patriarkatua

2016-10-30 Barazki Bizidunak: Nobel Sariak, zientzia eta inperialismoa

Posted on Updated on

Azkenean heldu da! Hemen dago Barazki Bizidunak tenporada berri batekin. Ziur gaude faltan bota gaituzuela askok eta guk ere aitortu behar dugu gogo itzela geneukala irratira itzultzeko. Opor luzeak hartu ditugu, bai, baina itzuli gara!

Sasoi barriari ekiteko, Nobel Sarien inguruko kritika bat proposatzen dizuegu. Saioan ez gara Bob Dylanen polemika antzuan geratuko. Nobel sariek modu zehatzean, eta gure zibilizazioko zientzia eredu nagusiak modu masiboago batetan, ideologia zehatz baten interesen mesederako erabiltzen direla, hori da saio honen tesia. Zientzia eredu honi kritika egiten diogu, eta zehatzera joanda, Nobel Sariek nola egiten duten horixe bera azaldu nahi izan dugu.

Ea ba, igandean entzun ez zenutenok orain baduzue interneten ere entzun eta elkarbanatzeko aukera, gozatu beraz Barazkion itzulerarekin!

Deskargatzeko egin klik hemen.
Advertisements

2016-03-07 Hitzaldi irekia Gaztetxean: NOKA Talde Feminista “Feminismoaren Beharraz”

Posted on Updated on

Galdakoko Momoak Emakumeen Taldeak hainbat ekintza antolatu dauz egunotan.

Taldearen aurkezpena, argazki erakusketa, kontzertuak eta martxoak 8ko manifestazioa izan dira antolatutako batzuk. Besteak beste, martxoak 7an hitzaldi ireki bat prestatu zuten “Feminismoaren Beharraz” izenpean, eta bertara Arratiako NOKA Talde Feministako kide dan Idoia etorri zen, beraien lan eredua eta jorratzen dabezen ekintzak azaltzera.

Ondoren Ortuondo Gaztetxera bertaratutakoen artean debatetxo bat sortu zen, feminismoaren baitan sortzen diren eztabaida ideologikoen inguruan, korriente honen ekarpenen inguruan, gizarte patriarkalean erreproduzitzen doguzen jokabideen inguruan, antolaketa eredu desberdinen artean…

Bi zatitan banatu dugu audio hau, erosoago entzun dezazuen.

Deskargatzeko egin klik hemen.