euskara

2015-11-22 Barazki Bizidunak: Eguzki Bikoizlea

Posted on Updated on

f1a08-francois_dubois_002Jesus Eguzkiza izan genuen igandeko Barazki Bizidunak saioan. ‘Eguzki’-ren ahotsa oso ezaguna egingo zaizue, bikoizlea izan da-ta urte luzetan eta ahotsa jarri dotze hainbat filme, dokumental, iragarki edo marrazki bizidunetan. Ganera euskararen sustapenean aritu izan da betidanik, hizkuntza eskolako irakasle zein irratiko esatari lanetan.

Elkarrizketa honetan, bikoizketaren inguruan berba ein dogu, baina baita ETBren bilakaera komentau eta euskararen inguruan hausnartzeko aukera eukin dogu, gizon maitagarri honen ikuspuntua jasoz. Dragoi Bola gogoratzeko aukera izan genuen, eta frankismo garaiko anekdota gogor bat kontatu euskun baita. Hobeto komunikatzeko truko edo gomendioren bat luzatu zigun ere. Barre ein gendun elkarrizketan, kantatu bebai, eta batez be, asko ikisi.

Eta hamen dekozue ba, zuok be, gure moduen, profesional haundi honek esandakotik ikasten zeozer dozuen, guretzako behintzet oso baliagarri izan da.

Eskarrikasko benetan Eguzki!

Deskargatzeko egin klik hemen.
Advertisements

2015-03-15 Barazki Bizidunak: Qoosco

Posted on Updated on

a24ca-tupac2bamaruAste honetan, Qoosco (Cuzco)-ra joko dugu gure asteroko bidaian. Altueraren gaitzak jota, hiritik zehar ibiliko gara, Plaza de Armaseko gertaerak aipatuz. Berben orgiaren atalean oso testu interesgarri batek barruak astindu ostean, monografikora pasatuko gara, aurreko astean protoeuskerari buruzko saioa bukatzeko. Bukatzeko, radio rebelderekin konexio berri bat aurkeztuko dogu.

Deskargatzeko egin klik hemen.

2015-03-01 Barazki Bizidunak: Shinmin

Posted on Updated on

bee61-bbbbbIbiliaren ibiliaz, bidearen amaierara heldu gara. Manchuriara heldu gara konturatu gabe, Shinmin eskualdera, hain zuzen ere. Bertoko komunaren aipamen txikiaren ostean, beste hausnarketa batzuk etorriko direz.
Monsanto de qué?? atal berrian, otsaileko azken hilbehera honetan zer landatu behar den baratzean komentatuko dugu. Gaur: patata goiztiarra eta tomate hazia zelan ernetuarazi.
Monografikoan, euskerari buruz egingo dugu berba. Antropologia pixkatxu bet eta hipotesiren bat ere aztertu egingo doguz.

Deskargatzeko egin klik hemen.

2014-01-04 Barazki Bizidunak: Himalaya

Posted on Updated on

f7470-5wi1drex4aiBarazki Bizunak Himalayako gailurretatik datozkigu gaurkoan, matriarkatu eta androgamia sustatzen diren lekutik. Atal ezberdinetatik zehar, Txanogorritxori eginiko elkarrizketa, Mali-ra eginiko bidai baten pasartea, eta idiosingrazian, lidertza aztertuko doguz.Amaitzeko, Mendikote kamaradarekin konexioa egingo dugu.

Deskargatzeko egin klik hemen.