gatazka

audio HOKA HEY! – Nor kolektibo antiespezista (2018-11-18)

Posted on Updated on

NOR KOLEKTIBO ANTIESPEZISTA gonbidatu dogu Hoka Hey! honetara. Espezie desberdinetako norbanakoak diskrimanatzen duen sistema da espezismoa, gure kasuan, gizakiak gizakiak ez diren animalien arteko harremana dominazioan oinarritzen da, gizakiak ez diren beste izakien interesak gure interesen azpitik jarri, eta gure zerbitzuetara jarrita.

Azkar ugaltzeko fabrikak sortzen ditugu, gure zerbitzura lan egitera behartzen ditugu, eta ez bakarrik gure beharrizan basikoak asetzeko helburuarekin, baizik eta gure aisialdi eta entretenimenduaren izenean ere bai. Azkenerako, baliabide gisa akatu eta kontsumitu egiten ditugu.

NOR kolektiboak, alde batetik, espezismoa salatu eta hausnarketa eta pedagogia bultzatu gura dau, mugimendu antiespezista ezagutzera emon eta jendea euren borrokara lotzeko asmoz. Beste alde batetik, kolektibo animalisten arteko saretzea bilatzen dabe. Eta ez hori bakarrik, borroka hau gainontzeko gatazka sozailen artean kokatzen dabe, transbertsalitatearen garrantzia azpimarratuz.

Elkarrizketan hori guztia kontatuko digu Maialen Sagues Nor Kolektiboko kideak, baita orain arte egindako lanak ere bai, azaroaren 1ean burutu zuten manifestazioa edo bideo formatuan publikatu duten HILTEGIAK ikerketa erreportaia, adibidez.

Deskargatzeko egin klik hemen.


2017-10-08 Barazki Bizidunak:- Bizkaiko zahar-etxeetako langileen gatazka

Posted on

Bueltan gara! Ikasturte berriari ekin diogu Barazki Bizidunak saioko ekipo osoak eta hemen dago aurtengo lehen programa hau.

Bizkaiko zahar etxeen gatazka jorratu dugu, borroka honetako hainbat protagonisten eskutik. Solasaldia egin dugu greban eta mobilizazioetan parte hartzen ari diren langileekin, prozesu honen nondik norakoa aztertuz.

Noiz eta nola piztu zen gatazka kontatu digute. Zerk eragin zuen, zein zen egoera eta zeintzuk diren aldarrikatzen dituzten demandak. Sektoreko patronaleko hiru enpresen (GESCA, LARES eta ENBE) jarrera kontatu digute. Zelan dagoen egoera gaur egun, ze esperantza dituzten, mobilizatzen segitzeko asmoa dutela esan digute.

Gatazka honek hainbat konflikto biltzen ditu bere barnean. Langile eta patronalaren arteko lan-baldintza duinen eskaera. Zaintza lanak emakumeen gain ezartzen dituen sistema. Bizkaiko foru aldundia eta zerbitzu publikoen pribatizazio prozesua. Zerbitzuen deshumanizazioa, kalitatearen galera.

 

Deskargatzeko egin klik hemen.