greba

2018-02-25 Barazki Bizidunak: M8 Greba Feminista

Posted on Updated on

Azken Barazki Bizidunak irratsaioan, datorren Martxoak 8rako deitua dagoen Emakumeen Grebari buruz hitzegiteko tartea hartu genuen, eta honetarako, Leire Groven Feministaldeko kidea izan genuen telefonoaren bestaldean.

Grebaren zergatiak, arrazoiak eta helburuak, azaldu zituen Leirek, eta baita borroka jardunaldi garrantzitsu horren aurretik emandako prestaketa pausuak. Datorren martxoak 8koa, greba internazionala izango da, eta antolaketan maila lokala, nazionala, internazionala ematen dira, kolektibo desberdin asko eta asko burubelarri lanean dabiltzala. Deialdi eta mobilizazioen errepasoa egin genuen ere Martxoak 8 honen magnitudea hobeto neurtzeko.

Martxoak 8ko Grebaren nondik norakoak azaleratzeko, weborria martxan jarri eta sare sozialetan ireki dituzte kontu batzuk (link 1) eta (link 2). Harremanetan jartzeko, weborriko formularioa edota helbide elektronikoa (m8grebafeminista@gmail.com) aurkituko dituzue. Badakizue beraz, hurrengo martxoaren 8an Euskal Herriko emakumeok* ere planto!

Deskargatzeko egin klik hemen.

Advertisements

2017-10-08 Barazki Bizidunak:- Bizkaiko zahar-etxeetako langileen gatazka

Posted on

Bueltan gara! Ikasturte berriari ekin diogu Barazki Bizidunak saioko ekipo osoak eta hemen dago aurtengo lehen programa hau.

Bizkaiko zahar etxeen gatazka jorratu dugu, borroka honetako hainbat protagonisten eskutik. Solasaldia egin dugu greban eta mobilizazioetan parte hartzen ari diren langileekin, prozesu honen nondik norakoa aztertuz.

Noiz eta nola piztu zen gatazka kontatu digute. Zerk eragin zuen, zein zen egoera eta zeintzuk diren aldarrikatzen dituzten demandak. Sektoreko patronaleko hiru enpresen (GESCA, LARES eta ENBE) jarrera kontatu digute. Zelan dagoen egoera gaur egun, ze esperantza dituzten, mobilizatzen segitzeko asmoa dutela esan digute.

Gatazka honek hainbat konflikto biltzen ditu bere barnean. Langile eta patronalaren arteko lan-baldintza duinen eskaera. Zaintza lanak emakumeen gain ezartzen dituen sistema. Bizkaiko foru aldundia eta zerbitzu publikoen pribatizazio prozesua. Zerbitzuen deshumanizazioa, kalitatearen galera.

 

Deskargatzeko egin klik hemen.

2015-07-19 Barazki Bizidunak: Lyon

Posted on Updated on

f1a08-francois_dubois_002Gure gaurko saioan feminismoa izango dugu ardatz. Sarrera Lyonetik egingo dugu, 1831.urteko grebak gogoraratuz.

Ostean, elkarrizketa saioan Pili Alvarezekin ibilikogara solasean. Pilik gaztetxe eta gune okupatuetan ematen diren genero erlazioen ikerketa sakon baten egilea da, eta bere ondorioak helaraziko dizkigu.

Berben orgia eta Retraka saria esleini ostean, aurtengo kurtso hau bertso-hop erritmoan agurtuko dugu.

Deskargatzeko egin klik hemen.