manifestazioa

audio HOKA HEY! – Nor kolektibo antiespezista (2018-11-18)

Posted on Updated on

NOR KOLEKTIBO ANTIESPEZISTA gonbidatu dogu Hoka Hey! honetara. Espezie desberdinetako norbanakoak diskrimanatzen duen sistema da espezismoa, gure kasuan, gizakiak gizakiak ez diren animalien arteko harremana dominazioan oinarritzen da, gizakiak ez diren beste izakien interesak gure interesen azpitik jarri, eta gure zerbitzuetara jarrita.

Azkar ugaltzeko fabrikak sortzen ditugu, gure zerbitzura lan egitera behartzen ditugu, eta ez bakarrik gure beharrizan basikoak asetzeko helburuarekin, baizik eta gure aisialdi eta entretenimenduaren izenean ere bai. Azkenerako, baliabide gisa akatu eta kontsumitu egiten ditugu.

NOR kolektiboak, alde batetik, espezismoa salatu eta hausnarketa eta pedagogia bultzatu gura dau, mugimendu antiespezista ezagutzera emon eta jendea euren borrokara lotzeko asmoz. Beste alde batetik, kolektibo animalisten arteko saretzea bilatzen dabe. Eta ez hori bakarrik, borroka hau gainontzeko gatazka sozailen artean kokatzen dabe, transbertsalitatearen garrantzia azpimarratuz.

Elkarrizketan hori guztia kontatuko digu Maialen Sagues Nor Kolektiboko kideak, baita orain arte egindako lanak ere bai, azaroaren 1ean burutu zuten manifestazioa edo bideo formatuan publikatu duten HILTEGIAK ikerketa erreportaia, adibidez.

Deskargatzeko egin klik hemen.


2017-10-22 Barazki Bizidunak – Deustuko Gazte Lokala desalojo arriskuan

Posted on

Duela aste batzuk desalojo agindua jaso zuen Deustoko Gazte Lokalak. Espazio honetako bi kiderekin hitzegun dugu Barazki Bizidunak saio honetan desalojo mehatxu hau nola bizi duten jakiteko.

Lokala 1991n okupatu zenetik asanblada batek kudeatu izan du Deustuko Gazte Lokala, okupazio honen jatorriaz hitzegin dugu, bertan garatzen diren proiektu, jarduera eta ekintzei buruz. Eta nola ez, azken boladan nabaria den gaztetxe eta espazio liberatuen kontrako ofentsiba garbiari buruz hitzegin dugu, hainbat eta hainbat proiektu erasotuak izan baitira.

Gatazka berri bat aurkezten dizuegu oraingoan Barazkiok, elkarrizketa bitartez. Deustuko Gazte Lokalak aurrera segiko du bere espazioa defendatzen, adi mobilizazioetara!

Deskargatzeko egin klik hemen.

2015-01-18 Barazki Bizidunak: Kobane

Posted on Updated on

d5b40-1545676_1498086057108549_2769580179686199057_nGaurkoan,irratsaioa Kobanetik (Kurdistan siriarra) datorkigu. Bertotik, barazkiek komentatu egingo diztuzte asteko gertapen interesgarri batzuk.

Antzerkirako abagunea ere izango dugu, “La Conjura de los Necios” liburutik berreskuratutako atala antzeztuz, hain zuzen ere.

Monografikorako atalean gobernu formak edota -cracia ezberdinak aztertuko ditugu.

Retraka saria, agenda eta radio rebeldek agurtuko dute saioa.

Deskargatzeko egin klik hemen.