prekarietatea

Hoka Hey! – Hego Uribeko Urriko Martxa (2018-10-21)

Posted on Updated on

Gaurko Hoka Hey saioan HEGO URIBEKO URRIKO MARTXA jorratuko dogu, Galdakaoko Gazte Asanbladako bi kiderekin egindako elkarrizketa baten bitartez.

Bizkaiko Hego Uribe eskualdeko Gazte Asanbladek elkarlanean garatutako dinamika da Urriko Martxa hau, datorren asteburuan, urriaren 26, 27 eta 28an, Zeberio, Arrankudiaga, Ugao eta Arrigorriaga zeharkatuko dauena. Egitarau oparoa proposatzen dabe egun hauetarako, eta elkarlan honen bitartez, asanbladen arteko saretze sendoa da bilatzen dan helburua.

Ekitaldi itinerante hau aitzaki hartuta, gure herriko gazteriaren egoera prekarizatuak eta Gazte Asanbladen ekarpenen inguruan hitzegin genuen ere bai, eta kolektibo sozialen eta subjetu iraultzaileen arteko saretzearen beharraz ere bai, honelako ekintzen bitartez garatzen dana.

Horretaz gain, irratsaioan artikulu honen irakurketa egiten dugu: INGURU ASANBLEARIOAREN DIAGNOSTIKO LABURRA (link)

Deskargatzeko egin klik hemen.

Advertisements

Hoka Hey! – 11 Botxo Eguna Piztu Bilbo, Itzali MTV (2018-10-07)

Posted on

Gentrifikazioa eta Turistifikazioa aipatzen ditugunean, hiri eredu merkantilista eta baztertzaile baten inposaketaz ari gara. Honekin oso lotuta, makroebentoen izurrite bat bizi dugu, gainera. Auzotarron bizkarrera egindako ekintza eta ekitaldiak, langileok prekarietatera behartzen gaituelarik, eta bien bitartean etekin ekonomikoen akumulazio lotsagarri bat eraginez ebento hauen antolatzaile eta ugazabei.

Hau guztia ikusarazteko, hausnarketa bultzatzeko, erantzuna koordinatzeko eta azken finean beste eredu sozialago baten alde egiteko, Bilbon kolektibo berri bat jaio da: Piztu Bilbo Itzali MTV

Kolektibo honen nondik norakoak ezagutu ditugu, eta datorren astean ospatuko dan 11 botxo eguna ere zertan datzan kontatu digute elkarrizketetan. Herritarrek beraiek sortutako ekitaldi atsegin eta jatorra antolatu dabe datorren asterako Ripa Kaian, datorren zapatuan urriak 13, goizeko 12etatik eta egun osoan zehar, 11 Botxo Eguna!

Hauxe da Hoka Hey irratsaio berri honek, lehen atal honetan dakarrena. Aurrera!

Deskargatzeko egin klik hemen.