hiria

Galbaia-Hiria eta Konfliktu Soziala (2018-12-10)

Posted on Updated on

Gaurko Galbaiaren begirada Hiria eta berari berezko jakon konfliktuarengan ipiniko dogu fokua.

Piztu Bilbo Amatatu MTV mugimenduaren testu batetik hasita, hainbat gai jorratuko doguz.

Hasteko, David Harveyk landutako Derecho a la ciudad lanaren bitartez Hiriari buruzko eskubidea zer den definitzen saiatuko gara.

Jarraian Manuel Delgadoren Ciudadanía Política y Espacio Públicori esker kultura eta jarrera ciudadanistei so egingo diegu.

Luis de la Cruz-en Barrionalismo lanetik ateratako testu zati batzuk irakurriko doguz hiriaren sozialitate prozesuen merkantilizazioa salatzeko.

Turismo y militarización del espacio publico. Tendencias actuales en la gestión de espacios públicos Noelia Ávila Delgadoren testua jarraituz, zelan hiria zipaioek hartuta dagoenaren analisia ikusiko dogu.

Amaitzeko, Rodrigo Fernández Mirandaren Viajar perdiendo el sur: turismo desarrollo y globalización solasaldiaren zati bat entzungo dogu, turismoaren ondorioak ezagutzeko.

On egin

Deskargatzeko klik hemen

Advertisements

Hoka Hey! – 11 Botxo Eguna Piztu Bilbo, Itzali MTV (2018-10-07)

Posted on

Gentrifikazioa eta Turistifikazioa aipatzen ditugunean, hiri eredu merkantilista eta baztertzaile baten inposaketaz ari gara. Honekin oso lotuta, makroebentoen izurrite bat bizi dugu, gainera. Auzotarron bizkarrera egindako ekintza eta ekitaldiak, langileok prekarietatera behartzen gaituelarik, eta bien bitartean etekin ekonomikoen akumulazio lotsagarri bat eraginez ebento hauen antolatzaile eta ugazabei.

Hau guztia ikusarazteko, hausnarketa bultzatzeko, erantzuna koordinatzeko eta azken finean beste eredu sozialago baten alde egiteko, Bilbon kolektibo berri bat jaio da: Piztu Bilbo Itzali MTV

Kolektibo honen nondik norakoak ezagutu ditugu, eta datorren astean ospatuko dan 11 botxo eguna ere zertan datzan kontatu digute elkarrizketetan. Herritarrek beraiek sortutako ekitaldi atsegin eta jatorra antolatu dabe datorren asterako Ripa Kaian, datorren zapatuan urriak 13, goizeko 12etatik eta egun osoan zehar, 11 Botxo Eguna!

Hauxe da Hoka Hey irratsaio berri honek, lehen atal honetan dakarrena. Aurrera!

Deskargatzeko egin klik hemen.

2017-10-22 Barazki Bizidunak – Deustuko Gazte Lokala desalojo arriskuan

Posted on

Duela aste batzuk desalojo agindua jaso zuen Deustoko Gazte Lokalak. Espazio honetako bi kiderekin hitzegun dugu Barazki Bizidunak saio honetan desalojo mehatxu hau nola bizi duten jakiteko.

Lokala 1991n okupatu zenetik asanblada batek kudeatu izan du Deustuko Gazte Lokala, okupazio honen jatorriaz hitzegin dugu, bertan garatzen diren proiektu, jarduera eta ekintzei buruz. Eta nola ez, azken boladan nabaria den gaztetxe eta espazio liberatuen kontrako ofentsiba garbiari buruz hitzegin dugu, hainbat eta hainbat proiektu erasotuak izan baitira.

Gatazka berri bat aurkezten dizuegu oraingoan Barazkiok, elkarrizketa bitartez. Deustuko Gazte Lokalak aurrera segiko du bere espazioa defendatzen, adi mobilizazioetara!

Deskargatzeko egin klik hemen.