desalojoa

2017-10-22 Barazki Bizidunak – Deustuko Gazte Lokala desalojo arriskuan

Posted on

Duela aste batzuk desalojo agindua jaso zuen Deustoko Gazte Lokalak. Espazio honetako bi kiderekin hitzegun dugu Barazki Bizidunak saio honetan desalojo mehatxu hau nola bizi duten jakiteko.

Lokala 1991n okupatu zenetik asanblada batek kudeatu izan du Deustuko Gazte Lokala, okupazio honen jatorriaz hitzegin dugu, bertan garatzen diren proiektu, jarduera eta ekintzei buruz. Eta nola ez, azken boladan nabaria den gaztetxe eta espazio liberatuen kontrako ofentsiba garbiari buruz hitzegin dugu, hainbat eta hainbat proiektu erasotuak izan baitira.

Gatazka berri bat aurkezten dizuegu oraingoan Barazkiok, elkarrizketa bitartez. Deustuko Gazte Lokalak aurrera segiko du bere espazioa defendatzen, adi mobilizazioetara!

Deskargatzeko egin klik hemen.

Advertisements

2017-07-02 Barazki Bizidunak: Tosuko Erresistentzia Akanpada eta Ibarbengoako metro geltoki fantasma

Posted on Updated on

Askok diotenaren arabera, udaletxeak herriaren beharrak atenditu eta konpontzen dauen eragile instituzionala ei da. Hau sinesmen hutsa delaren erakusle garbia Tosuko landetan, azkeneko ia 10 urteotan emoten ari dan gatazka da.

Izan ere, udaletxeak, unilateralki erabakitako ebazpen bat jarraituz, Ibarbengoako metro geltokia eraiki eban; zelan ez, denok ezagutzen dogun garapen sozialaren aldeko neo-hizkuntza hori erabiliz.

Emaitza: orain 3 urte direla amaitutako geltoki hau ez da inoiz erabilia izan. Metroa ez da inoiz berton gelditu. Sinesgaitze bada ere, udaletxeak ezinbesteko ikusten dau geltokiaren alboan aparkaleku erraldoi bat eraikitzea -fundamentu gutxiko justifikaziñoak erabiliz-; zeinek inguruko baserri munduaren amaiera suposatuko zukeena.

Baina aurrean, Tosuko Erresistentzia Akanpada topatu dute; gauzak oso zail ipiniko deutsozan eragilea. Eurekaz berbaiten egon gara. Ze asmo edota interes edukiko dau udaletxeak inguru hortan?

 

Deskargatzeko egin klik hemen.

2016-07-11 Irola Kalean: Elkarrizketa, ZAD (Zone A Défendre) gune autogestionatua eta EHZ festibalaren ildo politikoak

Posted on Updated on

Gaurko Irola Kalean saioan, ZADeko (Zone a Defendre) kideekin egingo dogu berba euren borrokaren harire.

Estatu edota merkaturik sartzen ez dan gunea, 1965.urtean sortu zan. Autogestioa ardatz nagusi bezala izanik, hainbat erasoei aurre egin behar izan deutsie; euretan nagusiena Notre dame-des-Landesen aireportua egiteko asmoa dalarik. Orain, desalojo arrisku bortitzean bizi da proiektu hau, eta EHtik bira bat egitea erabaki dabie sostengua bilatzeko asmoarekin.

Ortuondo gaztetxean egin genuen topo, eta EHZ festibaleko kideen laguntzaz -euren itzulpen lanak erabakigarriak izan dira- esperientziak elkarbanatzeko topaketa itzela izan da. Nola ez, elkarrizketa honetan EHZ festibalarenganako arreta ere izan dogu, daroan prozesu politizatzaile gogorra dala eta.

A bientot!!

Deskargatzeko egin klik hemen.