda.

Indarbeteta gatoz ta oraingoan Porrusalda klasiko ta potente bat prestatu dugu. Gure betiko atalak berriro ere izango ditugu: Seinale Askea, Asteko Retraka Saria, Inizitu Musika Elkarteko tartea eta Somos Viento dokumentalen episodio berri bat. Klasikoa baia potentea. Beraz entzun gure saioa ta gozatu ideien porrusalda lotsagabe honekin.

Zuon gustukoa izango delakoan, eskerrik asko entzutearren…

…ta segi entzuten irrati askeak!

Deskargatzeko egin klik hemen.

2016-4-3 Barazki Bizidunak: Porrusalda #015

Posted on Updated on

barazki bizidunak irudiaHemen duzue pasa den igandeko saioa.

 Aste Santua ta gero oraindik nagituta gabiz ta saio light bat prestatu dugu, guri ere egunerokotasunera moldatzea kosta egiten zaigu. Musika pila batekin etorri gara oraingoan,  horretaz gain Inizitu Musika Elkartearen atala edo Somos Viento dokumentalen episodio berri bat ere izango ditugu, ta beste gauza batzuk.

zuon guztukoa izango delakoan hor duzue gure saioa

ta segi entzuten irrati askeak

Deskargatzeko egin klik hemen.

2015-11-15 Barazki Bizidunak: Porrusalda #004

Posted on Updated on

barazki bizidunak irudiaGaur afalduteko, osterabe PORRUSALDA dekogu. Proiektu kolektibo hau heldutasunetik, gero eta gertuago denaren segurtasuna dekogu.

Gure Asteko Retraka Saria ez da faltako, energiagaz hasteko forma on bat. Inizitu musika elkarte autogestionatuaren lehenengo atala izango dogu. Gaur, Sakatu punk musika taldeari eskeinitako tartea.

Geroagoan, elkarrizketa saio bat izango dogu Nahimen aldizkari politikoaren partaide batekin. Kolitzak aldizkariaren helburu eta dinamikaz berba ingo dosku. Artikuluetan sakontzeko aukera ere izango dogu:

  • “La doble desvalorización del valor”
  • “EHko Autonomia Komunala”
  • “Jaia bai, borroka agian noizbait. Drogak eta mugimendu sozialak.”

Seinale Askean, gaurkoan, Donostiko Creative Commons Zinemaldia tratatuko da; azaroak 16-20 bitartean burutuko dena.

Erdu mahai-ingurure eta dastatu!!

Deskargatzeko egin klik hemen.