eragileak

2018-03-18 Barazki Bizidunak Siriaren Alde Euskal Herriko Plataforma

Posted on

Azken Barazki Bizidunak saioan Siriaren Alde Euskal Herriko Plataforma kolektiboarekin hitzegiteko aukera izan genuen, herrialde honetan gertatzen ari den gerra egoera ezagutzera emateko eta kolektibo honen ekintzak zabaltzeko.

Hainbat gai jorratu genituen saioan zehar, alde batetik, kolektiboaren nondik norakoak. Nor diren, plataforma honen helburuak, garatu izan dituzten ekintzak eta proposatzen dituzten deialdiak… Beste alde batetik Siriako gerra egoeran sakondu eta kontestua osatu dugu, herrialdea ezagutu, gerra honetan parte hartzen duten eragileak eta ze interes gurutzatzen diren azalduz, gerraren bilakaera, egungo egoera, azken erasoak… Honez gain, okzidenten ditugun hedabideen paperaz ere aritu gara. Siria eta Kurdistanen bizi den gerra honen korapilo batzuk askatzen saiatu gara gaurko irratsaioan, eta lan horretan diarduen kolektibo bat ezagutu.

Siriaren Alde plataformaren inguruan gehiago jakin nahi ezkero,  weborria edo sare sozialak [1] eta [2] bisitatu ditzakezue, eta harremanetan jarri nahi bazarete, emailera idatzi ahal diezue: siriarenalde@gmail.com

Deskargatzeko egin klik hemen.

Advertisements

EHko Talde Komunalen topaketa Ortuondo gaztetxean. Azaroak 13-14-15

Posted on Updated on

Revolucion_Agraria2Kapitalismotik kanpoko alternatibarik badago. Hemen euretariko bat: EHko talde komunalak, non pertsonak diren ekonomiaren ardatz eta ez dirua, ezta merkantziak. Mundua aldatu gure? Hemen dekozue erlazionatzeko modu berri hau ezagutzeko aukera.

Existen alternativas al capitalismo. Entre ellas ésta: Grupos comunales de EH, donde el epicentro de la economía son las personas y no el dinero, ni las mercancías. ¿Quieres cambiar el mundo? Aquí tienes la oportunidad de conocer esta forma de relacionarnos.

Post osoa irakurri »