biji kurdistan

Mila koloredun gerra – mural barrie gaztetxeko hormatan – Hartu sprayak eta irten kalera!!

Posted on Updated on

Hiriko hormek hitz egin dezatenIMGP0001
hizkuntza errebeldean;
gorrotoa marraztu, ekintza bideratu
zure margo subertsiboan.

Eraso, askatzen zaituena,
kalean, kotxeak zure artean,
eraso, delinkuentziaren mugan,
kalean, beti zure erantzuna: Ez!

Ez! Mila koloredun gerra.
Ez! Erantzuna.
Ez! Graffitien lema.

Zure arma, spray-a; erasotu etsaia
arte bortitz eta zuzenaz,
hitz bakar bat laburtuz, protesta sinatuz
zure margo subertsiboan.

Kalean, margoen protesta.
Kalean, margoen ezetza

Advertisements