Aurkezpena

Munduratuak!!

Posted on Updated on

Kaixo!

Blog barria aurkeztera gatorkizue oraingoan. Bazen garaia patxadazko webgunea izatea guk bebai. Lagunduko diguzue helbide barria ezagutzera emoten?

azagra banner

Ikastaro barria dator eta honekin batera Barazki Bizidunak denboraldi barriari gogotsu ekingo dotzegu laster. Gogoratu eizue gure saioetan parte hartzeko martitzenetan biltzen garela arrastiko zazpiretan Ortuondon, irratiak behar zaitu, beraz ez galdu aukera eta erdu gugaz!

Gainera, aurton partehartzea bultzatzeko sistema zahar-berri bat martxan jarri gure dugu. Ideia oso sinplea da, nahi duen edozeini atal laburrak prestatzera deitzen diegu. Bakarka zein taldeka zuen gustuko gaia jorratzeko aukera izango duzue, gastronomia, musika, poesia, bidaiak edo dana dalakoa. Saiatuko gara ataltxo hauek Irola Irratiko gure Barazki Bizidunak tartean jartzen, eta hemen blogean agertuko dira argitaratuak. Hori ere beste helburuetako bat, Barazki Bizidunak saioaz gain, eduki gehiagoz osatzea gune hau.

Honetan ari gara lanean oraintxe bertan, halako laguntza-tutorial bideoak prestatzen danok ikas daizuen erraz erraz zelan egiten doguzen gure saioak. Etxetik, gaztetxetik, taberna batetik edo zuon txamietatik lagunduko gaituzuen esperantza dekogu. Gurea herri irratia da, eta danok dekozue atea zabalik!

Aipatzekoa da bebai, web honetan bildu nahi doguzela bide batez, gaztetxean antolatu izan diren hitzaldi desberdinen grabazioak.

Edozertarako gurekin harremanetan jarri nahi ezkero hiru bide dekozuz:

  • Zatoz martitzen batetan Ortuondo Gaztetxera.
  • Bidali emaila ortuondoirratia@gmail.com helbidera.
  • Itxi komentarioa blog honen edozein sarreratan.

Zabaldu mezua, askatu burua, free your mind, free your ass!

Advertisements

JAIO DA ORTUONDO IRRATI LIBREA!!!!!!!!

Posted on Updated on

Jakinarazi nahi dizugu Ortuondo gaztetxean Ortuondo Irrati Librea sortu dela. Bertan Galdakaoko herriari elkarrizketak, albisteak, bertoko agenda kulturala, Radio Rebelde… Blog honetan argitarako ditugu irratsaio guztiak. Saiatuko gara astero irratsaio berriak igotzen. Norbaitek baldin badauka interesa proiektu honetan parte hartzeko (momentuko programan parte hartzeko, bere programa sortzeko edo elkarrizketatua izan nahi baduzu) etorri Galdakaoko Ortuondo Gaztetxera martitzenean 19:00-retan.

Hemen daukazue lehenengo irratsaioa
ENTZUN, ZABALDU ETA SORTU IRRATSAIO HAU!