mobilizazioak

2017-10-22 Barazki Bizidunak – Deustuko Gazte Lokala desalojo arriskuan

Posted on

Duela aste batzuk desalojo agindua jaso zuen Deustoko Gazte Lokalak. Espazio honetako bi kiderekin hitzegun dugu Barazki Bizidunak saio honetan desalojo mehatxu hau nola bizi duten jakiteko.

Lokala 1991n okupatu zenetik asanblada batek kudeatu izan du Deustuko Gazte Lokala, okupazio honen jatorriaz hitzegin dugu, bertan garatzen diren proiektu, jarduera eta ekintzei buruz. Eta nola ez, azken boladan nabaria den gaztetxe eta espazio liberatuen kontrako ofentsiba garbiari buruz hitzegin dugu, hainbat eta hainbat proiektu erasotuak izan baitira.

Gatazka berri bat aurkezten dizuegu oraingoan Barazkiok, elkarrizketa bitartez. Deustuko Gazte Lokalak aurrera segiko du bere espazioa defendatzen, adi mobilizazioetara!

Deskargatzeko egin klik hemen.

Advertisements

2017-02-05 Barazki Bizidunak – TARAJAL Migrazioak eta mugak, Estatuen biolentzia eta inpunitatea

Posted on

2014ko otsailaren 6ko goizean, Ceutako Tarajal hondartzan, hainbat afrikarrek muga zeharkatzeko saiakera egin zuten, Marruekosetik Estatu españolean sartzeko asmoz. Mediterraneo kostaldeak, bi herrialde hauen arteko muga topatzen du Tarajal hondartzako espigoian; eta espigoia pasatzeko, itsasoan murgildu eta igeri eginez egin zuten saiakera.

Baina espigoiaren muturrean, Guardia Zibil ekipo batek, ekintza espontaneo hau modu biolentoan saiestu zuen. Gomazko balak eta gas lakrimogenoa bota zieten uretan zeuden emakume eta gizonei. Ostiaka jaso zituzten lehorrera heltzen zirenak. Gutxinez 15 pertsona hil zituzten ekintza honen ondorioz, baina inor ez da guzti honen arduradun gisa seinalatua izan, alderantziz, Guardia Zibilen kontrako kausa artxibatua izan zen eta ez zen arduradun politikoen dimisiorik gertatu.

3 urte pasa dira, eta oraindik ere zauriak zabalik daude. Aste honetan zehar hainbat ekintza antolatu dituzte Ongi Etorri Errefuxiatuak edo Sos Arrazakeria kolektiboek, besteak beste. Barazki Bizidunak saioan, Gipuzkoako Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeko kide batekin hitzegin dugu, Tarajal kasua izan zenaz eta antolatutako ekintzen gainean. Bide batez, Bilbon antolatutako Elkarretaratze eta Manifestazioan parte hartzeko deia luzatu nahi dizuegu: Otsailak 6 astelehenean, 19:00etan izango da kontzentrazioa, eta jarraian hasiko da manifestazioa Moyuararte.

Deskargatzeko egin klik hemen.