inperialismoa
2018-03-18 Barazki Bizidunak Siriaren Alde Euskal Herriko Plataforma
Azken Barazki Bizidunak saioan Siriaren Alde Euskal Herriko Plataforma kolektiboarekin hitzegiteko aukera izan genuen, herrialde honetan gertatzen ari den gerra egoera ezagutzera emateko eta kolektibo honen ekintzak zabaltzeko.
Hainbat gai jorratu genituen saioan zehar, alde batetik, kolektiboaren nondik norakoak. Nor diren, plataforma honen helburuak, garatu izan dituzten ekintzak eta proposatzen dituzten deialdiak… Beste alde batetik Siriako gerra egoeran sakondu eta kontestua osatu dugu, herrialdea ezagutu, gerra honetan parte hartzen duten eragileak eta ze interes gurutzatzen diren azalduz, gerraren bilakaera, egungo egoera, azken erasoak… Honez gain, okzidenten ditugun hedabideen paperaz ere aritu gara. Siria eta Kurdistanen bizi den gerra honen korapilo batzuk askatzen saiatu gara gaurko irratsaioan, eta lan horretan diarduen kolektibo bat ezagutu.
Siriaren Alde plataformaren inguruan gehiago jakin nahi ezkero, weborria edo sare sozialak [1] eta [2] bisitatu ditzakezue, eta harremanetan jarri nahi bazarete, emailera idatzi ahal diezue: siriarenalde@gmail.com
Deskargatzeko egin klik hemen.
This entry was posted in Barazki Bizidunak and tagged elkarrizketa,eragileak,erasoak,gerra,guda,hedabideen papera,Hitzaldiak,inperialismoa,interesak,kolektiboa,kolektiboaren nondik norakoak,kontestua,kurduak,manipulazioa,siria,Siriako gerra,Siriaren Alde,siriaren aldeko euskal herriko plataforma,siriarrak.
2017-12-03 Barazki Bizidunak: Euskal Gatazka Armatuaren Analisi Feminista
Saiorik egin barik astetxo batzuk pasatu ostean, osterabe gatoz bueltan saio barri eta fresku bategaz. Gaurkoan, Euskal Herrian jazotako konfliktu armatuari sakontasuna emongo deutzagu.
Geurera Zuriñe Rodriguez Lara gonbidatu dogu, gatazka armatuetan aditua eta militante feminista. Euskal Herriko talde armatuei buruzko ikerketa burutu ostean, bere konklusioek emakume militanteen bizipenen barri emongo deuskue, militantzia hau hobeto ulertzeko asmoagaz. Ekarpen interesgarriek, zalantza barik, Zuriñek dakartzanak.
Deskargatzeko egin klik hemen.
This entry was posted in Barazki Bizidunak and tagged ETA,Euskal gatazka,Euskal Herria,feminismoa,genero konstrukzioa,generoa,historiografia feminista,inperialismoa,kartzela,klandestinitatea,komunikabideak,lanaren banaketa sexuala,militarismoa.
2016-11-06 Barazki Bizidunak: Ekialde Hurbileko testuinguru geopolitikoa
Saio honetan, Barazki Bizidunaken hirugarren formatuari emongo diogu aurkezpen: elkarrizketa. Honekin, hiru formato izango dogu gure saioa aurrera eroateko: monografikoa, elkarrizketa eta porrusalda.
Gaurko Barazkion Elkarrizketan, Meren izango dogu Irola Irratiko estudioetan Nahimen aldizkarian eta Miren Mixerrrek idatzitako artikulo bateri buruz solasteko: “Siriako gerra eta Ekialde Hurbileko testuinguru geopolitikoa”. Hau, bi elkarrizketez osatutako ziklo baten hasiera izango da; eta lehenengo honetan, Ekialde Hurbilean parte hartuten dabiezen eragile politikoen deskribapena izango dogu, bai estatuaren forma dutenenak, bai ez dutenenak.
Gure saioaren denbora mugak direla-ta, elkarrizketa ez da bere osotasunean eskainiko -bakarrik momentu onenen remix bat- baina bere osotasunean izango dozuen entzungai, bai www.sindominio.net/irola Irola Irratiaren webgunean, www.ortuondoirratia.ga Ortuondo Irratiaren webgunean eta baita Irola Irratiaren “Irola Kalean” saioaren marko barruen.
