elkarlana

Hoka Hey! – Hego Uribeko Urriko Martxa (2018-10-21)

Posted on Updated on

Gaurko Hoka Hey saioan HEGO URIBEKO URRIKO MARTXA jorratuko dogu, Galdakaoko Gazte Asanbladako bi kiderekin egindako elkarrizketa baten bitartez.

Bizkaiko Hego Uribe eskualdeko Gazte Asanbladek elkarlanean garatutako dinamika da Urriko Martxa hau, datorren asteburuan, urriaren 26, 27 eta 28an, Zeberio, Arrankudiaga, Ugao eta Arrigorriaga zeharkatuko dauena. Egitarau oparoa proposatzen dabe egun hauetarako, eta elkarlan honen bitartez, asanbladen arteko saretze sendoa da bilatzen dan helburua.

Ekitaldi itinerante hau aitzaki hartuta, gure herriko gazteriaren egoera prekarizatuak eta Gazte Asanbladen ekarpenen inguruan hitzegin genuen ere bai, eta kolektibo sozialen eta subjetu iraultzaileen arteko saretzearen beharraz ere bai, honelako ekintzen bitartez garatzen dana.

Horretaz gain, irratsaioan artikulu honen irakurketa egiten dugu: INGURU ASANBLEARIOAREN DIAGNOSTIKO LABURRA (link)

Deskargatzeko egin klik hemen.

2016-03-23 Hitzaldia Gaztetxean: Askapena “TTIP: OTAN ekonomikoa”

Posted on Updated on

Pasa dan martxoak 23an Galdakaoko Ortuondo Gaztetxean jarraian aurkezten dotzuegun hitzaldi-tertulia izan genuen.

Galdakaoko Askapena taldeak antolaturik, TTIP hitzarmenetik abiatuta, kapitalismo eta neoliberalismoaz aritu ginen, TTIP: OTAN EKONOMIKOA deituriko ekitaldian. Ezinbestekoa iruditzen zaigu TTIP hitzarmenaren inguruan informatze, dibulgazio eta hausnarketa bilatzea, gure bizimoduak baldintzatuko dituen miseriaren hitzarmen honi erantzun bat eman diezaiogun.

Atzo eta gaur, Euskal Herriak OTAN-TTIP EZ!

Deskargatzeko egin klik hemen.

2016-03-09 Hitzaldia Gaztetxean: Askapena “2016 Brigaden aurkezpena”

Posted on Updated on

Pasa dan martxoaren 9an, Galdakaoko Ortuondo Gaztetxean, Askapenako lagunek 2016 BRIGADEN AURKEZPENA egin zuten. Irratia han egon ginen bebai, hitzaldi-aurkezpena grabatu eta zuoi denoi eskaintzeko.

Beste behin ere, Askapenako lagunek egiten duten lan ikaragarria goraipatu nahi dogu, zuok zarie eredu, eskerrik asko eta GORA EH INTERNAZIONALISTA!!!

Deskargatzeko egin klik hemen.