2017-06-04 Barazki Bizidunak: Galdakaoko Gazte Asanblada “Erreferente izan nahi dugu herrian”
Barazki Bizidunak saio honetan Ibairekin hitzegiteko aukera izan dugu, Galdakaoko Gazte Asanbladako kidearekin. Ortuondo Gaztetxea eraitsi duten aste honetan, atzera begiratu ordez, kolektibo honen jaiotzaz aritu gara eta etorkizunari begira jarri gara.
Galdakaoko Gazte Asanbladen eta okupazioen errepasotxo historiko bat egin dugu. Asanblada honen jaiotzaz eta antolatu izan dituzten ekintzetaz aritu gara eta aurten jaietan txosna jarriko dutela esan digute ere. Gazteen egoera prekarizatua eta emantzipatzeko zailtasunak aipatu ditugu, eta gure udaletxearen plan urbanistiko edo kulturalek ez dietela herriko gazteriari inolako mesederik egiten.
Etorkizun ederra antzematen da Galdakaon, ez da geldirik egongo behintzat!
Deskargatzeko egin klik hemen.
This entry was posted in Barazki Bizidunak and tagged elkarrizketa,Galdakao,Galdakaoko Gazte Asanblada,gazte asanblada,Gaztea,Maximo Moreno,Ortuondo.