tertulia

2017-10-08 Barazki Bizidunak:- Bizkaiko zahar-etxeetako langileen gatazka

Posted on

Bueltan gara! Ikasturte berriari ekin diogu Barazki Bizidunak saioko ekipo osoak eta hemen dago aurtengo lehen programa hau.

Bizkaiko zahar etxeen gatazka jorratu dugu, borroka honetako hainbat protagonisten eskutik. Solasaldia egin dugu greban eta mobilizazioetan parte hartzen ari diren langileekin, prozesu honen nondik norakoa aztertuz.

Noiz eta nola piztu zen gatazka kontatu digute. Zerk eragin zuen, zein zen egoera eta zeintzuk diren aldarrikatzen dituzten demandak. Sektoreko patronaleko hiru enpresen (GESCA, LARES eta ENBE) jarrera kontatu digute. Zelan dagoen egoera gaur egun, ze esperantza dituzten, mobilizatzen segitzeko asmoa dutela esan digute.

Gatazka honek hainbat konflikto biltzen ditu bere barnean. Langile eta patronalaren arteko lan-baldintza duinen eskaera. Zaintza lanak emakumeen gain ezartzen dituen sistema. Bizkaiko foru aldundia eta zerbitzu publikoen pribatizazio prozesua. Zerbitzuen deshumanizazioa, kalitatearen galera.

 

Deskargatzeko egin klik hemen.

Advertisements

2016-11-20 Barazki Bizidunak: Idoloak Hil

Posted on Updated on

Igande honetan Barazki Bizidunak saioan, idoloen eta idolatriaren fenomenoari heldu diogu. Ideia batzuk ekarri nahi izan ditugu gure artean konpartitzeko, gure hausnarketa xumeak besterik gabe, honen bitartez zuengan ere hausnarketa bultzatzeko asmoz, eta kritika gaitasuna indartzeko intentzioaz.

Idolatriak fenomeno sozial arriskutsuak dira. Norbanako eta taldeen potentzialitatea bideratzeko erabiltzen diren fenomeno sozial hauek, oso presente egon dira hainbat prozesu iraultzailetan. Liderraren idealizazioa, idolatria forma bat da ere, eta iraultza horiek aktibatzeko balio izan du momentu batzutan; baina baita desaktibatzeko ere. Azken finean, norbere gaitasunetan oinarritu ordez, beste batengan jartzen dira ardurak, eta horrek (edo horiek) esaten duena egiten da, pertsonalismoetan eta pasibitatean jausiz. Jasaten dugun sistema honek ere, horixe baliatzen du bere mesedetan.

Saio hau, pentsamendu kritikorako gonbitea da. Hainbat eta hainbat gai aipatu gabe edo sakondu gabe utzi ditugu oraingoan, baina zuok ere badaukazue aukera, gai honen gainean gehiago irakurri eta ikasteko. Izan zaitezte kritikoak!

Deskargatzeko egin klik hemen.

2016-02-29 Irola Irratia Maratoia: Barazki Bizidunak

Posted on Updated on

barazki bizidunak irudiaHona hemen Irola Irratian egindako azken saioa!

Irola Irratiak 12 orduko maratoia prestatu zuen otsaileko azken egunean. 12 ordu jo ta fuego zuzenean etengabe. Barazkiok ere arratsaldean gure tartetxoa egin genuen, baina ez zen Barazki Bizidun saio normal bat izan, ez. Ezer prestatu gabe, tertulia lasaiean, elkarrizketa polita egin genuen, Nafarroan euskarari buruz, Ortuondo Gaztetxeari buruz, bere inguruko kolektiboei buruz, egoerari buruz, pasa dan zapatuan Bilbon egin dan Eskola Feministaren inguruan, Queen eta Freddy Mercury, Punk musika eta dantza, eta Public Enemy, eta… bueno, hobe zuek entzutea!

Ea gustatzen zaizuen saioa!

Deskargatzeko egin klik hemen.