kapitalismoa

2016-12-04 Barazki Bizidunak: Porrusalda #023

Posted on Updated on

Kaixo guztioi abenduko lehenengo domeka honetan, ikasturteko bigarren porrusalda bero-beroa dastatzeko prest?

Badakizuenez, gure Porrusalda formatu hau, kolektibo edo norbanako ezberdin eta afinen partehartzerako sortutako esparru radiofonikoa da. Hauexek dira gaurko ingredienteak:

Noizbait burutatu bazaizu lur zatitxo bat bereganatzea eta ortu bat martxan jartzea, baina oraindik pauso hori ematera ez bazara ausartu, lasai egon! Izan ere Zarrak datozen minututan aholku ortuaezin hobeak emango ditu.. zabaldu belarriak eta hartu boligrafoa aholkuak apuntatzeko! jada ez duzu aitzakiarik izango transgenikorik gabeko barazki goxoak produzitzeko!

Leirek hirigintza modelo kapitalistaren inguruan arituko zaigu tarte txiki batean.

Lekek bere tarte musikala aurkeztu dozku, ta pare bat abesti dakartza, su ta garren bertsio akustikoa ta Napoka Iria-ren beste abesti bat ipiniko du.

Amaitzeko, Zabalok Malatestaren beste testu bat dakarkigu, oraingo honetan reformismoari kritika zorrotza egingo dio XX.mendeko pentsalari anarkistak.

GOZATU!!

Deskargatzeko egin klik hemen 

Advertisements

2016-10-30 Barazki Bizidunak: Nobel Sariak, zientzia eta inperialismoa

Posted on Updated on

Azkenean heldu da! Hemen dago Barazki Bizidunak tenporada berri batekin. Ziur gaude faltan bota gaituzuela askok eta guk ere aitortu behar dugu gogo itzela geneukala irratira itzultzeko. Opor luzeak hartu ditugu, bai, baina itzuli gara!

Sasoi barriari ekiteko, Nobel Sarien inguruko kritika bat proposatzen dizuegu. Saioan ez gara Bob Dylanen polemika antzuan geratuko. Nobel sariek modu zehatzean, eta gure zibilizazioko zientzia eredu nagusiak modu masiboago batetan, ideologia zehatz baten interesen mesederako erabiltzen direla, hori da saio honen tesia. Zientzia eredu honi kritika egiten diogu, eta zehatzera joanda, Nobel Sariek nola egiten duten horixe bera azaldu nahi izan dugu.

Ea ba, igandean entzun ez zenutenok orain baduzue interneten ere entzun eta elkarbanatzeko aukera, gozatu beraz Barazkion itzulerarekin!

Deskargatzeko egin klik hemen.

Barazki Bizidunak 2016-06-12 Irratien Inguruko Hausnarketa

Posted on Updated on

Irratiei buruzko hausnarketan murgildurik genbilela heldu jakun saioa egiteko ordue.

Gure auto-formazio lana aprobetxatuz, zergatik ez saio bat egin baturiko infoagaz? Pentsatu eta ekin, hemen dekozue gure ikerketen fruitua.

Irratien genealogia laburtzen saiatuko gara hasteko. Saioan zehar, irrati mota desberdinen definizioa, espazio radiofonikoaren legediaren azalpena eta irratiaren paper historikoari buruzko infoa ekarriko deutsuegu. Berben Orgia kritiko eta zorrotz batekin, Leirek saioa agurtuko dau.

Kontutan hartu beharreko webgunea hurrengokoa, irrati libreei buruzko infoa eskuratuteko:

Deskargatzeko egin klik hemen.

2016-03-23 Hitzaldia Gaztetxean: Askapena “TTIP: OTAN ekonomikoa”

Posted on Updated on

Pasa dan martxoak 23an Galdakaoko Ortuondo Gaztetxean jarraian aurkezten dotzuegun hitzaldi-tertulia izan genuen.

Galdakaoko Askapena taldeak antolaturik, TTIP hitzarmenetik abiatuta, kapitalismo eta neoliberalismoaz aritu ginen, TTIP: OTAN EKONOMIKOA deituriko ekitaldian. Ezinbestekoa iruditzen zaigu TTIP hitzarmenaren inguruan informatze, dibulgazio eta hausnarketa bilatzea, gure bizimoduak baldintzatuko dituen miseriaren hitzarmen honi erantzun bat eman diezaiogun.

Atzo eta gaur, Euskal Herriak OTAN-TTIP EZ!

Deskargatzeko egin klik hemen.

2015-10-25 Barazki Bizidunak: Transnazionalak

Posted on Updated on

f1a08-francois_dubois_002Gaurkoan Transnazionalen gaiari helduko dotzegu Barazki Bizidunak saioan. Problematika honen eragin politikoa, soziala eta ekologikoa azaltzen saiatu gara, baita honen kontra mobilizatzen ari diren iniziatiba batzuk aurkezten. Gai honek badauka mami asko eta Soloan Sakontzen atalean elkarrizketa dotore bat izan dogu baita Javi Gonzalezegaz, Guatemalan ezagutu baitzuen transnazionalen kontrako borroka lokala. Fenomeno bat aizuek!

Eta bueno, denpora faltagatik ebaki behar izan dogu elkarrizketa eta monografiko arteko tartea, oso interesantea iruditu zaigu eta gustora jarraituko genuke solasean beste ordu pare batez. Dena den, gaia osatzeko Barazki Bizidunak honetan ohiko Sarreratxoa eta Asteko Barazki Salda izan ditugu alde batetik eta baita Berben Orgia ere bestetik.

Betiko moduen, hemen dekozue pasa dan domekako saioa entzuteko edo deskargatzeko, espero gustoko izatea eta ea zuen senide, lagun eta ezagunen artean elkarbanatzen duzuen!

Deskargatzeko egin klik hemen.