zuzenean

2016-02-29 Irola Irratia Maratoia: Barazki Bizidunak

Posted on Updated on

barazki bizidunak irudiaHona hemen Irola Irratian egindako azken saioa!

Irola Irratiak 12 orduko maratoia prestatu zuen otsaileko azken egunean. 12 ordu jo ta fuego zuzenean etengabe. Barazkiok ere arratsaldean gure tartetxoa egin genuen, baina ez zen Barazki Bizidun saio normal bat izan, ez. Ezer prestatu gabe, tertulia lasaiean, elkarrizketa polita egin genuen, Nafarroan euskarari buruz, Ortuondo Gaztetxeari buruz, bere inguruko kolektiboei buruz, egoerari buruz, pasa dan zapatuan Bilbon egin dan Eskola Feministaren inguruan, Queen eta Freddy Mercury, Punk musika eta dantza, eta Public Enemy, eta… bueno, hobe zuek entzutea!

Ea gustatzen zaizuen saioa!

Deskargatzeko egin klik hemen.
Advertisements

Otsailak 29, Maratoia Irola Irratian

Posted on

Datorren astelehenean, otsailak 29 Irola irratiak maratoia egingo dugu!

cartel irola

12 ordu emango doguz zuzenean emititzen, 10:00etatik 22:00etara. Hainbat saio berezi izango ditugu, eta besteak beste kuña eta kontakizun laburren (5 minutu gehienez) txapelketa antolatu dugu, txapeldunentzat irolako kamiak ere egongo dira. Zatoz, parte hartu, irola ezagutu eta ekarri konpartitzeko zerbait!