komuna

2016-07-11 Irola Kalean: Elkarrizketa, ZAD (Zone A Défendre) gune autogestionatua eta EHZ festibalaren ildo politikoak

Posted on Updated on

Gaurko Irola Kalean saioan, ZADeko (Zone a Defendre) kideekin egingo dogu berba euren borrokaren harire.

Estatu edota merkaturik sartzen ez dan gunea, 1965.urtean sortu zan. Autogestioa ardatz nagusi bezala izanik, hainbat erasoei aurre egin behar izan deutsie; euretan nagusiena Notre dame-des-Landesen aireportua egiteko asmoa dalarik. Orain, desalojo arrisku bortitzean bizi da proiektu hau, eta EHtik bira bat egitea erabaki dabie sostengua bilatzeko asmoarekin.

Ortuondo gaztetxean egin genuen topo, eta EHZ festibaleko kideen laguntzaz -euren itzulpen lanak erabakigarriak izan dira- esperientziak elkarbanatzeko topaketa itzela izan da. Nola ez, elkarrizketa honetan EHZ festibalarenganako arreta ere izan dogu, daroan prozesu politizatzaile gogorra dala eta.

A bientot!!

Deskargatzeko egin klik hemen.

Advertisements

2015-03-01 Barazki Bizidunak: Shinmin

Posted on Updated on

bee61-bbbbbIbiliaren ibiliaz, bidearen amaierara heldu gara. Manchuriara heldu gara konturatu gabe, Shinmin eskualdera, hain zuzen ere. Bertoko komunaren aipamen txikiaren ostean, beste hausnarketa batzuk etorriko direz.
Monsanto de qué?? atal berrian, otsaileko azken hilbehera honetan zer landatu behar den baratzean komentatuko dugu. Gaur: patata goiztiarra eta tomate hazia zelan ernetuarazi.
Monografikoan, euskerari buruz egingo dugu berba. Antropologia pixkatxu bet eta hipotesiren bat ere aztertu egingo doguz.

Deskargatzeko egin klik hemen.