elkarrizketa

2017-01-22 Barazki Bizidunak – Lucha Anticarcelaria, propuesta de lucha colectiva

Posted on Updated on

Saio honetan Tokata proiektu komunikatiboko kide batekin hitz egiteko aukera izan dugu, espetxeen kontrako mugimenduari buruz, eta azken hilabetetan garatzen ari diren dinamika batzuei buruz.

Zenbait preso sozialek sortutako eta sustatutako ekimena da, eta helburu eta aldarrikapenak, hainbat hedabidetan agertu zen artukulu honetan biltzen dira DESDE DENTRO: PROPUESTA DE LUCHA COLECTIVA PARA SER DIFUNDIDA Y DEBATIDA DENTRO Y FUERA

Kartzelei buruz hitzegingo dugu, protesta ekintzei buruz eta dinamika honen azken hilabeteetako garapenari buruz. Borroka honen ondorio errepresiboak aipatuko ditugu eta beharrak ere, kanpotik zer egin daitekeen preso sozial hauen borrokan.

Deskargatzeko egin klik hemen.

Advertisements

2017-01-15 Barazki Bizidunak: Beñat Irasuegi – Talaios, Olatukoop, KoopFabrika… Ekonomia Sozial Eraldatzailea

Posted on Updated on

Azken Barazki Bizidunak saio honetan, elkarrizketa bat egin dugu Beñat Irasuegi ekintzailearekin, Koop Fabrika aitzaki hartuta, eta Ekonomia Sozial Eraldatzailearen inguruan.

Gure Kabuz Ala Hil dokumentalak edo 2015ean Bilbon antolatutako Alternatiben Herria ekimen zabalak erakusten dute, besteak beste, Euskal Herrian gizartea eta ekonomia aldatzeko gogoz ekimen, proiektu eta kolektiboak egon, badaudela. Ekonomia Sozial Eraldatzailea terminoaren baitan kokatzen diren fenomeno sozial hauetaz aritu gara gaurkoan, kapitalismoak sortzen dituen gabezien aurrean eredu interesgarri bat jorratzen ari direnak.

Beraz, gaurko saioarekin, tresna baliagarri hauek ezagutzera emotea da asmoa, eta zuentzako ere erabilgarri izatea.

Deskargatzeko egin klik hemen.

2016-11-06 Barazki Bizidunak: Ekialde Hurbileko testuinguru geopolitikoa

Posted on Updated on

Saio honetan, Barazki Bizidunaken hirugarren formatuari emongo diogu aurkezpen: elkarrizketa. Honekin, hiru formato izango dogu gure saioa aurrera eroateko: monografikoa, elkarrizketa eta porrusalda.

Gaurko Barazkion Elkarrizketan, Meren izango dogu Irola Irratiko estudioetan Nahimen aldizkarian eta Miren Mixerrrek idatzitako artikulo bateri buruz solasteko: “Siriako gerra eta Ekialde Hurbileko testuinguru geopolitikoa”. Hau, bi elkarrizketez osatutako ziklo baten hasiera izango da; eta lehenengo honetan, Ekialde Hurbilean parte hartuten dabiezen eragile politikoen deskribapena izango dogu, bai estatuaren forma dutenenak, bai ez dutenenak.

Gure saioaren denbora mugak direla-ta, elkarrizketa ez da bere osotasunean eskainiko -bakarrik momentu onenen remix bat- baina bere osotasunean izango dozuen entzungai, bai www.sindominio.net/irola Irola Irratiaren webgunean, www.ortuondoirratia.ga Ortuondo Irratiaren webgunean eta baita Irola Irratiaren “Irola Kalean” saioaren marko barruen.

Elkarrizketa ostean Sakonean Ezetuten tartea ere topatuko dogu, non elkarrizketan parte hartzen dauen eragilea sakonean ezetuteko aukera eskeintan dogun. Gaurkoan, Nahimen Teoria eta Estrategia eragilea deskribatuko dogu.

Hau da Nahimenetik elkarrizketa hau egiteko erabili dogun artikuluaren esteka: http://nahimen.org/onewebmedia/NAHIMEN2016.pdf

Deskargatzeko egin klik hemen.

2016-07-11 Irola Kalean: Elkarrizketa, ZAD (Zone A Défendre) gune autogestionatua eta EHZ festibalaren ildo politikoak

Posted on Updated on

Gaurko Irola Kalean saioan, ZADeko (Zone a Defendre) kideekin egingo dogu berba euren borrokaren harire.

Estatu edota merkaturik sartzen ez dan gunea, 1965.urtean sortu zan. Autogestioa ardatz nagusi bezala izanik, hainbat erasoei aurre egin behar izan deutsie; euretan nagusiena Notre dame-des-Landesen aireportua egiteko asmoa dalarik. Orain, desalojo arrisku bortitzean bizi da proiektu hau, eta EHtik bira bat egitea erabaki dabie sostengua bilatzeko asmoarekin.

Ortuondo gaztetxean egin genuen topo, eta EHZ festibaleko kideen laguntzaz -euren itzulpen lanak erabakigarriak izan dira- esperientziak elkarbanatzeko topaketa itzela izan da. Nola ez, elkarrizketa honetan EHZ festibalarenganako arreta ere izan dogu, daroan prozesu politizatzaile gogorra dala eta.

A bientot!!

Deskargatzeko egin klik hemen.

2016-5-15 Barazki Bizidunak Galdakaoko Gazte Egunaren Kronika

Posted on Updated on

Maiatzaren lehenengo asteko zapatu oro bezala, aurten ere Gazte Eguna antolatu da Galdakao herrian.

