Asteko Retraka Saria

2015-10-18 Barazki Bizidunak: Porrusalda #002

Posted on Updated on

barazki bizidunak irudiaPorrusalda berri bat ekartzen dotzuegu gaurkoan barazkiok. Atal desberdinez osatua, gai desberdinak joarratuz, gaurkoan Jainkoaren inguruan arituko dan Idiosingrasia atalak hartuko dau saioaren erdigunea.

Baina izango ditugu ere Barazki Salda aktualitateari egurra emateko tartea, non OihuK espazio okupatuaren desalojo arriskuaz informatzen dogun, pasa dan urteko azaroak 9an Katalunian egindako kontsultaren kriminalizazioa eta Artur Masen papera kritikatuko doguz. Askapenako epaia ere aipatu dogu saioan, elkartasuna bidaliz kide epaituei eta Nafarroa Oinez-entzako ere hitz batzuk izan ditugu Barazki Salda tartean.

Eta hau guztiaz gain, ohiko Retraka Saria, Seinale Askea eta Berben Orgia ere izan ditugu gaurko saioan, beraz, aitzakiarik gabe, entzunzazue bero-bero datorren saiotxo hau!

Deskargatzeko egin klik hemen.
Advertisements

2015-10-11 Barazki Bizidunak: Porrusalda #001

Posted on Updated on

porrusalda 001Aurten, bi saio mota ekarriko deutsuegu Barazkiok. Aste baten, kontzeptu baten inguruen egingo dogu saioa; eta hurrengoan Porrusalda deituriko formatoari ekingo dotsagu, atal desberdinez eraikitako colagea izango dana.

Aurtengo bigarren saio hau Porrusaldaren aurkezpena izango da. Berton, irrati kolektibo hau osatzen dabien kolaboratzaile batzuek euren hausnarketak utziko deuskuez.

Hasteko, Ortuondo gaztetxeko tailerrak aurkeztuko dotzueguz. Berton ekoiztutako Nahimen aldizkari autogestionatuaz ere egingo dogu berba.

Seinale Askea atal barria izango dogu jarraian, Software Askea eta hacktibismoa jorratzen dauzen tartea. Ostean, belaontzian munduari bira emon dotsan galdakoztarragaz, Egoi Urkiza, solasaldi bikain bat sortuko da. Retraka saria eta Berben Orgien atalek emongo dotsie amaiera gure saio honi.

Deskargatzeko egin klik hemen.

2015-07-19 Barazki Bizidunak: Lyon

Posted on Updated on

f1a08-francois_dubois_002Gure gaurko saioan feminismoa izango dugu ardatz. Sarrera Lyonetik egingo dugu, 1831.urteko grebak gogoraratuz.

Ostean, elkarrizketa saioan Pili Alvarezekin ibilikogara solasean. Pilik gaztetxe eta gune okupatuetan ematen diren genero erlazioen ikerketa sakon baten egilea da, eta bere ondorioak helaraziko dizkigu.

Berben orgia eta Retraka saria esleini ostean, aurtengo kurtso hau bertso-hop erritmoan agurtuko dugu.

Deskargatzeko egin klik hemen.

2015-02-01 Barazki Bizidunak: Aotearoa

Posted on Updated on

a29b3-1-1362618356Otsailaren lehenengo egun honetan, Barazki Bizidunak Aotearoa edota “hodei luze eta zuriaren lurraldetik” datozkigu emisioan, gure Patatorren bila.

Retraka sariaren ostean, monografiko zabal bat eskainiko diegu mugimendu iraultzeren buru izan diren emakumeei. Denok Che Guevara edota Emiliano Zapata moduko izenak ezgutzen ditugun bitartean, Petra Herrera edo Juana Azurduy moduko izenak ezezagun egiten zaizkigu. Lortu zituzten helburuei ohore eginez, mahai gainera dakarzkizuegu.

Amaitzeko, agenda eta Radio Rebelde izango ditugu.

Gozatu!!

Deskargatzeko egin klik hemen.

2015-01-18 Barazki Bizidunak: Kobane

Posted on Updated on

d5b40-1545676_1498086057108549_2769580179686199057_nGaurkoan,irratsaioa Kobanetik (Kurdistan siriarra) datorkigu. Bertotik, barazkiek komentatu egingo diztuzte asteko gertapen interesgarri batzuk.

Antzerkirako abagunea ere izango dugu, “La Conjura de los Necios” liburutik berreskuratutako atala antzeztuz, hain zuzen ere.

Monografikorako atalean gobernu formak edota -cracia ezberdinak aztertuko ditugu.

Retraka saria, agenda eta radio rebeldek agurtuko dute saioa.

Deskargatzeko egin klik hemen.

2014-12-21 Barazki Bizidunak

Posted on Updated on

17f16-barazki2bbizidunakGaurko tertulian, hainbat atal ezberdin jorratuko doguz barazkiok. Atal berri batean, ipuin klasikoen moldapen bat aurkeztuko deutsuegu, Kontraipuinen atalean, hain zuzen ere. Monografikoaren atalean, fobia kuriosoak landuko doguz, ulergaitzak izan litezken beldurren jatorriari antzemateko ahaleginean.
Beste ataletan zehar, gure munduarekiko ikuspuntua garatzen joango gera, komikotasun puntu batekin. Sarrera, Retraka saria eta Radio Rebelde ataletan, barazkiok, erraiak kanpora botako doguz, egunerokotasun honetan gertatzen diren ekintza malapartatuek salatuteko.

Deskargatzeko egin klik hemen.

 

2014-11-25 Ortuondo #022

Posted on Updated on

2014-11-25 Ortuondo #022Podcast bat egitea gustatuko litzaizuke (musika, humorea, hausnarketak…), baina ez dakizu zelan eta non eskegi?? Gerturatu zaitez astearteetan 18.30etan Ortuondo gaztetxera, eta lagunduko dizugu!!

Deskargatzeko egin klik hemen.

2014-11-13 Ortuondo #021

Posted on Updated on

2014-11-13 Ortuondo #021Ortuondo Irratiko denboraldi berria hemen!! Gogoratu: irrati tailerrak martitzenetan 18.30etan direla, gerturatu beldur barik!! Bi domekero Irolan emanaldia izango dugu 18etatik 19etara, Barazki Bizidunak saioan.

Deskargatzeko egin klik hemen.

23-07-2014 Ortuondo #020

Posted on Updated on

23-07-2014 Ortuondo #020

Amaiera emoteko aurtengo kurtsoari, saioa hau egitea erabaki dogu, agur bezala, gozatu!!

Deskargatzeko egin klik hemen.

2014-05-13 Ortuondo #019

Posted on Updated on

Bem-vindos ao decimonoveno programa de rádio Ortuondo. Saio polite gaurkoa, mimo haundiegaz einde zuk gozau deizun!!

Deskargatzeko egin klik hemen.

2014-05-13 Ortuondo #019