Transnazionalak

2016-06-26 Barazki Bizidunak: Geroarte!

Posted on Updated on

Udan sartu gara, eta Barazki Bizidunok denboraldiari agur esatea erabaki dogu. Agur denboraldiari esateak ‘Geroarte’ esan nahi du, zalantzarik gabe udaren ostean bueltan izango baikara monografiko eta porrusalda berriei ekiteko, erabat indarberriturik.

Aurten jorratutako gai eta programen errepaso bat egiteko erabili genuen urteko azken azken saio hau. Loteria eta Kapitalaren saioa, Konstituzioari buruz hitz egin genuena, Alpinismoari kritika egin genion saioa, Gurasotasuna eta Militantziaren arteko harreman konplikatua aztertu genuenekoa eta Transnazionalen fenomenoa azaldu genuen saioak aipatu genituen saioan.

Momentu on batzuk berreskuratu genituen beraz, etzazue galdu, eskerrik asko aurten hor egon izanagatik, eta laster arte!

Deskargatzeko egin klik hemen.

Advertisements

2015-10-25 Barazki Bizidunak: Transnazionalak

Posted on Updated on

f1a08-francois_dubois_002Gaurkoan Transnazionalen gaiari helduko dotzegu Barazki Bizidunak saioan. Problematika honen eragin politikoa, soziala eta ekologikoa azaltzen saiatu gara, baita honen kontra mobilizatzen ari diren iniziatiba batzuk aurkezten. Gai honek badauka mami asko eta Soloan Sakontzen atalean elkarrizketa dotore bat izan dogu baita Javi Gonzalezegaz, Guatemalan ezagutu baitzuen transnazionalen kontrako borroka lokala. Fenomeno bat aizuek!

Eta bueno, denpora faltagatik ebaki behar izan dogu elkarrizketa eta monografiko arteko tartea, oso interesantea iruditu zaigu eta gustora jarraituko genuke solasean beste ordu pare batez. Dena den, gaia osatzeko Barazki Bizidunak honetan ohiko Sarreratxoa eta Asteko Barazki Salda izan ditugu alde batetik eta baita Berben Orgia ere bestetik.

Betiko moduen, hemen dekozue pasa dan domekako saioa entzuteko edo deskargatzeko, espero gustoko izatea eta ea zuen senide, lagun eta ezagunen artean elkarbanatzen duzuen!

Deskargatzeko egin klik hemen.