Debatea

2016-03-07 Hitzaldi irekia Gaztetxean: NOKA Talde Feminista “Feminismoaren Beharraz”

Posted on Updated on

Galdakoko Momoak Emakumeen Taldeak hainbat ekintza antolatu dauz egunotan.

Taldearen aurkezpena, argazki erakusketa, kontzertuak eta martxoak 8ko manifestazioa izan dira antolatutako batzuk. Besteak beste, martxoak 7an hitzaldi ireki bat prestatu zuten “Feminismoaren Beharraz” izenpean, eta bertara Arratiako NOKA Talde Feministako kide dan Idoia etorri zen, beraien lan eredua eta jorratzen dabezen ekintzak azaltzera.

Ondoren Ortuondo Gaztetxera bertaratutakoen artean debatetxo bat sortu zen, feminismoaren baitan sortzen diren eztabaida ideologikoen inguruan, korriente honen ekarpenen inguruan, gizarte patriarkalean erreproduzitzen doguzen jokabideen inguruan, antolaketa eredu desberdinen artean…

Bi zatitan banatu dugu audio hau, erosoago entzun dezazuen.

Deskargatzeko egin klik hemen.


Advertisements

2014-02-18 Ortuondo #009

Posted on Updated on

2014-02-18 Ortuondo #009Asperturik??Ikasketan sarturik luzaroan??Hartu arnas apur bet Ortuondo Irratiko 9.saioa entzunez!!!

Deskargatzeko egin klik hemen.

2014-01-21 Ortuondo #006

Posted on Updated on

2014-01-21 Ortuondo #006

Goazen gaurko saioarekin! Gaurkoan debate bat daukazue bertan, beste tarte batzuekin batera. Gaurko saioa apurtxo bat luzeagoa geratu zaigu, orduan, 36 minututakoa, baina lehenengo segundutik azkeneraino gozatuko duzuena zalantza barik. Hemen daukazue!

Deskargatzeko egin klik hemen.