Elkarrizketa ostean Sakonean Ezetuten tartea ere topatuko dogu, non elkarrizketan parte hartzen dauen eragilea sakonean ezetuteko aukera eskeintan dogun. Gaurkoan, Nahimen Teoria eta Estrategia eragilea deskribatuko dogu.
Hau da Nahimenetik elkarrizketa hau egiteko erabili dogun artikuluaren esteka: http://nahimen.org/onewebmedia/NAHIMEN2016.pdf
Deskargatzeko egin klik hemen.
This entry was posted in Barazki Bizidunak and tagged Arabeak,Barazkion Elkarrizketak,Ekialde Hurbila,elkarrizketa,gerra,inperialismoa,Iran,kolonialismoa,Kurdistan,Meren,Musulmanak,panarabismoa,Sakonean Ezetuten,siria,Suniak,turkia,Xiitak.
2016-10-30 Barazki Bizidunak: Nobel Sariak, zientzia eta inperialismoa

Azkenean heldu da! Hemen dago Barazki Bizidunak tenporada berri batekin. Ziur gaude faltan bota gaituzuela askok eta guk ere aitortu behar dugu gogo itzela geneukala irratira itzultzeko. Opor luzeak hartu ditugu, bai, baina itzuli gara!
Sasoi barriari ekiteko, Nobel Sarien inguruko kritika bat proposatzen dizuegu. Saioan ez gara Bob Dylanen polemika antzuan geratuko. Nobel sariek modu zehatzean, eta gure zibilizazioko zientzia eredu nagusiak modu masiboago batetan, ideologia zehatz baten interesen mesederako erabiltzen direla, hori da saio honen tesia. Zientzia eredu honi kritika egiten diogu, eta zehatzera joanda, Nobel Sariek nola egiten duten horixe bera azaldu nahi izan dugu.
Ea ba, igandean entzun ez zenutenok orain baduzue interneten ere entzun eta elkarbanatzeko aukera, gozatu beraz Barazkion itzulerarekin!
Deskargatzeko egin klik hemen.
This entry was posted in Barazki Bizidunak and tagged Alfred Nobel,Asteko Barazki Salda,hausnarketa,inperialismoa,kapitalismoa,neoliberalismoa,nobel sariak,patriarkatua,Soloan Sakontzen,zientzia.
2016-03-20 Barazki Bizidunak: Alpinismoa
Iragan dan domeka honetan, Alpinismoari buruzko saio monografikoa izan gendun Barazki Bizidunak saioan.
Kirolak gure gizartean eragin itzela badeuko, alpinismoak, bere garrantzia eta erabiltasuna ere izan zuen elitentzako. Saio honetan zehar, alpinismoaren jatorri eta norakoen analisi sakona egingo dogu; gehienbat, himalayismo delakoan zentratuz. Ez dozue kritika bakarrik topauko, mendia eta alpinismoa gustoko badozue, kuriositateak ere topauko dozuez berton.
On egin!!
Deskargatzeko egin klik hemen
This entry was posted in Barazki Bizidunak and tagged Alpinismoa,Asteko Barazki Salda,Berben Orgia,Eurozentrismoa,himalaya,inperialismoa,Paul Preuss,Reinhold Messner,Soloan Sakontzen.
2014-03-21 Hitzaldia Gaztetxean: Ibon eta Asier, Askapenagaz brigadista ohiak. "Saharako herria. Herri boterea eta inperialismoa"
Martxoak 21ean Ortuondo gaztetxean, urtero Askapenak antolaturiko brigaden harira Saharako brigaden aurkezpena burutu da. Internazionalismoa, errefuxiatuak, herrien arteko xamurtasuna, inperialismoa edota kolonialismoa euki ebien mintzagai geure herrikide diren Ibon ta Asierrek, ta 20 bat pertsona bildu ebien solasaldian; argi utziz Sahararen kasuak sortzen dauen interesa handia dala.
Bi zatitan banatu dugu audio hau, erosoago entzun dezazuen:
Lehen zatia
Deskargatzeko egin klik hemen.
Bigarren zatia:
Deskargatzeko egin klik hemen.
This entry was posted in Hitzaldia Gaztetxean and tagged Asier,Askapena,Aste politikoa,brigadak,brigadistak,Elkartasuna,errefuxiatuak,Gaztetxea,herrien arteko xamurtasuna,hitzaldia,Ibon,inperialismoa,interesantea,Internazionalismoa,kolonialismoa,Ortuondo,Sahara,solasaldia.