komunikazioa

2017-01-22 Barazki Bizidunak – Lucha Anticarcelaria, propuesta de lucha colectiva

Posted on Updated on

Saio honetan Tokata proiektu komunikatiboko kide batekin hitz egiteko aukera izan dugu, espetxeen kontrako mugimenduari buruz, eta azken hilabetetan garatzen ari diren dinamika batzuei buruz.

Zenbait preso sozialek sortutako eta sustatutako ekimena da, eta helburu eta aldarrikapenak, hainbat hedabidetan agertu zen artukulu honetan biltzen dira DESDE DENTRO: PROPUESTA DE LUCHA COLECTIVA PARA SER DIFUNDIDA Y DEBATIDA DENTRO Y FUERA

Kartzelei buruz hitzegingo dugu, protesta ekintzei buruz eta dinamika honen azken hilabeteetako garapenari buruz. Borroka honen ondorio errepresiboak aipatuko ditugu eta beharrak ere, kanpotik zer egin daitekeen preso sozial hauen borrokan.

Deskargatzeko egin klik hemen.

Advertisements

2015-11-22 Barazki Bizidunak: Eguzki Bikoizlea

Posted on Updated on

f1a08-francois_dubois_002Jesus Eguzkiza izan genuen igandeko Barazki Bizidunak saioan. ‘Eguzki’-ren ahotsa oso ezaguna egingo zaizue, bikoizlea izan da-ta urte luzetan eta ahotsa jarri dotze hainbat filme, dokumental, iragarki edo marrazki bizidunetan. Ganera euskararen sustapenean aritu izan da betidanik, hizkuntza eskolako irakasle zein irratiko esatari lanetan.

Elkarrizketa honetan, bikoizketaren inguruan berba ein dogu, baina baita ETBren bilakaera komentau eta euskararen inguruan hausnartzeko aukera eukin dogu, gizon maitagarri honen ikuspuntua jasoz. Dragoi Bola gogoratzeko aukera izan genuen, eta frankismo garaiko anekdota gogor bat kontatu euskun baita. Hobeto komunikatzeko truko edo gomendioren bat luzatu zigun ere. Barre ein gendun elkarrizketan, kantatu bebai, eta batez be, asko ikisi.

Eta hamen dekozue ba, zuok be, gure moduen, profesional haundi honek esandakotik ikasten zeozer dozuen, guretzako behintzet oso baliagarri izan da.

Eskarrikasko benetan Eguzki!

Deskargatzeko egin klik hemen.