kultura askea

Galdakaoko III. Laburmetrail Lehiaketa Amateurra

Posted on

Hemen topauko dozuez Galdakaoko III. Laburmetrail Lehiaketa Amateurrean
aurkeztutako lanak. Danori eskerrak emoteagaz batera, gogoraraztea osterabe zeintzuk izan zirean sarituak:

Epaimahaiaren Saria Laburmetrail onenari: Panpinek ez dakite lokarriak askatzen

-Publikoaren Saria Laburmetrail onenari: Gijon 5.0

Epaimahaiaren Saria Antzezpen onenari: Kimo (Ukapenak)

Azaltzea ere, aurtengo lehiaketan, Zizpa gazte elkartearen 20. urteurrena ospatzen dauen videoklipa ere pasauko dala, lehiaketatik kanpo, Mr.
Pongo Band taldeak sortutako musikagaz eginda.

 

 

 

 

 

Susterra Elkartea eta Ortuondo Irrati Libreak antolaturik

Advertisements

2016-11-27 Barazki Bizidunak: Taupadaz Taupada, Taupaka Elkartea

Posted on Updated on

Hemen daukazue azken Barazki Bizidunak saioa, Irola Irratian emititzen duguna igandero arratsaldeko 18etatik 19ak arte. Oraingoan Gorka Chamorro elkarrizketatu dugu Taupaka Elkartearen inguruan.

Herriarentzat sortzen dugu. Herriaz sortzen dugu. Gure inguruan gertatzen denari uko egin ezinik. Kultura aseptiko batetara garamatzan merkantilizazio prozesu eta esparruetatik at daude gure sormen lanak” dio Taupakak bere webgunean. Izan ere, kultur sortzaileek sortutako elkartea da hau, haien sorkuntza kulturalak argitaratzen laguntzeko baina industria nagusien ereduari uko eginez. Lizentzia libreak edota autoekoizpena bezalako ereduak sustatuz, adibidez.

Honetaz aritu gara saioan, eragile interesantea da benetan Taupaka Elkartea, eta bizi dugun zibilizazio honetan -klase gatazkak markatzen duena-, ezinbesteko aportazioa egiten duena. Ea zuei ere gustatzen zaizuen!

Deskargatzeko egin klik hemen.