Sinbolismoz beteriko egun honen asmoa ez da ospakizunean bakarrik gelditzen. Gaur egun subjetu politiko dan gazteriaren antolaketa kapazitatearen erakusgarri ere dekogu Gazte Egun hau.Galdakaoko grontokraziaren aurrean, bada herria eta erlazio sozialak azaltzeko beste ikuspuntu bat.

Hemen doa ikuspuntu horren garapena.

Deskargatzeko egin klik hemen.

2016-03-06 Barazki Bizidunak: Gurasotasuna eta militantzia

Posted on Updated on

f1a08-francois_dubois_002Zenbat gauza kontatzeko. Azken saioa, oso interesantea izan zen. Barazki Bizidunok gurasotasun eta militantzia arteko talka ekarri nahi izan genuen mahai ganera.

Guraso izatearekin batera, zer pasatzen da aktibismoarekin? Zergatik? Zer kadentzia daude mugimendu sozialetan? Nola antolatu gure bizitzak, inplikazio soziala gurasotasunarekin ez daiten borrokatua egon? Zer egin? Galdera oso potoloak. Erantzunak ematea ordubeteko saioan, ezinezkoa, baina ez da inoiz gure asmoa izan erantzunak emotea, galderak probokatzea baizik: hausnarketa bultzatzea. Hiru ama eta beste hiru aitaren iritziak jaso doguz, perfil oso desberdinetakoak, ea zer erakutsi ahal diguten.

Bide batez, online bertsio honetan, denbora gabe geratzeagatik zuzeneko saioan sartu ez zen Berben Orgia tartea ekarri dizuegu, eta aipamen berezia behar du, izan ere, lan ederra egin du Bartzelonako korresponsalak :) .

Beraz, gozatu saiotxo hau, ziur gaude zuen gustukoa izango dela.

Deskargatzeko egin klik hemen.

2016-02-21 Barazki Bizidunak: Kriminalizazio Arrazista

Posted on Updated on

f1a08-francois_dubois_002Bagatoz Barazki Bizidunak berri batekin!

Ortuondoko Barazkiak Irolara joan eta saio bikain hau prestatu genuen. Arrazakeriaz hitz egin genuen eta batez ere beste herrialde batzuetako pertsonek jasan behar duten errepresio sozial, polizial eta judizialaz. Eta hau dena hobeto esplikatzeko bi gonbidatu elkarrizketatu genituen: Yus, gure herrian bizi den bereber gaztea, eta Yayone, abokatu eta boluntarioa. Asteko Barazki Salda eta Berben Orgia izan genituen gainera.

Etzazue galdu elkarrizketa eder hau!

Deskargatzeko egin klik hemen.

2016-01-24 Barazki Bizidunak: Txiapasetik, Lumaltik eta Somos Viento

Posted on Updated on

f1a08-francois_dubois_002Hona hemen urtarrilak 24ko Barazki Bizidunak saioa. Igandean elkarrizketa bat izan genuen Txiapasekin eta Lumaltik taldeetako kide den Javi egon zen gurekin.

Zapatismoaren inguruan hitzegiten aritu ginen beraz, eta besteak beste bertako irratigintzaz gauza interesanteak ezagutu genituen. Gainera, ‘Somos Viento’ audio-dokumental serieaz hitz egin genuen ere, eta gero sail honen lehen atala entzun genuen.

Saio oso interesantea, beraz, etzazue galdu!

Deskargatzeko egin klik hemen.

2016-01-03 Barazki Bizidunak: Porrusalda #008

Posted on Updated on

barazki bizidunak irudiaEkin diogu urte berriari, eta Barazki Bizidunok ortutik saio bero bero bat prestatu dugu resakari aurre egiteko. Aurrekoan bezala ihazko pare bat tarte berreskuratu eta atal berriren bat ere ekarri dizuegu, tartean, Asteko Retraka Saria, oraingoan Urteko Retraka Saria bihurtu dena.

Ihazko denboraldian Txanogorritxurekin egin genuen solasalditxoa berreskuratu dugu alde batetik, eta bestetik, 80ko hamarkadan heroinak Euskal Herrian izan zuen eragina -eta batez ere honen erabilera politikoa- azaltzen genuen monografikotik ere zita batzuk ekarri nahi izan doguz gaurko programara.

Beste barik, hemen dekozue 2016ko lehen Barazki Bizidunak Porrusaldatxoa!

Deskargatzeko egin klik hemen.

2015-12-27 Barazki Bizidunak: Porrusalda #007

Posted on Updated on

barazki bizidunak irudiaHemen dator urteko azken Barazki Bizidunak programa, astero bezala, igandeko arratsaldeak animatzera. Gaurkoan Porrusalda berezi bat prestatu dugu, batez ere musika izango dugu berton, eta ihaz Pili Alvarezeri egin genion elkarrizketa berreskuratu dugu. Horretaz gain, Asteko Retraka Saria eta elkarrizketa oso xelebre bat ere prestatu dugu urteko azken saiorako.

Bide batez, gustatuko litzaiguke zuen iritziak jakitea. Bihotzez eskertuko genuke gure saioetaz zer pentsatzen dozuen jakitea: komentatu guri aurrez aurre, edo idatzi email edo iruzkinen bat. Esaiguzue zer hobetu behar dugun, eta zer gauzekin asmatu dugun.

Bueno, beste barik, hor ixten zaituztegu saioarekin!

Deskargatzeko egin klik hemen.